Ikasys
Ikasys proiektua
|
---|
![]() Proiektu hau IKTen eremuan kokatzen dugu, Ikastolan etapa honetan martxan ditugun beste IKTetako baliabideekin batera:
Ikasle bakoitzak bere estiloa eta erritmoa du ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren erronka nagusietako bat. Eskolako zenbait eduki ariketetan trebatuz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta arlo horietan sortzen dira ikasleen arteko alderik nabarmenenak. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, ikasleek galdera batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte.
Horregatik sortu zen IKASYS proiektua: gure neska-mutilei ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkien egoerak edota arazoak ulertzeko eta horiei aurre egiteko; funtsean, beren beharrei egokitutako tresna sendoak emateko. Horrela, jardueren bidez gaitasun desberdinak lortzen lagunduko die IKASYSek.
Eta, zer da, bada, IKASYS?
Norberak, ikasle bakoitzak, ordenagailu bidez ikasteko sistema. Hiru zeregin nagusi ditu:
|