Gaur goizean DBH3ko ikasleak LH3koei Ekimaker-eko maketa aurkeztu digute. LH3kook ideia luzatu genien, eta teknologi saioan gauzatu ondoren, maketaren nondik norakoak erakutsi dizkigute.
Ekimaker egitasmoan, LH3ko kideek ideiak marrazten dituzte. DBH3ko ikasleek aukera horietatik bat aukeratzen dute, eta ideia hori maketa bihurtzen dute. LH3A gelakoen kasuan kotxe pintxoduna aukeratu zuten.