|
|
|
2. zenbakia
2024ko irailaren 13a
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Argitxoren egutegia
Berriz ere, ARGITXOREN EGUTEGIA banatuko dizuegu familia bakoitzari, zuen etxean jartzeko eta gure txikienek, ikastolan bezala, hain maitagarria duten pertsonaia gertu izateko. Egutegiaren salneurria 4 eurokoa da eta kopuru hori iraileko erreziboari gehituko diogu. HHtik LH3. mailara arte (8 urte) banatu dugu egutegia gaur, ostirala, hilak 13.
|
Halere, norbaitek itzuli nahi izango balu, hilaren 20ra arte, ostirala izango du, seme-alabaren tutoreari eman besterik ez du. Ez dugu onartuko ondoren itzulitako egutegirik. LH3tik gorako mailetako familiek egutegia eskuratzeko interesa baduzue, idazkaritzan galdetu.
|
|
|
|
2. DBH4: bigarren eskuko azoka
DBH4ko ikasleak laguntza eske gatoz!
|
Irailaren 28an, larunbatean, Ugaldetxon bigarren eskuko azoka egin nahi dugu. Etxean erabiltzen ez dituzuen jostailuak, liburuak, patineteak eta antzekoak ikastolako LH5-6ko sarrerako ontzi hauetara ekarri, mesedez.
|
Berrerabil daitezkeen gauzak izan daitezela.
|
|
|
|
3. Ikasturte hasierako Guraso Bilera Orokorrak
Irailaren 25ean hasiko gara 2024-25 ikasturte hasierako bilera orokorrak egiten. Guztiak 17:00etan izango dira. Deialdia Alexiako jakinarazpen bidez jasoko duzue.
|
ASTELEHENA |
ASTEARTEA |
ASTEAZKENA |
OSTEGUNA |
OSTIRALA |
Irailak 23 |
Irailak 24 |
Irailak 25 LH5 LH4 |
Irailak 26 LH6
|
Irailak 27 |
Irailak 30 DBH1 HH4 |
Urriak 1 HH5 LH1 DBH3 |
Urriak 2 HH3 DBH2 |
Urriak 3 LH2 LH3 DBH4 |
Urriak 4
|
Bilerako txostena Alexian ere edukiko duzue: Alexiako Galeriak ataleko Guraso Bilera Orokorrak izeneko galerian. Beraz, deialdia jasotzen joaten zareten heinean, txostenak ere Alexian eskura jartzen joango gara. Bilerara, txostena irakurrita etortzea gomendatzen dizuegu.
|
Betetzeko epea: zaintza antolatu ahal izateko, bilera baino 5 egun lehenago itxiko dugu galdetegia. Zaintza zerbitzurik EZ bada, jakinaraziko dizuegu.
|
|
4. Jantokiko erabiltzaileentzat oharrak
- Jantokiko arautegia errepasatzea ezinbestekoa da erabilera egokia egiteko. Hemen duzue informazio guztia (altak, bajak, araudia, prozedurak, menuak...).
- JANTOKIAN HORTZAK GARBITZEKO PROZEDURA: bazkaldu ondoren hortzak garbitzea ez da derrigorrezkoa, gurasoen esku dago erabakia. Beraz, zuen seme-alabak eguerdian bazkal ondoren hortzak garbitzea nahi baduzue ondorengoa egin behar duzue:
- Horretarako prestatutako inprimakia bete https://forms.gle/d8ehZFw2R4bhFfGB9 (irailaren 27ra arte).
- Urrian hasiko gara. Hortzak garbitzeko tresnak, hortz-eskuila eta pasta, nezeser batean ekarri, bertan izena jarrita.
- Hortz-eskuilen higienearen mantenua ikaslearen eta familiaren esku dago.
- HHko haurrak, eguerdietako eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen badute eta saioak 13:30 baino lehen hasten badira, ez dituzte egun horietan hortzak garbituko.
- HH3ko siesta egiten duten ikasleek ezin izango dituzte hortzak garbitu.
- Haur Hezkuntzan:
- Jantokiko begiraleak arduratuko dira haurrei laguntzeaz.
- Hilabeteko azken asteburuko eskola-egunean, etxera eramango dute nezeserra, eskuila garbitzeko. Familia arduratuko da, berriz ere, aste hasieran ikastolara ekartzeaz.
- Lehen Hezkuntzan:
- Jantokiko begiralea arduratuko bada ere haurrei laguntzeaz, haurraren esku gelditzen da tresnen erabilera.
