Amaiurren barrena

DBH 2. mailako curriculumak aukera eskaintzen digu gure Historiara hurbiltzeko. Zentzu honetan, Nafarroako Erresumaren defentsa ahalbideratu zutenen testigu zuzena dugu Baztango Amaiur: Noaingo gudua galdu ondoren, Amaiurren gotortu ziren Nafarroako erregearen aldeko 200 gerlari, setioari ezin eutsirik, 7.000 gizon armatuen burua zen Mirandako kondearen aurrean errenditu ziren arte, 1522ko uztailean. 

Amaiurko gaztelua suntsitu egin zuten gaztelarrek. Herritarrek gaztelua berreskuratzeko herri ekimena abian jarri zuten Aranzadiren laguntzaz eta, harririk gelditzen ez zen gaztelutik, gaur egun erakusgai den gotorlekua berreraiki zen, herrian, indusketetan aurkitu zituzten garaiko objetuak erakusten dituen museoarekin batera. 

Gure DBH 2. mailako ikasleek urteroko hitzordua egiten dute bertan: taldeetan banatuz, herriko sarreran dagoen XVI.mendeko errota martxan jarri, eta momentuan txikitutako arto hirinez ikasleek egindako taloak jan ondoren, museoa eta gotorlekua bisitatzen dituzte egun osoko espedizioan. Joan aurretik, gertakizunaren testuingurua lantzen da Gizarte Zientzietako klaseetan.

Ludikotasuna historiarekin uztartuz, ziur oroimenean emango dutela Amaiur; baita egun pasa ederra ere!