Ostiralean, maiatzak 5, banatu zituzten Azkue Sariak. Haurtzaron bost sari jaso ditugu, guztira:
- LH6. mailan hiru ikasle izan dira sarituak: Manex Arabolaza, Iraia Arabolaza eta Lur Martin.
- DBH2. mailan bat: Lorea Arruabarrena.
- Eta ikastola gisa sari berezia jaso dugu beste urte batez, lanik gehien aurkeztu dugunak izan baikara.
Euskaltzaindiak eta BBK-k 1991tik gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi Azkue Sariek. Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, Euskaltzaindiak izendatutakoak hartu du erabakia eta sariez gain «idatzien heldutasuna eta kontakizunen bizitasuna» nabarmendu dute.