Gure Balioak
1.- EUSKAL HERRIKOA ETA EUSKALDUNA
Euskal Herria da gure abiapuntua, euskaldun gisa definitzen dugu gure burua eta gure ikasleena, muga administratiboez gaindi eta mundu zabalaren aurrean. Euskal Herrian, euskaran zein euskal kulturan oinarri hartuta eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia dagoen hezkuntza-proiektu euskalduna da gurea. Etorkizuneko euskaldun hiztun osoak eta euskararekin konprometituako pertsonak hezten dituen komunitatea.
2.- HERRITARRA, PARTE-HARTZAILEA ETA KOLEKTIBOA
1967az geroztik herritarren jabetzakoa den proiektua, herriaren borondatetik sortua eta herriarentzat. Herriarekin konprometitua: herria egiten dihardugu, etorkizuneko herritarrak auzolanean, herrigintzan, komunitatean inplkatuko diren pertsonak izatea nahi dugu, ekintzaileak eta aktiboak. Herri onurako ikastola da gurea.



Herri hau euskaratik egin nahi dugulako
Euskara ez da hizkuntza bat gehiago, herria egiteko modua da guretzat, gure balioetan oinarritutako herria. Horren lekuko Ikastolak: 7 probintzietan herria euskaratik egitea helburu dugun proiektu pedagogikoak. Ikastolen bihotzean euskara dugu, gure izaeraren ardatz. Gure egunerokoa euskaraz bizi dugu eta hori horrela izaten mantendu dezagun, gazteen ekintzailetza eta euskara uztartzen dituen proiektua dugu ikastolan: Eskuttun euskara taldea. Ekintzailetza eta euskara bi bide izatetik, elkar indartzen duten zutabe dira Eskuttunen. Hizkuntza batek komunitatea sortzen duenean, komunitate horrek herria eraikitzen du. Eta herri hau euskaratik egin nahi dugu, euskaratik egiten ez badugu, izango al da bada herririk?
Mitologia, misterioa, herri usadioa: Ihoteak gure ikastolan
Ihote jaien ospakizunarekin euskal kulturari presentzia eman, euskal inauteriak ezagutu eta gure herriari ekarpena egin nahi dugu Haurtzaro Ikastolan. Gure hezkuntza proiektuan txertatua dugun pertsona ereduaren bereizgarrietako bat euskalduntasuna da eta modu horretan ulertzen dugu, euskal kulturako ospakizunetan parte aktiboa izango duen pertsona heztea, eta modu horretan gure herriko usadiotik jaso dugun Ihoteekiko ezagutza, maitasuna eta zaintza komunitatean partekatzea. Hori guztia jaso nahi izan dugu mimo handiz sortutako ikus-entzunezko honetan.

3.- INKLUSIBOA
Denona eta denontzako den ikastola da gurea. Denona, aniztasunak aberasten gaituelako, auekra berdintasunean oinarritzen delako gure proiektua eta denontzat, beka sistema propioa dugulako, ikastolan egoera ekonomiko guztiek dutelako lekua.
4.- HEZKUNTZA EREDU PROPIOA, AITZINDARIA, ETA ERALDATZAILEA
Ikaslearen garapen integrala bultzatzen duen hezkuntza eredua da gurea. Euskara eta euskal curriculuma ardatz dituen proiektu pedagogiko berritzailea. Eremu formalean eta ez-formalean hezteko pedagogia markoa duena eta ikastolen pedagogian oinarritutako ikasmaterial propioa duena.
5.- NITASUNETIK KOLEKTIBORA
Elkartzeko eta harremanak izateko askotariko moduak sustatzen diren ikastola gara: adinkide direnen eta ez direnen artekoak, nagusiagoak eta gaztetxoagoak direnen artekoak, botere harreman orekatuak landuz eta kooperazioan jardunez. Erantzukizunez eta elkar zainduz, elkarbizitzan oinarrituta.
7.- EGITEN IKASTETIK IZATEN IKASTERA
Pedagogia feministetan oinarritu nahi dugu gure egiteko modua. Gure balioetan sustraitutako Hezkuntza Proiektua oinarri hartuta eta pertsona jomuga, etengabe eguneratzen eta eraberritzen jarraitzen du Haurtzaro Ikastolak.



7.- KOOPERATIBA INTEGRALA ETA BURUJABEA:
Hezkuntza komunitate osoarekin kooperazioaren balioa sustatuz, elkarrekin eta elkarren artean eraikitzen den hezkuntza proiektu integral propioa dugu. Profesionalak eta familiak elkarlanean erabakitzeko gaitasuna eta ahalmena duena: hezkuntza komunitatea osatzen dugunok eta bazkideok elkarrekin erabakiak hartzen dituena.
8.- LANTALDE SENDO, EGONKOR ETA KONPROMETITUA:
Hezkuntza komunitate osoarekin kooperazioaren balioa sustatuz, elkarrekin eta elkarren artean eraikitzen den hezkuntza proiektu integral propioa dugu. Profesionalak eta familiak elkarlanean erabakitzeko gaitasuna eta ahalmena duena: hezkuntza komunitatea osatzen dugunok eta bazkideok elkarrekin erabakiak hartzen dituena.
9.- KOMUNITARIO, SOLIDARIO ETA SARETUA:
Kooperatiben elkarteko kide izateaz gain, Euskal Herriko gainerako ikastolekin batera elkarrekintzan aritzen den ikastola da gurea. Euskal Herriko 115 Ikastolok Elkartasun Kutxari egiten diogun ekarpen ekonomikoari esker, aukera berdintasunean ez daudenak laguntzen ditugu. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko Ikastolekin ere, elkarlanean dihardugu.
10.- ZIRKULARRA ETA JASANGARRIA:
Ekonomia eredu zirkularra sustatzen dugu: materialak partekatu, alokatu, berrerabili eta konpontzen, berritzen eta birziklatzen ahalegintzen gara. Efizientzia dugu helburu, baita ikastola berdea izatea ere..
Inauteriak gure ikastolan
Urteak dira Inauterietako eguna berezia denetik gure ikastolan. Urtero-urtero mimo handiz prestatzen ditugu mozorroak eta eguna bera. Goiz-goizetik herrian zeharreko desfilea egiten dugu, eta eguneko momenturik bereziena arratsaldean izaten da: gure komunitate osoari eskaintzen diogun emanaldia. Aurreko asteetan buru-belarri aritzen gara prestaketa lanetan, baita entseguetan ere. Egun horretan taldean osatzen dugun eskaintza ahalik eta ondoen egiteko, eta nola ez, prozesuan bertan gozatzeko.
Eraldaketak jolasteko modu berriak ekarri ditu. Esperimentaziorako, imitaziorako, interakziorako, bizitzeko, egoteko eta aritzeko molde berriak. Argi dago gelan egiten diren balioen lanketa eta euskararen lanketa sustatu behar direla espaziorik espazio, barrualdean nahiz kanpoaldean.