Liburutegia

Irakurzaletasuna piztea da helburua; txiki-txikitatik liburu artean ohitu, liburuekin jostatu eta gozatu.

Adinean aurrera egin ahala, zaletasun hori elikatu eta indartu nahi dugu; irakurketaren afizioa ohitura bihurtuz, ibilian-ibilian, Liburu Txokoan gozatzera heltzeraino.

Liburua altxor preziatua da, hezkuntza integralerako oinarrizko zutabea.

Aurreko ikasturtetan Liburu Txokoa erabiltzeko aukera zegoen, baina egoera  berri honen aurrean ezin izango da erabili.