Lupe Mendigutxia irakasleak aurten utziko dio eskolak emateari. 1982an hasi zen Haurtzaro Ikastolan lanean, 41 urte guztira, alajaina!
Aste honetan egin du agur bazkarietako bat, hasi zen ikasturte hartan, 82-83, Goiko Zikloan (6., 7. eta 8. maila) lantaldea osatu zuen kideekin.
Argazkian ikus ditzakezue, goitik hasita, ezker-eskuin: Joxe Ostolaza, Joxin Azkue, Jon Arzallus, Kontxi Begiristain.
Behean: Antton Kazabon, Lupe Mendigutxia eta Niko Errazkin (orduko administraria).
Mila esker guztiagatik eta aro berri on, Lupe!