Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

4.
zenbakia



2023ko irailaren 29a

Berri Orokorrak

1. Nafarroa Oinez, urriaren 8rako autobusa

Urriaren 8an, igandea, Etxarri Aranatzen, Nafarroa Oinez ospatuko dute, Hotsein lelopean. Haurtzaro Ikastolatik bertara joateko dei berezia egiten dizuegu, hala, bertaratzeko autobus zerbitzua antolatuko dugu.

Autobusa ikastolako aparkalekutik goizeko 09:00etan aterako da eta Etxarri Aranatzetik arratsaldeko 19:00etan irtengo da. Autobuseko txartela idazkaritzan eros dezakezue: urriaren 5a, osteguna, izango da azken eguna. Txartelaren prezioa 10 eurokoa da.

Ikastolen festa honen helburua, ikastola zaleok elkarrekin euskararen eta ikastolen alde, festa giroan, eguna igarotzea da. Helburu hori bete dadin autobusez bertaratuko diren gaztetxoen gurasoen kolaborazioa ezinbestekoa dugu gai horretan, beraz gurasoei arduraz jokatzea eskatzen dizuegu. Ikastolak autobusa antolatzen badu ere, ez da adingabekoek bertan izan dezaketen jokabideaz arduradun egingo.

2. Bizikidetza Eguna: urriak 2, astelehena

Gure ikastolako ardatza den bizikidetza, ikasturte hasieratik curriculumean txertatuta dagoela gogoratu nahi dugulako, ohikoa den Bizikidetza Eguna ospatuko dugu urriaren 2an.

Aurtengo helburua HHtik DBHra arte, geletan ikasleekin, Zer egin behar da bizikidetza osasuntsua izateko? galderari erantzuna ematea izango da.

Ikasle guztiek egunari keinu kolektiboa egiteko, elkarrekin kanpoan argazkia aterako dute 10:30ean. Horretarako, hainbat koloretako kamisetak jantzita etortzea eskatzen dugu:
  • Arrosa HH3
  • Gorria HH4 eta LH4
  • Urdina LH5
  • Txuria LH3 eta LH6
  • Morea HH5 eta DBH1
  • Berdea LH1 eta DBH2
  • Laranja LH2
  • Grisa DBH3
  • Beltza DBH4

3. Webgunearen informazioari buruzko bideoa

Haurtzaro Ikastolaren webgunea: https://haurtzaroikastola.eus. Non dago informazioa?

Familientzat garrantzitsuena den informazioa non dagoen azaltzen duen bideoa duzuen hemen: https://youtu.be/TezxaLhQZ0E.

4. DBHko ikasleak: animatu Topalekura urriaren 26tik aurrera

Topalekua zerbitzua urriaren 26an jarriko dute martxan, eta lerro hauetatik DHBko ikasleak animatu nahi ditugu parte hartzera. Landetxe plazako espazioan (gaztetxe zaharra) elkartzeko aukera edukiko dute ordutegi hauetan:
  • Osteguna: 17:00-21:00
  • Ostirala:
    • 17:00-19:00: DBH1, DBH3 eta DBH4
    • 19:30-21:30: DBH2 eta Batxilergoa
  • Larunbata: 17:00-21:00
  • Sarrera eta irteera librea edukiko dute. Izena emateko bertaratu eta formularioa paperean bete behar da.

5. Urriak 12, kontuan hartzeko ohar garrantzitsua

2023-24 ikasturte honetako egutegia onartu genuenean Euskal Egutegia jarraitzea erabaki genuen eta, ondorioz, urriaren 12an, osteguna, Haurtzaro Ikastola irekita egongo da eta bere zerbitzu guztiak eskainiko ditu. Kontuan izan, egun honetan ikastolara ez etortzeak, ikasleari ez diola galera akademikorik suposatuko.

