|
|
|
14. zenbakia
2024ko abenduaren 6a
|
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Abenduko keinua: kontsumo arduratsua
Urtean erosketa gehien egiten den garaia dira Gabonak. Opariak, janaria… neurririk gabe kontsumizen dugu. Baina garrantzitsua da, garai hauetan ere, kontsumo arduratsua egitea eta gauzak bota aurretik konpontzea eta berrerabiltzea.
|
¿Los derechos de autor son irrevocables?
|
Objektuak berriro erabiliz, haien balio-bizitza luzatzen dugulako; eta, horrela, hondakin kopurua, hondakin horien kudeaketak eragiten dituen inpaktuak eta baliabideen kontsumoa murrizten direlako.
|
Horregatik Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu Gabonetan ere kontsumo arduratsua egitera. Xumea irudituagatik, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa. Ikusi Talde Berdearen deialdi bideoa .
|
|
2. Batzar Nagusia: abenduak 11, asteazkena
Gogoratu ikasturteko Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 11n, asteazkena, izango dela.
|
|
3. Abenduaren 19a: kontuan hartzeko ohar garrantzitsuak
Abenduaren 19a izango dugu hiruhileko honetako azken eguna, eta eguerdian bukatuko dugu, 12:00etan.
|
- JANTOKI zerbitzuaren antolaketa:
- HHko eta LHko ikasleek 12:00etan bazkalduko dute, eta zerbitzua 14:30ean amaituko da.
- DBHko ikasleen egun horretako ordutegia 10:00-12:00 izango da eta 13:15ean bazkalduko dute. 12:00-13:15 bitartean zaintza izango dute, eta jantoki zerbitzua 14:30ean amaituko da.
- Jantokian geratzen diren 3 urteko haurrek siestarik ez dute egingo egun horretan.
- Abenduaren 19ko aldaketak adierazteko epea abenduaren 12an, 17:00etan, BUKATZEN da.
- Ostegunetako erabiltzailea bazara eta 19an jantokia EZ baduzu erabiliko, INPRIMAKIA bete behar duzu: https://forms.gle/ZyMtBf67ULZQiaaP7. Ondoren adierazitako bajak kobratu egingo ditugu.
- Ostegunetako erabiltzailea ez denak eta EGUN HORRETAN JANTOKIA ERABILI NAHI DUENAK idazkaritzan adierazi behar du, ohiko bideetatik, 7 egun aurretik (abenduak 12an, osteguna, gehienez).
- Eskolaz Kanpoko Ekintzarik EZ DA IZANGO.
|
4. EITBren Elkartasun Maratoia, animatu!
Haurtzaro Ikastolak EITBren Elkartasun Maratoian parte hartu nahi du. Aurten, gaixotasun kardiobaskularretan jarriko du arreta ekimenak. Gure komunitatean Bihotzez Elkarteko kideak ditugula kontuan hartuta, guk ere bideoa grabatu eta parte hartzea erabaki dugu.
|
Astelehenean, abenduak 9, goizean, ikasleekin egingo dugu grabazioa, baina zer deritzozue komunitatea biltzen badugu astelehenean 16:30ean eta bideo xumea grabatzen badugu?
|
Animatu parte hartzera! Etorri 16:30ean ikastolako frontoira!
|
|
5. Arropa asko pilatu da sarrerako pertxeroan
Ikasleek ahazten duten arropa sarrera nagusian dagoen pertxeroan zintzilikatzen dugu. Hiruhileko honetan asko pilatu da. Galdu duenaren ardura da bertan begiratzea, eta galdutako arropa egongo balitz, zuzenean hartzea. Arropa dezente pilatzen denez, oporraldi bakoitzean jaso egiten dugu. Hiruhileko amaierarekin batera, abenduaren 19an, osteguna, bertatik kenduko dugu.
|
Aurkitzen ditugun gainontzekoak idazkaritzan jasotzen ditugu; bertan galde dezakezue zerbait galdu baduzue.
|
|
|
|
6. Euskal Herrian Euskaraz: bihar, abenduak 7, manifestazioa
"Euskarak, euskaldunok, urteak daramatzagu ez atzera, ez aurrera. Euskal Herri euskalduna dugu helmuga, gure hizkuntzarentzako, eta beraz, gure komunitatearentzako osasun beteko egoera. Baina, handik urrun gaude, oso urrun oraindik. Jada ez da ikuspegi kontua, sendo frogatuta dago eta kontzientzia hartu behar dugu: gure hizkuntza larrialdi egoeran dago".
|
Horregatik, Hizkuntza-larrialdiaren aurrean, bihar larunbata abenduak 7 euskaltzaleok Durangon mobilizatzeko deia egin du Euskal Herrian Euskaraz egitasmoak.
|
Euskararen Errepublika eraikitzeko premia inoiz baino agerikoagoa dela ulertuta, manifestazio nazionala deitu dute. Arratsaldeko seietan abiatuko da Landako Gunetik.
|
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Haurtzaro Ikastolak bat egin dugu deialdiarekin. Bertan ikusiko dugu elkar, animatu!
|
|
|
|
Eskolaz Kanpoko Ekintzak
1. Abenduko bajak eta alta berrien eskaerak
Lehenengo hiruhilekoaren bukaerara iristen ari gara. Norbaitek aldaketaren bat egin nahiko balu Eskolaz Kanpoko Ekintzetan, orain da momentua.
|
Jarraian dituzue baja inprimakia eta alta berrien eskaerak egitekoa:
|
Alta berrien kasuan, guk jasoko dugu zuen eskaera, baina ezin dugu bermatu ekintza egiteko aukera, jasotzen ditugun bajen baitakoa baita horietako zenbaitetan. Oporrak hartu aurretik, alta eskaera onartua den kasuan, emaila jasoko duzue onartua dagoela adieraziz. Ez baduzue mezurik jasotzen, ez da onartua izango.
Gogoratu, edozein zalantza estraeskolarrak@haurtzaro.ikastola.eus helbide elektronikoan argituko dugula.
|
|
|
|
2. Mendi Taldearen egutegia
Hemen duzue Mendi Taldeak aurtengo ikasturterako prestatu duen egutegia.
|
|
|
|
Apartekoak
1. Gabonetarako apaingarriak sortzen
Abaraxkako kideek Gabonetako apaingarriak sortzeko hitzordua egin dute biharko. Animatu!
|
- Abenduak 7, larunbata
- 16:30ean
- Ugaldetxoko auzo lokalean
|
|
|
|
|
|