- Hilabeteko azken asteburuko eskola-egunean, etxera eramango dute nezeserra, eskuila garbitzeko. Familia arduratuko da, berriz ere, aste hasieran ikastolara ekartzeaz.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan:
- Ikaslearen esku dago hortzak garbitzea.
- Hortz-eskuila nezeser batean gordeko dute ikasleek. Beraz, bakoitzak bere tresnak ekarriko ditu eta bera arduratuko da garbitasunaz.
|
|
|
Apartekoak
1. Haur Kultur Zikloak
Oiartzungo Udalak, Soinuenea Fundazioak, Abaraxka Ludotekak eta Oiartzungo Antzerkizaleak-ek haurrentzat eta gaztetxoentzat Landetxen eskainiko duten programazioa aurkeztu dute. 10 hilabetetan zehar bereziki publiko horrentzat diseinatutako eta pentsatutako emanaldi ezberdinak ikusteko aukera izango da: zinema, herri-musika kontzertuak, antzerkia, zirkua eta abar. Ziklo horren egoitza nagusia Landetxe izango da, baina tarteka herriko beste aretoetan edo espazioetan ere programatzea espero dute: udaletxeko areto nagusian, Arizmendieneako lorategian...
|
Landetxen antolatuko dituzten emanaldi guztien sarrerek prezio bera izango dute 5,00€, zinema izan ezik, horren kostua 3,00€ izanik. Beste aretoetan edo guneetan antolatutakoak dohainik izango dira. Sarrerak erosteko edo gonbidapenak lortzeko ohiko bideak erabili ahal izango dira: Landetxeko lehiatila edo Oiartzungo udaletxeko Sarrerak erosi atari birtuala.
|
|
|
|
2. Erdi Aroko Jardunaldiak: 19tik 22ra
- Irailak 19, osteguna: hitzaldia Arizmendienean. Iruñeko Erresuma: euskaldunok lehenengo estatu independentziarantz.
- Irailak 20, ostirala: Nafar Erresumaren historia musikatua kontzertua emango du Entrebescant Ensemble taldeak Landetxe Kultur Aretoan. Hamar abesti joko dituzte orotara, eta kontzertuan Nafarroako Erresumaren kronologia azalduko dute, pasarte esanguratsuenak azalduz eta musika tartekatuz.
- Irailak 21, larunbata, egun guztian zehar: azoka eta buruzagi baskoien biltzarra. Azoka plazan izango da goiz osoan zehar, eta, haurrek, gainera, izango dute Txikien Erresumaz gozatzeko aukera, Zimitiyuan. Oiartzungo bardoek ere izango dute haien lekua, baita Lur Korta ipuin kontalariak. Eguerdian Orreagako garaileei harrera egingo diete, eta jarraian, arratsaldean, buruzagi baskoien iritsierarekin batera, gerlarien ezpata borroka erakustaldia eta biltzarraz gozatzeko aukera egongo da.
- Irailak 22, igandea, 11:30ean, udaletxeko areto nagusian: Entrebescant Ensemble taldeak kontzertua emango du, baina ez dute irailaren 20ko kontzertu berbera egingo, haurrentzat bideratua izango baita. Kontzertu didaktikoa izango da, eta, besteak beste, haurrei instrumentuen gaineko azalpenak emateaz arduratuko da Erdi Aroko musika taldea.
|
|
|
3. Kuadrillategi
Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.
|
Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denen artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!
|
|
|
|
4. Haurren eta Gaztetxoen Irakurle Taldea, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan
Herri literaturzalea da Oiartzun, besteak beste, helduen irakurle taldearen ibilbideak eta azken urteotako haurren eta gaztetxoen taldeeek erakusten duten moduan. Eta, zaletasun horri erantzuten jarraitzeko, aurten ere hainbat talde sortuko dira Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, haurrak eta gaztetxoak ere elkartu eta zuen zaletasuna partekatzeko aukera izan dezazuen.
|
Xabi Salaberria Gonzalez 1545 argitaletxeko kideak gidatuta, hilabetean behin elkartzen da irakurle talde bakoitza, bibliotekako ganbaran. Beraz, irakurtzea maite baduzu eta lagunekin zaletasun hori partekatu nahi baduzu, hauxe duzu aukera! (Bibliotekan bertan eman behar da izena).
|
- ADINA:
- 1. taldea: LH2.
- 2. taldea: LH3.
- 3. taldea: LH4.
- 4. taldea: LH5 eta LH6.
- LEKUA: Manuel Lekuona Udal Bibliotekako ganbara.
