Aholkulariaren eta orientatzailearen funtzioak

Haur eta Lehen Hezkuntzan aholkulariaren funtzioak honako hauek dira:

Ikasleekin
– Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei banakako arreta ematea, inguru arruntak elkarbanatuz edota haientzat inguru bereziak sortuz.
– Ikasleak ezagutzeaz arduratzea, eta haien beharrak era egokienean erantzuteko estrategiak bilatzea.
– Eskolaz kanpoko laguntzak ezagutzea eta harremanak sortzea.

Familiekin
– Ikasleen hezkuntza prozesuan inplikatzea, ikastolaren eta familiaren artean lan koordinatua aurrera eraman ahal izateko.
– Une erabakigarrietan, ikasleei eta familiei aholkua ematea.


DBHn orientatzailearen funtzioak honako hauek dira:

Ikasleekin
– Bizitza proiektua eraikitzeko beharko dituzten gaitasunak eskuratzen laguntzea, arlo akademikoan eta pertsonalean arreta pertsonalizatua eskainiz.
– Lanbide orientazioko programa aurrera eramatea, ikasleek etorkizunerako lanbide bat hautatu behar dutenean beharrezko informazioa izan dezaten.
– Ikasketa prozesuan sor daitezkeen arazoei aurre egiten laguntzea eta, behar izanez gero, laguntza bideratzea, gurasoekin eta tutoreekin lan koordinatua aurrera eramanez.
– Erabakiak hartzeko prozesuan laguntza ematea.
– Ikasleen artean, besteekiko errespetua eta elkarren arteko laguntza sustatzea.

Familiekin
– Ikasleen orientabide pertsonalari edo bokazionalari buruz egiten dituzten banakako eskariei erantzutea, eta beharrezko informazioa eskaintzea.
– Ikasleen hezkuntza prozesuan inplikatzea, ikastolaren eta familiaren artean lan koordinatua aurrera eraman ahal izateko.
– Une erabakigarrietan, ikasleei eta familiei aholkua ematea.