Ehuntze Sormen Espazioan Belen Moreno eta Idoia Beratarbiderekin

LHko 3 mailako kideok Ehuntzen izan ginen atzo. Belen Morenoren erakusketan. Erakusketa ikusi, azalpenak entzun eta Belen eta Idoiaren proposamenak jarraituz tailer sortzaile interesgarria gauzatu genuen. Sortutako materialarekin urtarrilean itzulera egingo digute, mailako autore liburua bilakatuko dute atzo egindako sormen lanekin. Liburuaren zain geratuko gara, ilusio handiz. Luxua izan zen atzoko esperientzia, arront gustura egon ginen eta.


Eskerrik asko Belen eta Idoia LH3. mailako gaztetxoen partetik.