Kontseilu Errektorea

Kontseilu Errektorearen funtzio nagusienak dira Batzar Nagusiak delegatzen dizkion eginkizunak betetzea eta ikastolaren jarduera orokorra gainbegiratzea.
Kontseilu Errektorea Batzar Nagusiaren organo ordezkatzaile eta funtzionala da. Ondorioz, Batzar Nagusiaren eta bere erabakien pean dago. Baina menpekotasun hori gordeaz, organo autonomoa da.

Kontseilu Errektorea organo demokratikoa, kolektiboa eta erabakitzailea da. 13 kontseilu kideek osatzen dute: zuzeneko Bazkide Onuradunen 5 ordezkarik, Lan Bazkideen 5 ordezkarik, Bazkide Ez-Aktiboen ordezkariak eta ikastolako Zuzendariak eta ikastolako administrariak.

Bazkide Onuradunen eta Lan Bazkideen kide bakoitzak boto bana du. Ikastolako zuzendariak, ikastolako administrariak eta Bazkide Ez-Aktiboak ez dute botorik. Nahiz eta erabakiak bertan dauden kideen gehiengo soilez hartu daitezkeen, erabakiak aho batez hartzen saiatuko dira Kontseilu Errektore kideak.

Lau dira bere funtzio nagusien esparruak:
  1. Erakunde arloan: Bazkideen onarpen Kooperatibaren ordezkari izatea Estatutu eta arauzko aginduak egoki aplikatzeko.
  2. Kudeaketa arloan: Zuzendaria izendatzea, pertsonalaren lan-baldintzak ituntzea, Kooperatibaren martxa antolatzea, gidatzea eta gainbegiratzea.
  3. Giza errekurtsoen kudeaketa arloan: Langile berriak aukeratzea, ikasleen onarpenerako irizpideak definitzea, gatazkak zuzentzen ahalegintzea.
  4. Pedagogia arloan: Pedagogi arloko plangintza onartzea eta ikastolako proiektu eta errendimendu eskolarra jarraitzea.

Kontseilu Errektorea

Lorena Zalakain

Lehendakaria

Bazkide Onuraduna

Igor Elortza

Bazkide Onuraduna

Araitz Rodriguez

Bazkide Onuraduna

Iñaki Arbelaitz

Bazkide Onuraduna

Edith Agirre

Bazkide Onuraduna

Itziar Muguruza

Lan Bazkidea

Xuxuna Juanes

Lan Bazkidea

Ariane Retegi

Lan Bazkidea

Tamara Sastre (idazkaria)

Lan Bazkidea

Lourdes Lopez

Lan Bazkidea

Garazi Urdanpilleta

Udal Ordezkaria

Agustin Vital

Administraria

Kristina Boan

Zuzendaria