Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

34.
zenbakia


2024ko maiatzaren 24a

Berri Orokorrak

1. Haurtzaro Ikastolaren Eguna: oharrak

Datorren astean zehaztuko diegu ikasleei ginkanako irteera ordua. Taldeak minuturo aterako dira eta 5 minutu lehenago prest egon beharko dute irteera lekuan. Ikasleak jantoki aurreko eremuan elkartuko dira dagokien orduan, eta hor adieraziko diegu nondik atera behar duten.

Ginkanarako guraso taldea ia osatu dugu, baina 75 boluntario izatea komeni da. Jarraian duzue izena emateko inprimakia: https://forms.gle/Nr3SdTYL2stiFveQ6. Eskerrik asko erakutsitako prestutasunagatik!!

OHARRAK:
Ginkanan lanean parte hartuko duzuen gurasoentzat:
  • Txaleko reflektante bat ekarri behar duzue.
  • Errekan lagunduko duzuen gurasoak (aurrez adieraziko zaizue zein zareten) 07:00tan ikastolako anfiteatroan elkartuko zarete.
  • Errekako laguntzaileek aldatzeko arropa ekarri beharko duzue.
  • Besteak 07:30ean ikastolako anfiteatroan elkartuko dira.
Ginkanan parte hartuko duzuen ikasleentzat:
  • Ekarri beharrekoak: bizikleta, kaskoa, uretan ibiltzeko arropa (neoprenoa baldin baduzue ekarri), sandaliak edo uretan ibiltzeko oinetakoak (oinetako zahar batzuk izan daitezke).
  • Eguzkia bada, eguzkitako krema emanda etorri behar duzue.
OHAR BEREZIA: ginkanako irteerako eremua parte-hartzaileentzat izango denez, beste guztiei eremu horretan ez sartzea eskatzen dizuegu.

BAZKARIA: bazkarirako txartelak maiatzaren 17tik 28ra arte, edo txartelak agortu bitartean, idazkaritzan eros ditzakezue. Prezioa: 26€ helduak eta 13€ ikasleak.

EGITARAUA: Haurtzaro Ikastolaren webgunean duzue https://haurtzaroikastola.eus/ikastola-eguna-2024/ eta hemen ere erantsita duzue.
Ikastola Eguna 2024 egitaraua

2. Gazte Pack-a

Aurten lehen aldiz, ohiko bazkarian parte hartzeko aukeraz gain, gazteentzat eskaintza berezia egongo da Ikastola Egunean: Gazte Pack-a, ogitartekoa eta edaria 7 euroren truke, DBH3ko gurasoen eta ikasleen ekimenez.

Txartelak aurrez erosi behar dira, eta pack-ak eramateko izango dira. Ikastolako eremuan jateko aukera egongo da, baina frontoian ohiko bazkariak izango du lehentasuna.

Nola eskuratu txartelak?
  • Maiatzaren 30ean, osteguna, eta 31, ostirala.
  • 10:30etik 11:30era.
  • HH3ko kanpoaldeko aterpean.
Gazte Pack
Imagen de WhatsApp 2024-05-23 a las 19.31.41_b8d473fd

3. Haurtzarok Redadeg-en parte hartuko du gaur gauean

Bourg-Blanc eskualdean erosia dugu Haurtzaro Ikastolaren izenean Redadeg-eko (Bretainiako "Korrikako") kilometroa, Gwisenitik Bresterako bidean. Gaur gauean, larunbat goizeko 04:49ean, korri egingo dugu 2079. kilometrotik.

Bertan daude gure ordezkari Agustin Vital eta Diwaneko irakaslea den Goulc'hen, gure kilometroan korri egitera animatu diren bertako hainbat ikaslerekin. Han daude Oiartzungo Udaleko hainbat ordezkari ere.

