Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

5.
zenbakia



2023ko urriaren 6a

Berri Orokorrak

1. Oiartzo: Oxford-eko aztertzaile ofiziala

Oiartzok iaz Oxfordeko zentro aztertzailea izateko beharrezkoa zuen ziurtagiria lortu zuenez, aurten, azterketak martxan jartzea erabaki du. Bi deialdi egingo ditu DBH4. mailako ikasleei eskaintzeko:
  • Apirilaren 25ean
  • Ekainaren 20an
Azterketaren prezioa 80€koa izango da.

Azterketa honen iraupena 2 ordukoa da, eta 14 egunetara eskuragarri izango dute ateratako mailaren ziurtagiria. 4 konpetentzia aztertuko dituzte, guztira, eta behin azterketa eginda, konpetentzia jakin batean soilik hobetu nahiko balute ere, aukera emango diete; alegia, kaxkarrago egindako atal hori bakarrik hobetzeko eta, hartara, lortu duten mailako emaitza hobetzeko aukera.


Esteka honetan Oxfordeko testen inguruan informazio gehiago.

2. Gurasoentzat aurtengo prestakuntza zikloa

  1. Gure haurrak eta nerabeak nola hezi berdintasunean. Eider Goiburu Moreno.
    1. Azaroak 7: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
    2. Azaroak 16: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
  2. Familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak. Nerea Mendizabal.
      1. Urtarrilak 18: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
      2. Urtarrilak 23: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
  3. Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente? Leyre Cano.
    1. Apirilak 16: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
  4. Substantziarik gabeko adikzioak: kirol-apustuak, ausazko jokoak, bideo jokoak… Zer egin dezake familiak? Inmaculada Ibañez Minguito.
    1. Apirilak 25: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
Saio guztiak 17:00etan izango dira, jantokiko goiko solairuan.
Izen-ematearen eta beharren arabera, zaintza zerbitzua eta itzulpena ere eskainiko ditugu. Urriaren 20ko buletinean saio hauetan izena emateko inprimakia partekatuko dugu. Adi egon!

3. DBH4, Udazkeneko azokan

Bihar larunbata, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Udazkeneko azoka antolatu dute Oiartzungo ekoizleek eta DBH4. mailako ikasleak, haien ikasbidaiaren finantzazioan sos batzuk lortzeko, bertan egongo dira.

Etxean egindako patata tortillak, bizkotxoak saltzearekin batera, saski eder baten zozketarako errifa zenbakiak salduko dituzte.

Pasatu zaitezte bertatik eta egin zuen ekarpena!

4. Sinadura bilketa

Euskalgintzaren Kontseiluak sinadura kanpaina martxan du Hezkuntzak euskara gehiago behar du lelopean, Eusko Legebiltzarrean eztabaidaren azken fasean sartu den Hezkuntza Legeari begira.

Sinadura kanpainaren bidez Eusko Legebiltzarreko kideei EAEko Hezkuntza Lege berriak honako hiru puntuak berariaz jaso ditzala eskatu nahi zaie:
  • Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
  • Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
  • Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.
Sinadura bilketa 2023ko urriaren 15era arte egingo dute, eta 16 urtetik gorako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek babestu ahal dute.

Ikastolen Elkarteak bat egin du kanpainarekin eta Haurtzaro Ikastolatik ere bultzatu nahi dugu langileen, familien zein ikaslerik zaharrenen artean. Hala nahi izanez gero, euskaragehiago.eus webgunean duzue kanpainaren gaineko informazioa xeheagoa eta sinatzeko aukera.

Eskolaz kanpokoak

1. Gitarra saioen hasiera

Gitarrako monitoreak adierazitako egun eta orduan elkartuko zarete berarekin saioei hasiera emateko.

Eguerdietako saioetakoak frontoian elkartuko zarete. Eta arratsaldetakoak, idazkaritzako sarreran.
51_2
51_1

Apartekoak

1. Hirurak Bat emanaldia Oiartzunen, bihar

Bihar larunbata, urriak 7, Hirurak Bat ikuskizuna aurkeztuko dute Oiartzungo Landetxe Auditoriumean; euskal doinu, dantza eta abesti herrikoiak taularatuko dituzte bertan.

Sorkuntza artistiko berri honek Akitania Berriko, Gipuzkoako eta Nafarroako gazteak lotu ditu. Noaingo abesbatza, Leinuako dantzariak eta Soinueneako musikariak egongo dira partaideen artean. Tafallan eta Hiriburun estreinatu ondoren, Oiartzunen txanda da orain!
Hemen duzu informazio guztia:
  • Larunbata, urriak 7, 19: 00etan
  • Landetxeko auditoriuma, Oiartzun
  • Prezioa: 8,00 €
  • Erreserbak: artxiboa@soinuenea.eus
  • Txartelak: egun berean leihatilan

2. Guraso erdaldunentzat hitzaldia, urriak 10

Zuen inguruan euskara ongi ulertzen ez duen gurasorik ezagutzen baduzue, zabaldu deialdi hau, interesatuko zaio eta.
  • Hitzaldia: Si yo no sé euskera, ¿cómo puedo ayudar a mis hijos/as? (Kike Amonarriz)
  • Urriak 10, asteartea
  • 17:30
  • Udaletxeko areto nagusian
Animatu!
Hitzaldia Kike
IREKIERA-EGUNA-1024x1365

3. Bihar, urriak 7, Abaraxkaren irekiera eguna

Bihar larunbata, urriak 7, emango diote hasiera 2023-24 ikasturteari Abaraxka Udal Ludotekan.

Agertzeko deia luzatu dute: "Elkar ikusiko dugu Kontzejupe plazan 16:30ean. Jolasak, ipuinak, proposamen bilketa… Zu ere bertan izatea gustatuko litzaiguke".

Animatu!

4. Gazte Literatur Taldea, martxan

Aurten, lehenengo aldiz, Gazte Literatur Taldea sortu dute Oiartzunen, 1545 argitaletxeak (1545 euskal literatur elkarteak, zehazki) antolatuta. DBHko ikasleei zuzendua dago.

Lehenengo saioa urriaren 16an izango da, 18:30ean liburutegiko ganbaran.

Saio hauetan irakurri eta idatzi egingo dute gazteek, beraien interes, nahi edo beharretara egokitutako saioen bidez, eta Karmele Mitxelena idazle oiartzuarrak gidatuko ditu.

Izen-ematea doakoa da, harremanak@1545.eus helbidera idatzita.
Gazte Literatur Taldea
footerra
facebook instagram twitter youtube website