6. Urriak 12 eta 13, jantokia

Ezinbestekoa zaigu jantokira etorriko diren ikasle kopurua aurrez jakitea. Beraz:
  • Urriak 12rako, osteguna, eta urriaren 13rako, ostirala, JANTOKIAN baja eman behar baduzue, osteguna, urriaren 5a, izango duzue azken eguna, idazkaritzako ordutegiaren barruan. Hemen inprimakia: https://forms.gle/5sAobKFHxdneXMMo6
  • Urriaren 5aren ondoren adierazten dizkiguzuen bajak kobratu egingo ditugu.
Mesedez, arreta berezia eskatzen dizuegu gai honekin, jantokiko zerbitzuaren antolaketarako ezinbestekoa baitzaigu ahalik eta informazio zuzenena edukitzea.

7. Ikastola aldizkariaren 255. zenbakia

Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan Ikastola aldizkariaren 255. zenbakia.

8. Aisialdi hezitzaile titulua ateratzeko ikastaroa Oiartzo Ikastolan

Seigarren urtez, haurren eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Oiartzo Ikastolak, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolaren eskutik. Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako… hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatu tituluak. Lanbidek homologatua da eta 2023an hamasei urte (batxilergoko lehenengo maila edo baliokidea) edo gehiago bete edota beteko dituen herritar orok eman dezake izena.

Ikastaroa Oiartzo Ikastolan bertan egingo da. Datorren urriaren 20an hasiko da eta ikasturte bateko (2. batxilergoa egiteko adina dutenentzako edo helduagoentzako) iraupena izango du (2024ko maiatzera artekoa). Bi urtean (1. batxilergoa egiteko adina dutenentzako) egiteko aukera ere badago. Kasu horretan, ikastaroa 2024ko urtarrilean hasiko da eta bi urteko iraupena izango du (2025eko maiatzera arte). Aukera batean zein bestean, atal teorikoa eta praktikoa izango ditu ikastaroak eta ostiral arratsaldetan emango da, 15:30etik 20:30era.

Izena emateko epea: urriak 2
Aisialdiko hezitzaile titulua orain, urrian, ateratzen hasteko izen-emate epea urriaren 2an amaituko da. 2024ko urtarrilean hasiko den bi ikasturteko ikastaroan izena emateko epea azaroaren 1etik abenduaren 1era artekoa izango da. Batean zein bestean, www.zirimola.eus webgunearen bitartez egin behar da matrikula. Ordainketa izena emateko momentuan bertan egin behar da. Ikastola bateko bazkide direnek 430€ ordaindu behar dituzte eta hala ez direnek, berriz, 450€.

Eskolaz kanpoko ekintzen oharrak

1. Eskolaz kanpoko ekintzen hasiera: urriak 2

Eskolaz kanpoko ekintzen hasiera URRIAren 2an izango da, astelehena. Abisurik jaso ez baduzue koordinatzailearen partetik, ikasleak taldetan sartuak daude. Jarraian, lehen egunean ikasleak eta hezitzaileak elkartuko diren guneak adierazten dizkizuegu.

EGUERDIKO EKINTZAK:
HH3ko sarrerako aterpean (etxetik zatoztenak gerturatu hona).

