Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Emakumeek egindako zientzia agerian jarri nahian Ibaetako campusean antolatuko diren jardunaldien baitan, UPV/EHUko Kimikako Fakultateko Berdintasun Batzordeak Lehen Hezkuntzako azken ikasturteko ikasleei zuzenduriko lehiaketa bat antolatuko du. Parte-hartzaileek, taldeka, elkarrizketa bat burutu eta mural batean laburtu beharko dute. Aurten, Kimika Fakultatearen 50. Urteurrena izanik, fakultateko emakume zientzialariak omendu nahi dira. Beraz, talde parte-hartzaile bakoitzari Fakultateko emakume zientzialari bana esleituko zaio aurkeztutako lanaren protagonista izan dadin.

Guk ere parte hartu dugu ekimenean, taldeka eta Olatz Arbelaitz elkarrizketatu dugu. Asko ikasi dugu. Gure omenaldia emakume zientzilariei.