Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

3.
zenbakia



2023ko irailaren 22a

Berri Orokorrak

1. Familien laguntza ezinbestekoa da guretzat

Ikastola komunitate osoak parten hartzen duen ekintza osagarriak aberasteko, gurasoen laguntza ezinbestekoa da guretzat.

Momentu honetan, gertuen ditugu ekitaldiak direla eta, guraso musikariak behar ditugu. Gure premiak honakoak dira:
  • San Nikolas egunean, abenduaren 5ean, HH eta LHko lehen zikloko ikasleekin goizez abesten ateratzeko txistulariak, pandero joleak, dultzaina joleak… behar ditugu.
  • Olentzero egunean, abenduaren 24ean, goizez ikastolako hainbat ikasle talderekin abesten ateratzeko trikitilariak, pandero joleak, txistulariak… behar ditugu.
  • Santa Ageda bezperako ospakizuna dela eta, aurtengoan, LHko 2. eta 3. zikloetakoek otsailaren 2ean abestuko dute, 14:30ean. Horretarako txistulariak behar ditugu.
Ekimen hauetakoren batean parte hartzeko prest egonez gero, jarraian duzuen inprimakia bete, urriaren 6a baino lehen: https://forms.gle/JHqAL9ZeRzTkVUND9

Mila esker!

2. Guraso bileretako zaintza zerbitzua

HH eta LH1. eta 2. mailako guraso bilera orokorrak direnerako zaintza zerbitzua antolatuko dugu.

Hemen duzuen inprimakia aurrez bete behar duzue zaintza zerbitzua erabili ahal izateko. Zerbitzua zein egunetan behar duzuen zehaztu behar duzue.

Inprimakia irailaren 29an, ostirala, 12:00etan itxiko dugu.

3. Boluntarioak Kilometroetarako

Erriola lelopean ospatuko da aurtengo Kilometroak Orereta-Errenterian urriaren 1ean. Dakizuenez, ehunka boluntario behar izaten dira eguna aurrera ateratzeko. Ohikoa da, hurrengo edizioa antolatuko duen ikastolako boluntarioek ostiral eta larunbata gauean guneen zaintza egitea.

2024ko Kilometroak ez dagoenez esleituta, aurtengoan eskualdeko ikastolei tokatzen zaigu bi gau horietan zaintzaz arduratzea. Zehazki, Haurtzarori dagokionez:
  • Irailak 29, ostirala, HAURTZARO Ikastola, 10 lagun (2 lagun guneko).
Eta guk deialdia zuei zabaldu nahi dizuegu, familiei. Animatuko zaretenak jarri harremanetan Orereta Ikastolarekin, boluntarioak@kilometroak.ikastola.eus helbidean.

Mila esker zuen laguntzarengatik!

4. Sinadura bilketa

Euskalgintzaren Kontseiluak sinadura kanpaina abiatu du Hezkuntzak euskara gehiago behar du lelopean, Eusko Legebiltzarrean eztabaidaren azken fasean sartu den Hezkuntza Legeari begira.

Sinadura kanpainaren bidez Eusko Legebiltzarreko kideei EAEko Hezkuntza Lege berriak honako hiru puntuak berariaz jaso ditzala eskatu nahi zaie:
  • Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
  • Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
  • Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.
Sinadura bilketa 2023ko urriaren 15era arte egingo dute, eta 16 urtetik gorako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek babestu ahal dute.

Ikastolen Elkarteak bat egin du kanpainarekin eta Haurtzaro Ikastolatik ere bultzatu nahi dugu langileen, familien zein ikaslerik zaharrenen artean. Hala nahi izanez gero, euskaragehiago.eus webgunean duzue kanpainaren gaineko informazioa xeheagoa eta sinatzeko aukera.

Apartekoak

1. Pello Añorgaren ipuin kontaketa: irailak 25

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Pello Añorgaren eskutik:
  • Eguna: irailak 25, astelehena
  • Ordua: 17:00
  • Adina: 4 urtetik gorako haurrentzat.
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko ditugu:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
  • 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.

