Aurten ere, DIPCek antolatzen duen Topaketen XV. edizioan Haurtzaro ikastolako DBH-4.mailako ikasleek (Maren Herrera, Irati Suarez, Aitzuri Rebollo eta June Somoano) parte hartu dute, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan
Pedro Miguel Etxenikek gidatutako ekitaldi honetan DNA-nanoteknologiaren eta biologia zelularraren arteko interfasean aitzindari den Yamuna Krishnan (The University of Chicago), Jean-Marie Lehn (Université de Strasbourg), Kimikako Nobel sariduna eta kimika supramolekularraren aita eta Jack W. Szostak (The University of Chicago), Fisiologiako edo Medikuntzako Nobel sariduna izan dira.
Elkitaldia DIPCk antolatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren, Kutxa Fundazioaren eta Telefónicaren babesa du.