Kidetasuna, laguntasuna da.
Eskola Kirolaren oinarrizko balioak dira: taldeko kide guztiek helburu bera lortzea, beraien esfortzuak bateratzea, elkar laguntzea da.
Pertsona bakar batek, talderik gabe, ezin ditu gauzak lortu. Batek besteari pilota botatzen dioenean jakin badaki beste aldean bere taldeko kide bat egongo dela, berak botatako pilota hori jasotzeko.
Garapen pertsonala da. Astean zehar kirola egitea beraientzat garrantzitsua da, elikadura osasuntsua edukitzeaz gain, elikadura osasuntsua edukitzea. Beraien gorputza ulertzen laguntzen diegu, osasuntsu mantendu dezaten, beraientzat motibagarria izan daitekeen kirola praktikatuz.
Berdintasuna da. Eskola Kirolak berdintasuna bultzatzen du. Kirolak ez du mutilen eta nesken arteko ezberdintasunik egiten. Kolektibo guztiak errespetatzen ditu. Pertsonak dira jarduera fisikoa gustukoa dutenak. Mundu guztiak praktikatu dezake. Aniztasuna da.
Oarsoaldea eskualdean, haur aniztasun honi erantzuteko, kirol eta jarduera eskaintza zabala antolatzen da. Beraien arteko erlazioak garatuz, beraien garapen pertsonala ahalbidetuz.
Inklusioa da. Jarrerak inklusiboak ikasleen garapenean laguntzen du. Nolabaiteko laguntza behar duten horiei, arazo ekonomikoak, arazo sozialak edota ahozko komunikazio gaitasuna garatu behar dutenak ere taldean barneratzea garrantzitsua da.
Ondo pasatzea da. Gauza dibertigarriak eginez ongi pasatzen dute. Beste batzuen ideiak barneratzen ikasten dute. Eskola Kirolean ez ezik, kanpoko bizitzan ere oso garrantzitsua da.
Lorpenak eta frustrazioak kudeatzen ikasten da. Lehiatzen ikasten dute, arauak ikasi eta aurkariari laguntasunez tratatzen ikasi. Aurkaria behar dugu jolastu ahal izateko eta, berari esker, aritu gaitezke gustatzen zaigunean.
Jasangarritasuna da. Mugikortasun jasangarria lantzen da, Eskola Kirolera oinez, bizikletaz… joatea sustatuz. Era berean, inguruko naturarekin konektatzen dute.
Eskola Kirola ez da soilik kirola.
Kirol aniztasuna praktikatzeko aukera ematen du.
Beraien sormena garatzen du.
Erabakiak hartzeko gaitasuna garatzen dute.
Gaitasun emozionalak garatzen dituzte.
Koordinazioa hobetzen laguntzen du.
Autosuperazioa da.
Eskola Kirola gauzak ongi egiteko nahia eta pixkanaka hobetzen joateko gaitasuna garatzea da.
Denok gara Eskola Kirola! Mugitu, jolastu, hezi!