DBH4ko azoka: 500 euro guztira!

Ugaldetxoko jaietan 2. eskuko azoka jarri dute asteburuan DBH4ko gazteek. Asmoa, ikasbidaiarako dirua lortzea.

Larunbat goizean, eguraldi kaskarra izan zen, baina, hala ere, ia 300€ lortu zituzten. Gelditzen zitzaizkien objektuak saltzeko, atzo igandea berriro postua jartzea erabaki zuten. Batetik, eguraldia lagun izango zutelako, eta bestetik, goitibeheren ondoren jendea ibiliko zelako. Arrakastatsua izan zen idea, bete 200€ eskuratu baitzituzten.

Guztira, 500€ ikasbidaiarako!

Eskerrik asko salgaiak eman dizkieten komunitateko kide guztiei, baita azokara gerturatu eta zerbait erostera animatu zirenei!