- EGUNA: hilabetean behin, astelehenetan (irailaren 28an itxiko da izen-ematea, eta orduan adieraziko zaizue egutegi zehatza). Lehenengo saioak urriaren 7an (LH5-6), urriaren 14an (LH3 eta LH4) eta urriaren 28an (LH2) izango dira.
- ORDUA:
- LH2: 17:30-18:30.
- LH3: 17:30-18:30.
- LH4: 18:30-19:30.
- LH5-6: 18:30-19:30.
|
|
|
5. Hirukideren aurkezpena eta informazio gunea, Oiartzungo eta inguruko familia ugarientzako
Irailaren 17an, asteartean, Hirukidek, Euskadiko Familia Ugarien Federazioak, elkartearen aurkezpena egingo du, eta ugarien Oiartzungo eta inguruko udalerrietako familiei, dituen abantailen eta onuren berri emango die.
|
- Ordua: 18:00etan.
- Lekua: Udaletxeko areto nagusian.
Aurkezpenera programatuta dagoen orduan joaterik ez baduzu edo nahiago baduzu arreta zuzena eta pertsonala jaso, gerturatu informazio puntura.
|
- Ordutegia:
- Goizez 09:30etik 14:00etara.
- Arratsaldez: 15:00etatik 17:30era.
- Lekua: udaletxeko areto nagusian.
-
Honi buruzko informazioa jaso ahal izango duzue:
|
-
Familia ugarien eskubideak.
|
-
Laguntzen/hobarien, baimenen informazioa.
|
-
Azkeneko aldaketak eta berrikuntzak kolektiboaren inguruan.
|
-
Akordio berriak udalerrian.
|
-
Azken abantaila pribatuak udalerrian eta inguruetan.
|
INPRIMAKI HAU betez gero, hitzordua hartu ahal izango duzue eta lehentasuna izango duzue arreta jasotzeko orduan. Ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua hartzea, hurbiltzen zareten familia guztiei emango baitizuete arreta, baino aurretiko hitzorduak antolatzeko balioko du. Eta, gainera, elkartetik gai publikoei zein pribatuei bidera dezaketen guztia helarazi ahal izango dizuete.
|
Zalantzarik edo iradokizunik izanez gero, helbide honetara idatz dezakezue hirukide@hirukide.com edo 945 25 36 02 / 688 728 931 telefono zenbakietara deitu.
|
|
6. 24 Orduz Dantzan
Beasaingo Ostadar Dantza Taldetik mezu hau bidaltzen dizuegu, ekimen berezi bat aurkezteko. Gure 40. urteurrenaren aitzakian, eta hasiera-hasieratik izan dugun helburuari eutsiz, herria etenik gabe dantzan jarri nahi dugu. Horretarako, datorren irailaren 20ean eta 21ean ekimen erraldoi bat egin nahi dugu: 24 ORDU DANTZAN ETENIK GABE burutzea da gure helburua.
|
Ekimena Beasainen burutuko da, Bideluze plazan hain zuzen ere. Bi egun hauetan plaza dantzak dantzatuko dira (fandangoak, arin-arinak, jauziak...), beraz, dantza egiteko nahiz musika jotzeko gai den jendea (edozein adinetakoa) animatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera. 15 minutuko txandak izango dira, eta txanda hauek banaka zein taldeka egin ahalko dira, irailaren 20ko, ostirala, 20:00tik aurrera hasita. Ekimenean, kalez jantzita parte hartuko dugu eta edonork parte hartzea izango du.
|
Era berean, omenaldi xume bat egingo diogu Maurizia Aldeiturriaga pandero-jole bizkaitarrari, bere jaiotzaren 120. urteurrenean, hain zuzen ere. Izan ere, Mauriziaren irudiak, bere baitan hartzen ditu gure Ostadar dantza taldea definitzen duten hainbat balore:
|
- Herriak sortua herriari eskaintzeko beharra eta nahia.
- Gure hizkuntzan gure kultura dantza eta musika bidez transmititzea.
- Berdintasunerantz eta aniztasunerantz abestu eta dantzatzeko aldarria.
Horrela bada, dantzarako edo musikarako prest dauden guztiak ekimenean parte hartzera eta izena ematera animatzen ditugu, honako webgune honetan: https://24orduzdantzan.eus
|
Baietz 24 orduz etenik gabe Beasain dantzan jarri! Denon artean lortuko dugu! Animatu eta eman izena!
|
Dantzatzen duen herria ez delako sekula hilko, etxean edo plazan, ez jarri zalantzan, jarrai zagun dantzan.
|
|
|
|
|
|
|