Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

1.
zenbakia



2024ko irailaren 6a

Berri Orokorrak

1. Zuzendaritzaren oharra

Hemen duzue 2024-25 ikasturteko Haurtzaro Ikastolako lehen buletina.

Ikasturte berri on!

2. Haurtzaro Ikastolako buletina, guraso berrientzat oharra

BULETINAREN EZAUGARRIAK:
  • Zer da Buletina? 2007ko apiriletik aurrera ikastolako aste bateko oharrak bertan jasotzen ditugu, ikastolako barne komunikaziorako dokumentua da.
  • Buletin bakoitzak zenbaki bat du, zein datarekin atera den adierazten dugu eta ostiraletan bidaltzen dugu.
  • Nola jasotzen da: Digitalki jasotzen da, e-postaren bidez.
Beraz, ostiraletan adi egon.

3. 2024-25 ordutegiak

ORDUTEGIAK:
  • HHn sarrerako ordutegia malgua izango da
    • Irailak 9-13: 09:00-12:00
    • Irailaren 16tik aurrera: 09:00-12:00 eta 14:30-16:30
  • LHn
    • Irailak 9-13: 08:30-12:00
    • Irailaren 16tik aurrera: 08:30-12:00 eta 14:30-16:30
    • LH1. mailako familientzat oharra: ikasleek sarrera-ordua malgua dutenez, LH1. mailako sarrerara inguratu beharko dute iritsi ahala
    • Gainontzeko mailetako ikasleak 08:30ean tutoreekin anfiteatroan elkartuko dira eta geletara joango dira
  • DBHn
    • Irailak 9: 11:00etan. Ongi etorria izan arren, boligrafoa eta koadernoa ekartzea beharrezkoa da
    • Irailak 10-13: 09:00-13:00
    • Jantokia 14:00 (zaintza 13:00-14:00)
    • Irailaren 16tik aurrera: 08:00-14:00

4. Zaintza zerbitzua

Goizeko zaintza zerbitzua, HH4tik LH6 bitartekoentzat, martxan egongo da astelehenetik, irailak 9:
  • 07:30-09:00.
  • Zaintza gela HH5 eremuan dago. Okindegitik gertuen dagoen sarreratik.
  • Beranduenez 08:45ean sartu ahal izango da zaintza gelan.
  • 3 urteko haurren kasuan, egokitzapen garaian, ahal bada, zerbitzua ez erabiltzea aholkatzen dizuegu. Kasu honetan urrian hasiko direnez zerbitzua erabiltzen, gurasoak urriaren bukaerara arte sartu ahal izango dute zaintza gelan.
  • Ez da izenik eman behar erabili aurretik, irekia da.
  • Doako zerbitzua da.

5. Webgunean duzue informazio guztia

Gogoratu nahi dizuegu ikastolari eta bere funtzionamenduari buruzko informazio guztia Haurtzaro Ikastolaren webgunean duzuela:
Gurasoek zuen seme-alabaren tutorearekin mezu elektroniko bidez komunikatzeko aukera ere baduzuela gogorarazi nahi dizuegu. Tutore bakoitzaren helbide elektronikoa ikastolaren webgunean duzue:
Jakin ezazue mezu bat bidali ondoren arratsaldera arte edo hurrengo goizera arte ez duela irakasleak irakurriko, eta 24 orduko epean agian ez duzuela erantzunik jasoko, epe hori beharrezkoa baitugu antolaketagatik.

6. Bekak

2024-25 ikasturteko Hezkuntza Saileko bekak eskatzeko epea irekita dago. Hemen daukazue beka deialdiaren xehetasunak argituko dizkizuen dokumentua.

Aurreratzen dizuegu Haurtzaro Ikastolan eskaerak bideratzeko (edo kontsultak egiteko) epea, berriz, honako hau izango dela:
IRAILAREN 9tik IRAILAREN 20ra
08:30etik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era

7. Dokumentazioa sinatuta itzuli ikastolara BAI EDO BAI

Zuen seme-alabek bi dokumentu eramango dituzte etxera astelehenean, irailak 9. Eskura jasoko dituzue:
  • Medikazioa emateko baimen inprimakia
  • Irteeretarako baimena
Derrigorrezkoa da irailaren 13rako, ostirala, osatuta itzultzea tutoreari (bi dokumentuak eta ikasle guztiek).

8. Jolasleku berriaren gaineko oharra

Ikasturtea datorren astean hasiko dugun arren, jolasleku berria EZIN IZANGO DA ERABILI 16:30etik aurrera urrira arte. Ordura arte eremua itxita egongo dela aurreikusi dugu. Mesedez, errespetatu itxiturak.

Anfiteatroa eta frontoia erabilgarri egongo dira guztiontzat.

Eskolaz Kanpoko Ekintzen oharrak

1. Eskolaz Kanpoko Ekintzak 2024-25

24-25 ikasturterako Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza joan den ekainean zabaldu eta izen-ematea egin genuen. Orain irailean, alta berriak eta bajak emateko aukera izango duzue.

ERNE ALDAKETAK
  • DANTZA MODERNOAN, LH3. mailako familiei ekainean mezu bat bidali genizuen egun aldaketarekin.
  • ANTZERKIAN, LH4. mailako ikasle talde batek egun aldaketa izango du, horren berri antzerkiko monitoreak berak emango dizue egun hauetan.
  • ORDUTEGIAK: taula eguneratua honako loturan daukazue.
  • Familia askok jantokiko egunak eskolaz kanpoko eguerdiko ekintzen baitan antolatu dituzuela aurreikusten dugu. Egutegian aldaketak egon direnez ekintza batzuetan, familiaren ardura izango da, jantokian ere aldaketak egin behar badira, 7 egunetako epearen barruan egitea.
OHAR GARRANTZITSUAK
  • Ekainean izena eman zenuten edo ez jakiteko, Google inprimakia izango duzue posta elektronikoan (spam-ean eduki dezakezue).
  • Ekainean izena eman bazenuten eta aldaketarik ez baduzue egin behar, nahikoa izango litzateke horrela.
  • Alta berriak emateko aukera izango duzue. Kontuan izan, ez dakigula zenbat baja jasoko ditugun, ezin dugula plaza egon daitekeela ziurtatu. Lehentasuna ekainean izena emandakoek izango dute eta lekurik bada taldean sartuko zaizue, ez bada lekurik, hurrengo bajak jaso bitartean zain egon beharko duzue.
  • ANTZERKIAN izen emateko aukera bakarra LH1, LH2 eta LH3. mailan dago, ANTZERKIko beste talde guztiak BETETA daude.
  • IZEN-EMATE EPEA: irailaren 6tik 15era.
EKINTZA BERRIA
Haurtzaro Ikastolak, HH2tik LH3ra zabaltzen den PSIKOMOTRIZITATE PROIEKTU BERRI BAT aurkeztu nahi dizue. Xedea haurren osasun integrala sustatzen jarraitzea da, haurrei euren garapen prozesuan bidelaguntzen jarraitzea alderdi guztiak sustatuz eta indartuz: emozionala, kognitiboa, fisikoa zein soziala.
footerra
facebook instagram twitter youtube website