GURE EKOSISTEMA DIGITALA
EKI proiekturako, Haurtzaro ikastolak hitzarmena* du Google-rekin, eta, horren bidez, ikasleek Google Workspace for Education-peko kontu korporatibo bat erabil dezakete gelako zeregin analogikoak eta digitalak osatzeko, ikasle arteko eta irakasleekin komunikatzeko, Chromebook gailuetan saioa hasteko eta konpetentzia digitalak lantzeko.
Haurtzaro ikastolako ikasleak adintxikikoak izanik, adintxikiko gisa aitortzen zaizkio Googleri, zaintza eta babes berezia izan dezaten, nahiz aitortza horrek erabilera muga zenbait ezarri.
Hezkuntzarako Workspace-ko kontuekin, ikasleek honako zerbitzu nagusi hauetara jo dezakete: drive fitxategiak (dokumentuak, kalkulu-orriak, aurkezpenak, marrazkiak, inprimakiak…), gmail, calendar, classroom, kontaktuak, nabigatzailea, google vids, chrome-ren sinkronizazioa eta adin-tarteari egokitutako youtube (ikus deskribapen osoa Google Workspace-ren Zerbitzuen Laburpenean).
* Google Workspacek ikastetxeetarako dituen zerbitzu nagusiak Google Workspace for Education hitzarmenaren eta Datuen Tratamenduari buruzko Gehigarriaren arabera ematen dira.
Googlek gure zerbitzuak emateko informazio pertsonala nola biltzen, erabiltzen eta zabaltzen duen jakiteko, kontsultatu Google for Educationen Pribatutasun Zentroa eta Google Workspace for Education-en Pribatutasun Oharra eta Googleren Pribatutasun Politika.
Ikaskuntza eta formakuntzarako ikasgelan erabiltzen ditugun aplikazio eta webguneak
Google Workspace for Education akordioaren aplikazioez gain, maila bakoitzeko irakasleek adin eta ikastaroaren ikaskuntza-helburuei egokitutako hezkuntza-aplikazio gehigarriak eta webguneak erabiltzea proposatu ditzakete.
Jarraian duzuen taulan erabili ohi ditugunen laburpena kontsulta dezakezu, horien deskribapenarekin eta erabilera eta pribatutasun baldintzekin batera.
Oharra: Aniztasunaren trataeraren barruan, behar berezitako ikasleentzako erabiliko diren baliabide digital espezifikoen informazioa, interesatuen familien emango zaie zuzenean.