DBH3 eta DBH4ko hainbat ikasle Bretainiara joango dira datorren larunbatean, martxoak 25. Pandemia aurreko elkartrukeak berreskuratuz, Gwisenira joango dira.
Hauxe da egitaraua:
Larunbata, martxoak 25: goizeko 07:00etan, ikastolako aparkalekutik abiatu eta arratsaldeko 19:00ak aldera Gwisenira iritsiko dira. Lehen harrera familiekin.
Igandea, martxoak 26: eguna familian.
Astelehena, martxoak 27: goizean, Mirdi Bro museo etnografikora bisita. Ondoren, bertako merkatura joango dira. Arratsaldean, haize bidezko orgetan ibilko dira hondartzan.
Asteartea, martxoak 28: Brest-era txangoa. Goizean, hiriko badian Le Brestôi itsasontzian itzulia egingo dute. Arratsaldean, teleferikoa hartu eta hiriko Capuccins zonaldera joango dira.
Asteazkena, martxoak 29: eguna familiekin.
Osteguna, martxoak 30: Udaletxean harrera. Ondoren, Gwiseni herriko itzulia eta bretoi kulturarekiko hurbiltzea (tailerrak, crêpe-ak…). Arratsaldez, Fest-Nozarekin (agur festa) amaiera emango diote elkartrukeari.
Ostirala, martxoak 31: goizeko 08:00etan Gwiseni herritik abiatu eta ilunabarreko 20:00etan Oiartzunera iritsiko dira.