4. Urmendi Eguna, etzi, igandea

Etzi, igandea maiatzak 26, Urmendi Eguna ospatuko dute, 10:30etik 13:00etara. Egitaraua hauxe da:
  • 10:30ean: Hiru txerrikumeak antzerki saioa.
  • Ondoren, tartea izango da txoko hauetan lasai aritzeko:
    • Photocall-a.
    • Aurpegia margotzea.
    • Talo txokoa.
    • Sormen txokoa.
    • Fruta txokoa.
    • Madalenak apaintzeko txokoa.
  • Goizean zehar: musika zuzenean.
  • Eguerdi partean: jatekoa ere izango da.
Animatu!

5. Xanistebanetako txosnan lan egiteko deialdia

Txosna martxan da eta, urtero bezala, oiartzuarrei xanistebanetan zerbitzu txukun bat eskaintzeko asmoa dugu. Ikasleek oporrak hartu aurretik antolatu nahi ditugu egun bakoitzeko txandak eta aurten TABERNAN zein egunetan lana egiteko prest zaudeten jakin nahi dugu. Guztira 150 lagun behar ditugu txandak osatzeko, txanda bakoitzeko 28 lagun inguru; urtero lan egiten duzuenez gain, orain arte tabernan lana egin ez duzuenen partehartzea ere beharrezkoa dugu.
  1. Abuztuaren 3an, 4ean eta 5ean:
    1. txanda (16:00-19:00). Txanda motzetan HHn haurrak dituzten gurasoak lehenesten ditugu.
    2. txanda (19:00-bukatu arte).
  2. Madalenetan, Orereta Ikastolako tabernako txanda: uztailaren 21ean. Xanistebanetan lan egitea gaizki badatorkizue, txanda honetan izena ematera animatzen zaituztegu. Madalenetan Haurtzaro Ikastolak lan egiten du hango txanda batean eta Oreretako gurasoak, trukean, abuztuaren 2an gure tabernan aritzen dira lanean, koadrilen afari egunak direlako bi egunak.
  3. Inprimakia: https://forms.gle/og85nRDns3Emh2JPA
OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.

Apartekoak

1. Oiarpe: esku pilota saio irekiak, uztailean

Uztailean esku pilota saio IREKIAK antolatuko ditu OIARPEk:
  • Madalensoro pilotalekuan.
  • Astearteetan eta ostegunetan.
  • 16:00etatik 18:00etara.
  • Benjamin, alebin eta infantil mailentzat (2012an, 2013an, 2014an eta 2015ean jaiotakoak).
  • Idazkaritzan izen-emate orri hau beteta entregatu edo oiarpe.oiartzun@gmail.com helbidera beteta bidali.
  • Epea: ekainaren 14a baino lehen.
  • Ekarpena: 10€ hilabete osoa.
  • Oharra: egunen, ordutegien eta taldeen antolaketa zehatza datu guztiak izatean zehaztuko ditugu, eta jakinaraziko dizkizuegu e-postaren edo WhatsApp-ren bidez.

2. Bihar, maiatzak 25, Elmer Eguna

Presta zaitezte urteko egunik koloretsuenerako! Elmer Eguna itzuli da eta aurten ospakizun berezia izango da. Elmerren 35. urtebetetzea dela eta, eskoletan eta liburu-dendatan ehunka ekintza antolatu dituzte, herrialde guztietan eta mundu osoan! Elmer Egun dibertigarrian parte hartzera gonbidatuta zaudete!

Bat egin zuen argazkiak partekatuz online partekatuz! Honekin batera doakizue egun horretaz gozatzeko eta jolasteko materiala, baita parte hartzeko informazioa ere.
Elmer Eguna
Eskubaloi campusa

4. Oihaletxea dokumentalaren proiekzioa eta hizketaldia

Animatu!

3. Eskubaloi kanpusa

  • Ekainak 24-28 edo/eta uztailak 1-5.
  • 09:30etik 13:30era.
  • Galtzarabordan (Errenteria-Orereta).
  • 8-13 urteko haur eta gaztetxoentzat.
  • Informazio gehiago: ondoko kartelean eta kanpus.eskubaloia@gmail.com helbidean.
264486
footerra
facebook instagram twitter youtube website