Ingurumen Aste Ekosozialaren egitarauarekin jarraituz, gaur astelehena martxoak 18, eguzki-panelen txanda izan da.
LH3tik DBH4ra, ikasle guztiak pasatu dira eguzki plakak ditugun txokotik eta, bertan, Agustin Vital ikastolako jasangarritasun azpiegituren arduradunak egungo egoeraren azalpena eman die.
Ikastolak auditoria energetikoa egin zuen bere garaian. Ordutik, 8-9 urte pasatu ditu kontsumoa gutxitzen. Lanketa horren ondorioa dira eguzki plakak, ikastolako energia iturri bakarra.
Mila esker, Agustin!