Dena prest Ihoteetarako

Ikastola guztia apaindu dugu dagoeneko Ihoteetarako. Dena prest dugu, baita landareak ere.

Aurten ere, bizi dugun ezohiko egoera dela eta, Ihoteak ezberdin ospatuko ditugu: ikastolan bertan egingo ditugu Oiartzungo inauteri festari dagozkion ekintzak. Kontuan izan ikasleentzat bakarrik izango direla, burbuilaka egingo dituztela, eta gurasoak ez zaudetela gonbidatuta. 

Era berean, gogoratu nahi dizuegu otsailaren 21 astelehena, jai eguna dela.