Eskaerak bideratzeko prozedura

Gurasoek eskaera egin nahi badute:

  • Tutorea jakinaren gainean jarri behar dute eta, ahal den neurrian, tutoreari eskaeraren zergatia adieraziko diote.
  • Tutoreak erabakiko ditu hartu beharreko neurriak (Orientazio Departamentura bideratu, ikasketaburura bideratu…).


Ikasleek eskaera egin nahi badute:

  • Ikasleak tutorea jakinaren gainean jarri behar du eta, ahal den neurrian, tutoreari eskaeraren zergatia adieraziko dio.
  • Aholkulariak edo orientatzaileak arreta orduak definituak ditu.
  • Ikasleak ordu horietan Orientazio Departamentuko bulegora joan ahal izango dira, horretarako mezu elektroniko baten bitartez, aholkulariarekin edo orientatzailearekin elkartzeko hitzordu bat ezarrita (noiz, non…).