Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

1.
zenbakia



2023ko irailaren 8a

Berri Orokorrak

1. Zuzendaritzaren oharra

Hemen duzue 2023-24 ikasturteko Haurtzaro Ikastolako lehen buletina.

Ikasturte berri on!

2. Haurtzaro Ikastolako buletina, guraso berrientzat oharra

BULETINAREN EZAUGARRIAK:
  • Zer da Buletina? 2007ko apiriletik aurrera ikastolako aste bateko oharrak bertan jasotzen ditugu, ikastolako barne komunikaziorako dokumentua da.
  • Buletin bakoitzak zenbaki bat du, zein datarekin atera den adierazten dugu eta ostiraletan bidaltzen dugu.
  • Nola jasotzen da: Digitalki jasotzen da, e-postaren bidez.
Beraz, ostiraletan adi egon.

3. 2023-24 ordutegiak

ORDUTEGIAK:
  • HHn sarrerako ordutegia malgua izango da
    • Irailak 11-15: 09:00-12:00
    • Irailaren 18tik aurrera: 09:00-12:00 eta 14:30-16:30
  • LHn
    • Irailak 11-15: 08:30-12:00
    • Irailaren 18tik aurrera: 08:30-12:00 eta 14:30-16:30
    • LH1. mailako familientzat oharra: ikasleek sarrera-ordua malgua dutenez, LH1. mailako sarrerara inguratu beharko dute iritsi ahala
  • DBHn
    • Irailak 11: 11:00etan. Ongi etorria izan arren, boligrafoa eta koadernoa ekartzea beharrezkoa da
    • Irailak 12-15: 09:00-13:10
    • Jantokia 14:00 (zaintza 13:00-14:00). Ikaslea jantokian geratuko ez bada, beharrezkoa da idazkaritzan jakinaraztea
    • Irailaren 18tik aurrera: 08:00-14:00

4. Zaintza zerbitzua

Goizeko zaintza zerbitzua, HH4tik LH6 bitartekoentzat, martxan egongo da astelehenetik, irailak 11:
  • 07:30-09:00.
  • Zaintza gela HH5 eremuan dago. Okindegitik gertuen dagoen sarreratik.
  • Beranduenez 08:45ean sartu ahal izango da zaintza gelan.
  • 3 urteko haurren kasuan, egokitzapen garaian, ahal bada, zerbitzua ez erabiltzea aholkatzen dizuegu. Kasu honetan urrian hasiko direnez zerbitzua erabiltzen, gurasoak urriaren bukaerara arte sartu ahal izango dute zaintza gelan.
  • Ez da izenik eman behar erabili aurretik, irekia da.
  • Doako zerbitzua da.

5. Bekak

2023-24 ikasturteko Hezkuntza Saileko bekak eskatzeko epea irekita dago. Hemen daukazue beka deialdiaren xehetasunak argituko dizkizuen dokumentua.

Aurreratzen dizuegu Haurtzaro Ikastolan eskaerak bideratzeko (edo kontsultak egiteko) epea, berriz, honako hau izango dela:
IRAILAREN 11tik IRAILAREN 22ra
08:30etik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era

6. Dokumentazioa sinatuta itzuli ikastolara BAI EDO BAI

Zuen seme-alabek bi dokumentu eramango dituzte etxera, eskura jasoko dituzue:
  • Medikazioa emateko baimen inprimakia
  • Irteeretarako baimena
Derrigorrezkoa da lehenbailehen osatuta itzultzea tutoreari, gelan (bi dokumentuak eta ikasle guztiek).

7. Argitxoren egutegia

Berriz ere, ARGITXOREN EGUTEGIA banatuko dizuegu familia bakoitzari, zuen etxean jartzeko eta gure txikienek, ikastolan bezala, hain maitagarria duten pertsonaia gertu izateko. Egutegiaren salneurria 4 eurokoa da eta kopuru hori iraileko erreziboari gehituko diogu. HHtik LH3. mailara arte (8 urte) banatuko dugu egutegia, astelehenean, hilak 11.

Halere, norbaitek itzuli nahi izango balu, hilaren 15era arte, ostirala, seme-alabaren tutoreari eman besterik ez du. LH3tik gorako mailetako familiek egutegia eskuratu nahi baduzue, idazkaritzan eskura dezakezue.

Eskolaz kanpoko ekintzen oharrak

1. Eskolaz kanpoko ekintzak 2023-24

23-24 ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza joan den ekainean zabaldu genuen eta izen-emateak jaso. Orain irailean, alta berriak eta bajak emateko aukera izango duzue.

ERNE, ALDAKETAK
  • SORGIN ETA AZTIEN HELTZEAN, DANTZA MODERNOAN ETA ANTZERKIKO TALDE BATZUETAN EGUN ALDAKETA DAGO.
  • Familia askok jantokiko egunak eskolaz kanpoko eguerdiko ekintzen baitan egin dituzuela aurreikusten dugu. Egutegian aldaketak egon direnez ekintza batzuetan, pentsatzen dugu aldaketak egingo dituzuela jantokian ere. Gogoratu, 7 egunetako epearen barruan egin ditzakezuela, ohiko bideetatik.
OHAR GARRANTZITSUAK
  • Ekainean izena eman zenuten edo ez jakiteko, Google inprimakia izango duzue posta elektronikoan (spam-ean eduki dezakezue).
  • Ekainean izena eman bazenuten eta aldaketarik ez baduzue egin behar, nahikoa izango litzateke horrela.
  • Alta berriak emateko aukera izango duzue (kontuan izan ez dakigula zenbat baja jasoko ditugun, ezin dugula plaza egon daitekela ziurtatu, lehentasuna ekainean izena emandakoek izango baitute. Lekurik bada taldean sartuko dizuegu, ez bada lekurik, hurrengo bajak jaso bitartean zain egon beharko duzue).
  • Izen-emate inprimakia: https://forms.gle/y6zrApbF9h6xZtyV8
  • Baja inprimakia: https://forms.gle/aQfoPJeRC6yZxVsq6
  • ESKOLAZ KANPOKO ESKAINTZAREN TXOSTENA.
footerra
facebook instagram twitter youtube website