Atletismoko Gipuzkoako Txapelketak egin dituzte asteburuan. Haurtzaro Atletismo Taldeko korrikalariek parte hartu dute eta paper ona jokatu.
100 eta 200 metroko probetan, Ander Garaiar Haurtzaroko atletak bigarren postua lortu zuen. Zilarrezko domina lortu arren, berezitasun bat izan zuen bere lanak: 100 metroko lasterketan Gipuzkoako marka jarri zuen, 18 urtez azpikoen kategorian.
100 metroko lasterketa 10,79 segundoan egin zuen, aurretik ezarrita zegoen 10,92 segundoko marka hobetuz.
Larunbateko markak nabarmentzekoa den beste zailtasuna bat ere izan zuen: lehiaketetan onartzen den haize-maila gorenari eutsi behar izan zioten atletek.