Bajak garraioan
Bajak eskolaz kanpoko ekintzak dituzten egunetan 16:30eko zerbitzuan
Ikastolak antolatzen dituen eskolaz kanpoko ekintzen kasuan:
Ikastolan ulertzen dugu ikaslea ez dela egun horietan 16:30eko autobusean joango. Hala izanik, haur hori falta bada autobusa ez da zain egoten. Baina gerta daiteke egunen batean haurrak etxera joan behar izatea, nahiz eta eskolaz kanpoko ekintza izan egun horretan. Kasu horretan, idazkaritzan adierazi behar duzue edo garraio arduradunari abisua pasatu, ondorengo telefono zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz (WhatsApp bidez adibidez): 688 803 049 (Ainara).
Ikastolak antolatzen ez dituen eskolaz kanpoko ekintzen kasuan:
Ikastolan ez dakigu haur bakoitzak noiz duen ekintza hori. Beraz, ulertzen dugu egunero haurrak zerbitzua erabiliko duela. Hala izanik, haur hori falta bada, autobusa zain egongo da eta haurra lokalizatzeko abisua emango dugu idazkaritzan.
Egoera bideratzeko jarraitu beharreko prozedura aurreko puntukoaren berdina da.
- GURASOEK IDATZIZ adieraziko dute haurrak ZEIN EGUNETAN EZ DUEN garraioa arratsaldez erabiliko.
- Egun horietakoren batean zerbitzua erabiliko badu, idazkaritzan adierazi behar du edo garraio arduradunari abisua pasatu, ondorengo telefono zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz (WhatsApp bidez, adibidez): 688 803 049 (Ainara).
Baja puntualak beste arrazoiren batengatik
Egunen batean haurrak ez badu etxera joateko garraioa erabiliko, BETI abisatu:
- Idazkaritzara deituz (10:00ak baino lehen goizean eta 15:30 baino lehen arratsaldean).
- Edo WhatsAppez mezua bidaliz: 688 803 049 (Ainara).
- Abisurik eman ez eta gurasoa haurraren bila etortzen bada, AUTOBUS GELTOKIAN JASOKO DU HAURRA, ETA ARDURADUNARI JAKINARAZIKO DIO. Prozedura hori betetzea eskatzen dizuegu. Horrela, kudeaketa ona lortu eta haurren segurtasuna bermatuko dugu.