DBH4. mailako ikasleak teknologia arloko lehenengo unitatean Ekimaker proiektuan murgildu ginen LH3koekin batera.
Ekimaker ekimenak STEAM arloetan izaera ekintzaileko jarrerak indartzen ditu: sormena, komunikazioa, elkarlana, “maker” izaera eta konstantzia. Ekimaker ekimenaren helburua etapa desberdinetako ikaskideen elkarlanean oinarrituta, egingarriak diren makina berritzaile eta harrigarriak asmatzea da.
Aurtengoan LH3koen eskariak honakoak izan dira: Gurpilkaxa, Superpatinetea eta Baloi makina.
Ea zer moduzkoak iruditzen zaizkizuen gure maketak!