ARRATSALDEKO EKINTZAK:
  • Euskal Dantza: HH3ko sarrerako aterpean.
  • Bertsolaritza:
    • DBHkoen kasuan, idazkaritzako sarreran.
    • LH5-6. maila: Gogoratu ikasle hauen bertso eskolako saioak ASTEAZKENETAN 13:15-14:15 tartean izango direla.
  • Atletismoa: Ikasle bakoitza, urriaren 2tik aurrera, astelehenetik ostegunera joan daiteken lehen egunean, 18:00etan idazkaritzako sarreran kanpoaldean. Ondoren adostu monitoreekin zein egunetan joango zareten.
  • Gitarra: Ordutegiak zehazte lanetan ari garenez, gitarrako saioen hasiera atzeratuko dugu. Adieraziko dizuegu noiz hasiko diren saio horiek. Barkatu eragozpenak.
  • Trikitixa eta panderoa: Monitoreak adierazitako egun, ordu eta lekuan elkartuko zarete berarekin saioei hasiera emateko.
  • Eskola Kirola:
    • LH4 eta LH6: Urriaren 3an hasiko dira, eta lehen egun horretan 16:30ean ikasleekin eta gurasoekin bilduko gara jantokiko goiko solairuan. Funtzionamenduko informazio orokorra jakinaraziko dugu eta garrantzitsua da gurasoak bertaratzea.
    • LH3 eta LH5: Urriaren 4an hasiko dira eta lehen egun horretan 16:30ean ikasleekin eta gurasoekin bilduko gara HH3ko plazan (hau da, 3 urtekoen sarreran baina barruan). Funtzionamenduko informazio orokorra jakinaraziko dugu eta garrantzitsua da gurasoak bertaratzea.
    • Ikasturtean zehar, ohiko elkartzeko lekua honakoa izango da:
      • LH3 eta LH4. mailakoak, BENJAMINAK, 3 urtekoen sarrerako aterpean elkartuko zarete entrenatzaileekin, eta ikasleak jasotzera 18:00etan bertara joan behar da.
      • LH5 eta LH6. mailakoak, ALEBINAK, frontoi barruan elkartuko zarete Haur Eskolako aparkalekutik gertuen dagoen aldean, eta ikasleak jasotzera 18:00etan bertara joan behar da.
    • GARRANTZITSUA: ikasleren batek eskola kiroleko saiotik lehenago atera behar badu, orri batean idatzita, gurasoen NAN zenbakiarekin, eta sinatuta, ikasturte osoan zehar zein egunetan eta zein ordutan aterako den adierazi eta dagokion entrenatzaileari eman behar dio.

Apartekoak

1. Treba prestakuntza saioak

TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasoen eskura jartzen duen prestakuntza ekimena da. Eskaintza hau aprobetxatuz, Udalak hainbat saio eskaini nahi dizkigu herritarroi eta horretarako, gurasook ditugun interesak eta beharrak zein izango liratekeen jakin nahi luke. Jarraian dituzuenak dira eskainitako aukerak. Zeintzuk lirateke zuen ustez, interesgarrienak?
  1. Oinarri sendoak 0-3 adin-tartean. Nerea Mendizabal.
  2. Seme-alaben autoestimua elikatzen. Nerea Mendizabal.
  3. Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak? Donna Apellaniz eta Leyre Cano.
  4. Osasun mentala eta nerabeak. Estibalitz Ansotegi.
  5. Komunikazioa familian. Leyre Cano.
  6. Harreman osasuntsuak lagun artean. Nerea Mendizabal.
  7. Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean. Leyre Cano.
  8. Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten? Eider Goiburu.
  9. Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote? Eider Goiburu.
  10. Internet, pantailak, bideo-jokoak, sare sozialak… Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu. Rakel Gamito.
  11. Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? Ortzadar.
  12. Gure haur eta nerabeak nola hezi berdintasunean. Eider Goiburu.
  13. Bulling egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu. Ortzadar.
  14. Haurrentzat lehen sorospenak. Gurutze Gorria.
Eskertuko genizueke hurrengo loturan gehien interesatzen zaizkizuen bi formazio saioak adieraztea (urriak 2, astelehena, azken eguna): https://forms.gle/6WQxvxHK2h1uM3638.

2. Abaraxkako izen-ematea, zabalik

Dagoeneko irekita daude Abaraxkan izena emateko inprimakiak. Beraien blogean aurkituko dituzue, bestela Abaraxkan bertan ere izena eman dezakezue.

Urriaren 2an, astelehenean, zabalduko dituzte ateak.

Informazio guztia, ondoko argazkian edo hurrengo bideetatik:
Animatu!
Abaraxka irekiera 2023-2024
Arraztalo

3. Arraztalo Kontsumo Taldea: bazkidetza kanpaina

Arraztalo Kontsumo taldea bazkide bila dabil. Oiartzungo barazki ekologikoak lortzeko bide zuzena da, modu eroso eta merkean. Asteroko banaketan familia batentzako adina barazki banatzen dira, hilean 55€ren truke.

Izena emateko:
footerra
facebook instagram twitter youtube website