2. Haur eta Gaztetxoen Irakurle Taldea, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan

Herri literaturzalea da Oiartzun, helduen irakurle taldearen ibilbideak eta azken urteotako haurren eta gaztetxoen taldeeek erakusten duten moduan. Eta, zaletasun horri erantzuten jarraitzeko, aurten ere hiru talde sortuko dituzte Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, haurrek eta gaztetxoak ere elkartu eta zuen zaletasuna partekatzeko aukera izan dezaten.

Xabi Salaberria Gonzalez 1545 argitaletxeko kideak gidatuta, hilabetean behin elkartzen da irakurle talde bakoitza, bibliotekako ganbaran.

Beraz, irakurtzea maite baduzu eta lagunekin zaletasun hori partekatu nahi baduzu, hauxe duzu aukera! (Bibliotekan bertan eman behar da izena).
  • ADINA:
  1. taldea: LH2.
  2. taldea: LH3 eta LH4.
  3. taldea: LH5 eta LH6.
  • LEKUA: Manuel Lekuona Udal Bibliotekako ganbara.
  • EGUNA: hilabetean behin, astelehenetan (urriaren 2an itxiko dute izen-ematea, eta orduan adieraziko dizuete egutegi zehatza). Lehenengo saioak urriaren 9an (LH5-6), urriaren 16an (LH3-4) eta urriaren 23an (LH2) izango dira.
  • ORDUTEGIAK:
  1. taldea: 17:30-18:30.
  2. taldea: 17:30-18:30.
  3. taldea: 18:30-19:30.

3. PRIMERAN: euskarazko eta euskal edukien doako streaming plataforma berria

Irailaren 15etik martxan da PRIMERAN: euskaraz eta euskal edukien doako streaming plataforma berria. primeran.eus webgunean, SmartTV ezagunenetan eta Google Play eta iOS gailuetako store-etan dago eskuragarri.

Ia eduki guztiak euskaraz edo euskal azpidatziekin daude, eta 3.000 atal baino gehiago izango dira bertan ikusgai. Besteak beste, euskal produkzioko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak, kirolak, sukaldaritza, musika eta haurrentzako edukiak, baita PRIMERAN plataformarako sortutako eduki esklusiboak ere.

Euskal edukiak bermatu eta denentzat eskuragarri jarriko dituen plataforma digital berria da. Euskara eta euskal edukiak zabaltzeko filosofiarekin jaio da, mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria izateko helburuarekin.

4. Kuadrillategi eta Topalekua

Kuadrillategi:
Urtero bezala, urriak 6tik aurrera Kuadrillategi zerbitzua martxan egongo da ostiral arratsaldeetan, DBH1 eta DBH2ko gazteentzat, ordutegi honen barruan:
  • DBH1: 17:00-19:00
  • DBH2: 19:30-21:30
Elkartze lekua Landetxe plazako espazioa (gaztetxe zaharra) izango da. Izena emateko, bete inprimaki hau: https://labur.eus/KxZBO. Izena emateko epea irailaren 27ra arte egongo da irekita.

Topalekua:
Horrez gain, urritik aurrera DBH eta Batxilergoko gazteentzat zerbitzu berri bat ere eskainiko dute, Topalekua. Landetxe plazako espazioan (gaztetxe zaharra) elkartzeko aukera edukiko dute ordutegi hauetan:
  • Osteguna: 17:00-21:00
  • Ostirala:
    • 17:00-19:00: DBH1, DBH3 eta DBH4
    • 19:30-21:30: DBH2 eta Batxilergoa
  • Larunbata: 17:00-21:00
  • Sarrera eta irteera librea edukiko dute. Izena emateko bertaratu eta formularioa paperean bete behar da.
Erraldoi Txikien Konpartsa
KTG kartelak 2023-24
KOMUNIKAZIO KARTELA

5. Arkotx, Blenda, Arrasku eta Kiñu ezagutzen al dituzu?

Bai, bai, Oiartzungo erraldoi txikiak dira. Erraldoi txikien konpartsa bat sortu dute. Ikasturte honetan, azarotik aurrera, hilabeteko azken asteazkenean elkartuko dira, entseguak egiteko, Abaraxkan arratsaldeko 17:00etan. Konpartsako parte izan nahi baduzu, joan zaitez haiekin!
footerra
facebook instagram twitter youtube website