LH Lehen Hezkuntza: 6-12 urte

hIZAN marko berriaren ildotik aurrera urratsak eginez, LHn hedatzen ari den hEGIN egitasmoa garatzeko Kimu ikasmaterialarekin jarraitzen dugu derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 1. Zikloan (1. mailan eta 2. mailan). Txanela proiektuaren oinarri diren ikasmaterialekin jarraituko dugu derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 3. mailan.

LH4. 5. eta 6. mailan, aldiz, EKI proiektuarekin jarraituko dugu. Hiru proiektuek Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzea dute helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala da (6-12 urte), eta barne dituen zikloek ekarpen propioa eginez eta beste etapekiko loturak koordinatuz, curriculum eskaintza bateratua eta koherentea eskaintzen du.

Lehen Hezkuntza etapa osoak honako ezaugarriak partekatzen ditu:

Haurra bere osotasunean hartzea 

  • Gaitasunen garapenean oinarritua
  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena
  • Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena
  • Aniztasuna errespetatzen duena
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua

Euskal Herri osorako egina izatea

  • Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena
  • Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena
  • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diona
  • Euskalduntasunetik abiatuta, kultura unibertsalerako bidea egiten duena

Diseinu bateratu eta eraginkorra izatea

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua
  • Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena
  • Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea
  • Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dituen proiektua

Zehar-lerro hauek garatzea

  • Sexu berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza
  • Giza eskubide, harreman eta bake hezkuntza
  • Osasun hezkuntza
  • Kontsumo hezkuntza
  • Komunikabide hezkuntza
  • Bide hezkuntza

Jarraitzen ditugun irizpide metodologikoak 

  • Globalizazioa
  • Ikuspegi eraikitzailea
  • Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin
  • Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin
  • Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin

Etapa honetan ikaslearen garapena eta ongizatea lortzeko bizitzen dugun testuinguruari garrantzia handia ematen diogu. Honela planifikatzen ditugu:

  • Barne eta kanpoko espazioaren antolaketa eta erabilera: gelen antolaketa, sarrera-irteerak, jolaslekuaren antolaketa, ikastola eremutik kanpoko espazioak, ekintza osagarriak.
  • Haurrak behar duen segurtasun afektiboa bermatzea: sentimenduak jasotzea eta ulertzea, irakaslearen begirada, seguru sentitzea, autoestimua.
  • Bazkaltzeko lekua eta momentua: irakasle eta begiralearen artean etengabeko koordinazioaren bidez.
  • Irakasleen arteko lanaren koordinazioa.
  • Gurasoekin harremana, elkarlana.

Ebaluazioa eta gurasoekin harremana 

Etapa honetan hiru informe idatzi jasotzen ditu familia bakoitzak, ebaluazio bakoitzeko bat. Lehenengo informe idatzia jaso ondoren bakarkako guraso bilerak egiten ditugu: gurasoekin biltzen gara bakarka, aurreko ebaluazioari buruzko hausnarketa egiteko eta hurrengorako jarraibideak eta konpromisoak hitzartzeko. Beharren baitan ikasturtean zehar bilera gehiago egiten ditugu.

3. mailatik aurrera, ebaluazio bakoitzaren bukaeran tutoreak ikasle bakoitzarekin banakako bilerak egiten ditu, aurreko ebaluazioari buruzko hausnarketa egiteko eta hurrengorako jarraibideak eta konpromisoak hitzartzeko.