Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

6.
zenbakia



2023ko urriaren 13a

Berri Orokorrak

1. Guraso Ordezkarien bilera: urriak 16, astelehena

Guraso Ordezkarien bilera egingo dute urriaren 16an, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan. Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.

2. Seaskarekin elkartasuna, Seaska egutegi bat familiako

Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabakia hartua du Haurtzaro Ikastolako Kontseilu Errektoreak. Elkartasun ekintza honetarako egutegi bat erostea eskatzen diegu ikastolako partaideei (4 euro). Aukera hori herritar orori ere eskaintzen zaio, noski.

OHARRAK:
  • Familiaren batek egutegia EZ BADU EROSI NAHI, inprimakia bete beharko du. Inprimakia bete ezean EZ DUGU EGUTEGIA ITZULTZEA ONARTUKO: https://forms.gle/9qe22xrW6QTAe1RM6
  • Azken eguna urriaren 20a izango da, ostirala; epe horretatik kanpo ez dugu ezezkorik onartuko.
  • 4€-ak kontu korrontetik kobratuko dizkizuegu banaketa egin ondoren.
  • Egutegi gehiago nahi duenak idazkaritzan adieraz dezake datorren astean.

3. Material eskaera

3-12 urte bitarterako (HH eta LH) erabiltzen ez duzuen materiala eskatzera gatozkizue: puzzleak, panpinak, ipuinak, egurrezko eraikuntzetarako materiala, mahai jolasak, jolas sinbolikorako materiala, material manipulatiboa…

Eskertuko genuke etxean biltzen duzuen materiala urriaren 27a baino lehen tutoreei ematea.

4. Kilometroak Eguna: mila esker bihotz-bihotzez

Urriaren 1eko Kilometroak Eguna igaro berritan, mila esker bihotz-bihotzez Kilometroak Egunean zuen hondar aletxoa jarri zenuten den-denei: izen-abizenak dituzuen 1.200 boluntariotik gorari eta ekimenetan parte hartu duzuen guztiei, norberak ahal izan duen moduan eta momentuan errioan ur tanta izan zaretelako.

Mila esker guztiagatik!

5. Kilometroak Eguna: Eroski Bidaiak zozketa-txartelen zenbaki saritua

Kilometroak Eguneko jai-gunerako sarreretan banatu ziren Eroski Bidaiak zozketa-txartelen zenbaki saritua 12176a izan da. Urriaren 15era arteko epea du jabeak sariaz galdegiteko, kilometroak@oreretaikastola.eus helbide elektronikora idatziz. Sariduna ez bada azaltzen, saria ordezko lehen zenbakiarentzako (5785) izango da, eta haren faltan, ordezko bigarrenarentzako (17373).
EGITARAUA

Apartekoak

1. Haurren aurrean helduok heldu ekimena 19an hasiko da

Haurren aurrean helduok heldu ekimenaren bigarren edizioa urriaren 19an abiatuko da. Ekimen horrek helburu bikoitza du: batetik, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta, bestetik, helduok haurren hizkuntzaren ikaskuntza eta sozializazio prozesuan duten eraginaz sentsibilizatzea.

Argazkian duzue egitarau osoa. Animatu eta parte hartu!

2. Liburuei bigarren bizitza emateko ekimena bihar Laboren

Bihar larunbata, urriak 14, liburuei bigarren bizitza bat eskaini nahi diete, auzolanean, Abaraxkaren eskutik. Laboren elkartuko dira 16:30ean.

Animatu elkarrekin paperezko ametsak liburu txokoa txukundu eta berrantolatzera!
Zein liburu nahiko zenuke euskararatu
Alternatiben Oihartzuna

3. Alternatiben Oihartzuna, hilaren 21ean

Oiartzungo zein Euskal Herriko zenbait proiekturen erakusleiho izango da Oiartzungo plaza urriaren 21ean. Hainbat gairen inguruan hausnartzeko aukera egongo da: energia, zaintza, finantzazioa...

Bazkaria eta kontzertuak ere izango dira. Animatu!
footerra
facebook instagram twitter youtube website