1.    Lilatoian parte hartu nahi al duzu? Etorri HAURTZARO IKASTOLA taldearekin!

HAURTZARO IKASTOLA Lilatoian izango da aurten ere, bigarren aldiz, 100 baietz! lelopean. Zuk ere parte hartuko al duzu? Etorri HAURTZARO IKASTOLA taldearekin! Egungo egoerak baldintzatuta, aurten ez da lasterketa presentziala antolatuko, hori dela eta, 32. Lilatoia martxoaren 5etik 8ra online izango da.

Ibilbidea librea izango da, bakoitzak 5 km non eta nola egin erabakiko du (korrika, oinez/nordic-walking, patinetan edo handbike-arekin). Haurtzaroko taldeak hainbat saio egingo ditu, eta argazkiak eta bideoak grabatuko ditugu ondoren, Haurtzaro Ikastolako sare sozialetan hurrengo traolekin igotzeko: #AurtenEreOn #Berdintasuna #Igualdad #Lilaton #LilatonVirtual.

 Dagoeneko DBH 2. zikloko hainbat ikasle eta hainbat langile animatu gara parte-hartzera, eta elkarlanean emango diogu bultzada HAURTZAROko taldeari. Berdintasunaren aldeko lasterketan ikasle, guraso eta langile emakumeak elkartzea espero dugu.

 Deialdia zabalik dago parte hartu nahi duen edonorentzat. Izena ematea norberaren ardura izango da. Ikastolako lagunekin aterako baldin bazara, osa ezazu honako galdetegia.

 2021ean LILATON mareak, EZ DU MUGARIK IZANGO! Animatu!