Bresten hasi dugu eguna. Le Brestoâ itsasontzia hartu eta Breizheko itsasertza ezagutu dugu.
Arratsaldean Fest Noz izan dugu. Bi kulturen arteko topaketaz gozatu dugu. Harremanak estutzeko esperientzia paregabea.
Hona hemen gure ikasleek luzatutako hitzak:
- Trougarez, eskuzabal hartu izan gaituztelako eta horrela egiten jarraitzen duzuelako.
- Trougarez, zuen etxeetako ateak ireki eta zuen familietan bat gehiago garela sentiarazi diguzuelako.
- Trougarez, zuen herria eta kultura guregana gerturatzeagatik.
- Trougarez, hamarkadetako elkartasun konpromisoa bere horretan jarraitzen duela sentiarazteagatik.
- Eta trougarez, beste behin ere, geure izaerei eusten elkarrekin gaudela erakusteagatik. Txikiak handi garela dakizue, dakigu. Betek an trec’h !