Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

17.
zenbakia



2024ko urtarrilaren 12a

Berri Orokorrak

1. Guraso Ordezkarien bilera: astelehena, urtarrilak 15

Guraso Ordezkarien bilera egingo dute urtarrilaren 15ean, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.

Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.

2. Hurrengo guraso eskolak: urtarrilak 18 eta urtarrilak 23

Guraso Eskolekin jarraituko dugu urtarrilean: Familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak. Nerea Mendizabal.
  • Urtarrilak 18. osteguna: HH3-LH4.
  • Urtarrilak 23, asteartea: LH5-DBH4.
Gogoratu izena emateko epea astebete lehenago ixten dugula. Beraz, 18rako izen-ematea dagoeneko itxita daukagu. Baina oraindik apunta zaitezkete urtarrilaren 23rako saiora. Animatu! Inprimakia: https://t.co/XRjngc5bWS
Nerea Mendizaba, urtarrila 2024

3. Sahararen aldeko janari bilketa

Piztu itxaropena: Sahararren aldeko janari bilketa kanpainan parte hartuko dugu, urtero bezala, Haurtzaro Ikastolan. Datorren astelehenetik, urtarrilaren 15etik, honako produktuak bilduko ditugu: ARROZA, PASTA, DILISTAK, BABARRUNAK, TXITXIRIOAK, ATUNA, SARDINAK, AZUKREA, KONPRESAK.

Urtarrilaren 24a, asteazkena, izango da kanpainarako produktuak tutoreari emateko azken eguna.
Bizkarsoro_emanaldiak

4. Bizkarsoro filmaren estreinaldia, gaur

"Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak". Bizkarsoro filma, gaurtik aurrera, zinema aretoetan: http://bizkarsoro.eus

Ikastolen Elkarteak lagundu duen proiektua da Bizkarsoro. Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro, eta Ikastolen Elkarteak lagundu du beronen ekoizpenean. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.

5. Lilatoian parte hartu nahi al duzu? Etorri HAURTZARO IKASTOLA taldearekin!

Lilatoia martxoaren 3an izango da Donostian, eta dagoeneko, DBHko zenbait ikasle eta hainbat langile animatu dira parte hartzera eta elkarrekin emango diote bultzada HAURTZAROko taldeari. Berdintasunaren aldeko lasterketan ikasle, guraso eta langile emakumeak elkartzea espero dugu.

Deialdia zabalik dago parte hartu nahi duen edonorentzat. Dagoeneko izen-emate inprimakia bete daiteke. Adi! plazak mugatuak dira eta, beraz ez galdu denbora eta lehenbailehen izena eman https://lilaton.es (aukeratu taldean izena emateko aukera).

Gainera, ikastolako kamiseta erosi nahi baduzu, osa ezazu honako galdetegia: https://forms.gle/cmo4aHXD7eX3ArQg9
Lilatoia 2023

Eskolaz kanpokoak

1. Mendi Taldea: urtarrilak 21, lehen irteera

Hemen duzue Mendi Taldearen 2024ko egutegia (ekainera arte). Horrez gain, lehen irteeraren gaineko informazioa ere atxikita duzue. Urtarrilaren 21ean izango da, datorren igandean: Zorrola bidea. Eman izena! https://forms.gle/Ffc9S1eKNjJ4A2Qb8

Mendi Taldearen gaineko informazio guztia webgunean ere baduzue: https://haurtzaroikastola.eus/mendi-taldea/
Mendi Taldea Egutegia 2024
Mendi Irteera 2024-01-21

Apartekoak

1. Lur Kortaren ipuin kontaketa: urtarrilak 18, osteguna

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
  • Eguna: urtarrilak 18, osteguna
  • Ordua: 17:00
  • Adina: 2-3 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko ditugu:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
  • 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.

2. Haur Filosofia saioak, urtarriletik aurrera martxan

Oi(h)artzun Filosofikoak antolatuta, herriko hamaika sortzailerekin batera gauzatuko dira 2024ko Haur Filosofia saioak. Ikasleek eskuorri bat eraman dute etxera, eta bertan topatuko duzue informazio guztia.

NOIZ
Igande arratsaldeetan, hilean behin, 17:00etatik 19:00etara.
*Lehenengo saioa: urtarrilak 28.

NON
Abaraxka ludotekan, Ehuntze espazioan eta Hipatiaren lorategian.
*Lehenengo saioa: Abaraxkan.

NORENTZAT
LH4, 5, eta 6. mailako ikasleentzat.

IZENA EMATEKO
Idazkaritzan entregatu beharko da eskuorria, urtarrilaren 24a baino lehen.
GalderenAgora2
GalderenAgora1
Pagolako Maskarada

3. Pagolako Maskarada ikusteko irteera

Urtarrilaren 21ean Pagolako Maskarada ikustera joateko autobusa antolatu dute Olarri Dantza Taldean. Hauxe da plana:
  • 10:00etan Haurtzaroko parkinean elkartu
  • Maskarada amaitzean Oiartzunera buelta
  • Pertsonako 11€ ordaindu beharko dira (autobuserako) eta bazkaria norberaren kontura izango da.
  • Izena emateko idatzi (urtarrilaren 19a izango da azken eguna):
  • Plazak mugatuak dira.
ANIMATU!

4. Urtarrilak 13 larunbata, mandalak sortzen

Bihar larunbata, urtarrilak 13, mandalak margotuko eta sortuko dituzte Abaraxka Udal Ludotekan. 16:30ean jarri dute hitzordua.

Anima zaitezte!
Zaku tailerra

5. Zaku tailerra, urtarrilaren 20an, ikastolan

Oiartzungo Ihotik ate joka ditugun honetan, hainbat eragilek lantegi proposamenak egin nahi dizkizuete:
  • Urtarrilak 20, larunbata, 16:30-19:00. Zaku tailerra, Haurtzaroko jantokian. Oihalak, zakuak, pastorratzak norberak ekartzea komeni da.
  • Urtarrilak 27, larunbata, 16:30-19:00. Dantza ikastaroa, Udaletxeko Pleno aretoan.
Eragile parte-hartzaileak: Helta, Abaraxka, Topalekua, Olarri, Ihoteak, Soinuenea, Zaintzadi, Petra Lekuona eta Biyurrienea.
footerra
facebook instagram twitter youtube website