Gaur Aita Mari giza itsas salbamentuko kideak etorri dira guregana. Beraiekin pasatako tartean, beraien proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigute: zer egiten duten, nola lan egiten duten, Aita Mari zer eremuetan aritzen den bere jarduna egiten, zer zailtasun izaten dituzten, zer arrazoiengatik migratu behar izaten duten beraien herrialdeetatik itsasoratzen diren pertsonak… Horrez gain, Valentzian porturatuta dagoen itsasontziarekin internet bidezko konexio egin dugu eta lanerako erabiltzen duten itsasontzia erakusten digute.
Esperientzia ezinhobea izan da ikasturtean zehar egindako ekintza solidario hau denaa! Eta amaiera ezinhobea izan da bildu dugun diruaren txekea emanez.
Eskerrik asko, guztiei eta harrotasunez esan dezakegu taldean erantzun primerra dugula! Gora Gu!
