Gurekin lan egin
Haurtzaro Ikastolan lan egiteko interesik badugu, behean ageri den inprimakia bete, eskatzen den dokumentazioa igo eta bukaeran ageri den GORDE botoiaz bidali.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, HAURTZARO IKASTOLA-ren izenean informatzen zaitugu, eman dizkiguzun datuak balizko pertsonal hautaketa-prozesu batean sartzeko eta zure kurrikulum-gaitasunen ebaluazio bat egiteko erabiliko direla. Bildu eta tratatzen ditugun datuak honako hauek dira: batetik, gure sistemetan identifikatzeko behar ditugunak; eta, bestetik, zure kurrikulum, lan mundu eta konpetentzia-profilen informazioaren ingurukoak.
Informazio pertsonal honen tratamenduaren oinarri juridikoa kontratu aurreko harremana eta adostasuna dira. Zure datuetan aldaketarik egonez gero, gu jakinaren gainean jartzea eskertuko genizuke, datuak behar bezala eguneratuak mantendu ahal izan ditzagun. Eguneratze hau egiten ez bada, urte bete igaro ondoren zure datuak ezabatu egingo ditugu. Zure hautagaitza hautaketa-prozesu batean sartu bada, prozesu hori amaitu eta handik urte betera ezabatuko dira zure datuak. Emandako datuak urte betez mantenduko dira. Epe hori gainditu ostean edo zure eskubidea gauzatzen duzunean, identifikazio datuak ezabatu egingo dira, baita kurrikulum datuak eta, aurrerago aipatu diren helburuetarako eman diguzun bestelako edozein informazio ere.
Pribatutasun politikan zehazten diren datuak babesteko araudiak jasotzen dituen edozein eskubide egikaritzeko, HAURTZARO IKASTOLA-ren helbide postalera edo helbide elektronikora (haurtzaro@ikastola.eus) zuzenduta idatziz egin dezakezu, betiere zure nortasuna egiaztatuta. Era berean, eskubidea izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat egiteko, batez ere zure eskubideen egikaritzean asetzea lortu ez duzunean.
OHARRA: Curriculum biltegi hau urte naturalaren arabera hustu eta berritu egingo da. Urtero, urtarrilaren 15etik aurrera inprimakia bete eta eguneratutako curriculuma bidali behar da.