Bizikidetza Eguna 2022

Gaur, urriak 3 astelehena, Bizikideta Eguna ospatu dugu Haurtzaro Ikastolan. Bizikidetza indartzea da egun honen helburua, eta mailaz maila landu dugu.

Horrez gain, denek elkarrekin, bi ekimen egin ditugu gaur goizean anfiteatroan.

  1. Ikasle guztiak mailaka harmailetan eseri dira, kolore ezberdinez jantzita eta harmailetan mailaz maila egokitu zaien printzipioaren keinua egin dute.

2. DBH4tik hasita anfiteatroko erdigunera atera dira ikasleak eta, atera ahala, lurrean markatuta dagoen gunean jarri dira. Mikrofonotik kamiseten kolorea bizikidetzako gaiekin lotu dugu, beraz, kamiseta kolorea entzutean eskuak goratu eta mugitu egin dituzte.

Hauek dira landutako kontzeptuak:

Maitasuna
Elkar-zaintza
Eskuzabaltasuna
Parekidetasuna
Enpatia
Aniztasuna
Partaide izatea
Erantzukizuna
Kidetasuna
Elkartasuna-solidario
Zintzotasuna-jatortasuna
Tolerantzia
Borondatea-ekintzailetasuna
Askatasuna