Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

2.
zenbakia



2023ko irailaren 15a

Berri Orokorrak

1. Webgunean duzue informazio guztia

Gogoratu nahi dizuegu ikastolari eta bere funtzionamenduari buruzko informazio guztia Haurtzaro Ikastolaren webgunean duzuela:
Gurasoek zuen seme-alabaren tutorearekin mezu elektroniko bidez komunikatzeko aukera ere baduzuela gogorarazi nahi dizuegu. Tutore bakoitzaren helbide elektronikoa ikastolaren webgunean duzue:
Jakin ezazue mezu bat bidali ondoren arratsaldera arte edo hurrengo goizera arte ez duela irakasleak irakurriko, eta 24 orduko epean agian ez duzuela erantzunik jasoko, epe hori beharrezkoa baitugu antolaketagatik.

2. Ikasturte hasierako Guraso Bilera Orokorrak

Irailaren 27an hasiko gara 2023-24 ikasturte hasierako bilera orokorrak egiten. Guztiak 17:00etan izango dira. Deialdia Alexiako jakinarazpen bidez jasoko duzue.

ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
Irailak 25 Irailak 26 Irailak 27
LH5
Irailak 28
LH3
LH4
Irailak 29
Urriak 2
HH3
DBH2
Urriak 3
HH4
HH5

DBH4
Urriak 4
LH6
DBH1
Urriak 5
LH1
LH2

DBH3
Urriak 6
Bilerako txostena, Alexian ere edukiko duzue: Alexiako Galeriak ataleko Guraso Bilera Orokorrak izeneko galerian. Beraz, deialdia jasotzen joaten zareten heinean, txostenak ere Alexian eskura jartzen joango gara. Bilerara, txostena irakurrita etortzea gomendatzen dizuegu.

Oharra: zaintza zerbitzua egongo da HH3, HH4, HH5, LH1 eta LH2ko bilera egunetan, eskaeraren arabera.
Inprimakia: https://forms.gle/DcGnPtBUxrwkbDXY7
Betetzeko epea: irailaren 29ko, ostirala, 12:00ak arte. Zaintza zerbitzurik EZ bada, jakinaraziko dizuegu.

3. Jantokian hortzak garbitzeko prozedura

Bazkaldu ondoren hortzak garbitzea ez da derrigorrezkoa, gurasoen esku dago erabakia. Beraz, zuen seme-alabak eguerdian bazkal ondoren hortzak garbitzea nahi baduzue ondorengoa egin behar duzue:
  1. Horretarako prestatutako inprimakia bete https://forms.gle/d8ehZFw2R4bhFfGB9 (irailaren 15etik irailaren 27ra).
  2. Urrian hasiko gara. Hortzak garbitzeko tresnak, hortz-eskuila eta pasta, nezeser batean ekarri.
  3. Hortz-eskuilen higienearen mantenua ikaslearen eta familiaren esku dago.
Oharrak:
  • HHko haurrak, eguerdietako eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen badute eta saioak 13:30 baino lehen hasten badira, ez dituzte egun horietan hortzak garbituko.
  • HH3ko siesta egiten duten ikasleek ezin izango dituzte hortzak garbitu.
  • Haur Hezkuntzan:
    • Jantokiko begiraleak arduratuko dira haurrei laguntzeaz.
    • Hilabeteko azken asteburuko eskola egunean, etxera eramango dute nezeserra eta eskuila garbitzeko, eta berriz ere aste hasieran ekarriko dute.
  • Lehen Hezkuntzan:
    • Jantokiko begiralea arduratuko bada ere haurrei laguntzeaz, haurraren esku gelditzen da tresnen erabilera.
    • Hilabeteko azken asteburuko eskola-egunean, etxera eramango dute nezeserra eta eskuila garbitzeko, eta berriz ere aste hasieran ekarriko dute.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan:
    • Ikaslearen esku dago hortzak garbitzea.
    • Hortz-eskuila nezeser batean gordeko dute ikasleek. Beraz, bakoitzak bere tresnak ekarriko ditu eta bera arduratuko da garbitasunaz.

4. Kilometroak aldizkaria

Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan Kilometroak aldizkaria.

5. Oharra: Urmendiko aparkalekua ez erabili

Ordu bertsuan familia asko ibiltzen zarete seme-alabekin joan-etorrian ikastola inguruan. Eguraldi txarra, lanerako presa... egoera ulergarriak dira guztiak, eta ahalik eta erosotasun handiena bilatzen dugu denok. Urmendi Haur Eskolan 0 eta 3 urte bitarteko haurrak egoten dira eta, haien familientzat da aparkalekua. Goizetan eta, batez ere, 16:30 inguruan ikastolako familia askok bertan aparkatu, eta haur eskolako gurasoak lekurik gabe geratzen dira.

Gogorarazi nahi dizuegu Urmendiko familiek lehentasuna dutela, eta beraz, ikastolakoei ez dagokizuela aparkaleku hori. Elkarbizitza osasuntsurako garrantzisua da arauak eta besteen premiak ulertzea, beraz, jar dezagun denok guretik.

Mila esker!
Urmendiko zuzendaritza

Apartekoak

1. AEK euskaltegiaren matrikulazio epea, zabalik

EUSKARA HURBIL, ZU URRUN HELTZEKO.

Talde txikitan, euskara praktikoa ikasiko duzu. Udal beka-sistemarekin matrikularen %100era arteko diru-laguntza jasoko duzu.

TITULU OFIZIALAK ESKURATZEKO AUKERA: A1, A2, B1, B2, C1, C2. Eman izena!

Informazio guztia, atxikitako dokumentuan.

2. URTABE prozesua martxan: hezkuntza eta familiak

Hezkuntza arloari eta familiei zuzendutako saio parte-hartzailea izango da irailaren 20an, asteazkena.

Oiartzungo Euskararen Sustapenerako Plan berria diseinatzen ari da Oiartzungo Udala eta orain, HEZKUNTZA arloaren eta FAMILIEN hitza entzun nahi du.

Euskararen egoeraren inguruko iritzia eman nahi duzu eta hurrengo planerako proposamenak egin? Animatu irailaren 20an, 17:00etan, Landetxe eraikineko bigarren solairuan egingo den saio irekian parte hartzera!

Zaintza zerbitzua egongo da.

Eman izena galdetegi honen bidez: https://questionpro.com/t/AXnPCZyldd
footerra
facebook instagram twitter youtube website