|
|
|
|
3. zenbakia
2026ko irailaren 18a
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Alexiako pasahitza berreskuratzeko, orain APPetik egin daiteke
Orain arte Alexiako pasahitza berreskuratzeko urratsak Idazkaritzaren bitartez bideratzen baziren ere, jada aplikazioak berak eskaintzen du pasahitza berreskuratzeko aukera. Nola egin? Prozedura honakoa da:
|
- Ireki Alexia APPa.
- Sartu saioan, eta hautatu "Pasahitza ahaztu duzu?" aukera.
- Jarraitu app-ak berak emandako urratsak, pausoz pauso, pasahitz berria ezartzeko.
|
Modu honetan, prozesua azkarragoa eta erosoagoa izango da familia guztientzat.
|
|
|
|
|
|
|
2.- Familia bileretako zaintza zerbitzua
Aste honetan familia bilerak hasiko dira eta gogoratu zaintza zerbitzua egongo dela HH3, HH4, HH5, LH1 eta LH2ko familia bilera orokorretan, eskaeraren arabera.
|
|
Betetzeko epea: zaintza antolatu ahal izateko, bilera baino 5 egun lehenago itxiko dugu galdetegia. Zaintza zerbitzurik EZ bada, jakinaraziko dizuegu.
|
|
|
Gogoratu noiz diren familia bileretako datak:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
3.- Jantokiko erabiltzaileentzat oharrak
- Jantokiko erabilera egokia egiteko arautegia errepasatzea ezinbestekoa da. Hemen duzue informazio guztia (altak, bajak, araudia, prozedurak, menuak...).
- JANTOKIAN HORTZAK GARBITZEKO PROZEDURA: bazkaldu ondoren hortzak garbitzea ez da derrigorrezkoa, gurasoen esku dago erabakia. Beraz, zuen seme-alabak eguerdian bazkal ondoren hortzak garbitzea nahi baduzue, ondorengoa egin behar duzue:
- Horretarako prestatutako inprimakia bete https://forms.gle/d8ehZFw2R4bhFfGB9 (irailaren 27 arte).
- Urrian hasiko gara. Hortzak garbitzeko tresnak, hortz-eskuila eta pasta, nezeser batean ekarri, bertan izena jarrita.
- Hortz-eskuilen higienearen mantenua ikaslearen eta familiaren esku dago.
- HHko haurrek, eguerdietako eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen badute eta saioak 13:30 baino lehen hasten badira, ez dituzte egun horietan hortzak garbituko.
- HH3ko siesta egiten duten ikasleek ezin izango dituzte hortzak garbitu.
- Haur Hezkuntzan:
- Jantokiko begiraleak arduratuko dira haurrei laguntzeaz.
- Hilabeteko azken asteburuko eskola-egunean, etxera eramango dute nezeserra, eskuila garbitzeko. Familia arduratuko da, berriz ere, aste hasieran ikastolara ekartzeaz.
- Lehen Hezkuntzan:
- Jantokiko begiralea arduratuko bada ere haurrei laguntzeaz, haurraren esku gelditzen da tresnen erabilera.
- Hilabeteko azken asteburuko eskola-egunean, etxera eramango dute nezeserra. Familia arduratuko da, berriz ere, aste hasieran ikastolara ekartzeaz.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan:
- Ikaslearen esku dago hortzak garbitzea.
- Hortz-eskuila nezeser batean gordeko dute ikasleek. Beraz, bakoitzak bere tresnak ekarriko ditu eta arduratuko da garbitasunaz.
|
|
|
|
|
|
|
4.- Kilometroak, urriaren 4rako autobusa
Urriaren 4an, igandea, Lazkaon, Kilometroak ospatuko dute, Ibilian ibilian, buelta! lelopean. Haurtzaro Ikastolatik bertara joateko dei berezia egiten dizuegu. Hala, bertaratzeko autobus zerbitzua antolatuko dugu.
|
Autobusa ikastolako aparkalekutik goizeko 09:00etan aterako da eta Lazkaotik arratsaldeko 19:00etan irtengo da. Autobuseko txartela idazkaritzan eros dezakezue: urriaren 1a izango da azken eguna. Txartelaren prezioa 10 eurokoa da.
|
Ikastolen festa honen helburua, ikastola zaleok elkarrekin euskararen eta ikastolen alde, festa giroan, eguna igarotzea da. Helburu hori bete dadin, autobusez bertaratuko diren gaztetxoen gurasoen kolaborazioa ezinbestekoa dugu gai horretan, beraz, gurasoei arduraz jokatzea eskatzen dizuegu. Ikastolak autobusa antolatzen badu ere, ez da adingabekoek bertan izan dezaketen jokabideaz arduradun egingo.
|
ADI! Familien baimen inprimakia beharko du ikasleak (DBHn soilik), txartela erosi ahal izateko.
|
Ikastolak bere jardunetik kanpo antolatzen dituen autobusetan (Kilometroak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats…) adingabeek bakarrik bidaiatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da gurasoek Alexiako galerian topatuko duzuen baimen-orria betetzea eta sinatzea. Idazkaritzaren atarian ere eskuragarri duzue baimen orria.
|
Baimen-orria idazkaritzan entregatu beharko da tiketa erosi ahal izateko.
|
Kilometroetarako boluntarioak behar dituzte
Kilometroak Eguna antolatzeko ezinbestekoa dugu denon parte hartzea eta gogoratu Kilometroen egunean laguntzeko eskaera egin digutela Lazkaoko Ikastolatik. Beraz, Ekarpena egin nahi baduzu, bertan parte hartuz eman izena ondorengo dokumentuan: IZENA EMATEKO INPRIMAKIA.
|
|
Zatoz elkarlanean aritzera eta gozatzera! Elkarrekin eta guztiontzat!
|
|
|
|
|
|
|
|
5.- BIZIKIDETZA EGUNA: irailak 28
Irailaren 28an ikastolak Bizikidetza Eguna ospatuko du. Portaera egoki eta osasuntsuaren sustapenerako 14 printzipioen lanketari hasiera emango diogu komunitatean. Goizean zehar hainbat lanketa eta ekintza egingo ditugu gelakideekin, baita beste maila batzuetako kideekin ere eta, ondoren, 11:15ean anfiteatroan elkartuko gara ekintza kolektibo batekin goiza amaitzeko.
|
Egun horretan ikasleek kolore hauetako kamisetak ekartzea eskatu nahi dugu:
|
- Horia: HH3
- Urdina: HH4 eta LH6
- Gorria: LH3 eta LH5
- Morea: LH1 eta DBH1
- Berdea: LH2-DBH2
- Beltza: LH4-DBH3
- Zuria: HH5 eta DBH4
|
Egun ederra pasatuko dugu!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Familia bilera: irailak 25
Irailak 25 17:00etan, ikastolako jantokian, Eskolaz Kanpoko Ekintzetako bilera orokorra egingo dugu. Garrantzitsua da bertaratzea.
|
|
|
|
|
2.- Eskolaz Kanpoko Ekintzen hasiera:
urriak 1
Eskolaz Kanpoko Ekintzak urriaren 1etik aurrera hasiko dira martxan, bakoitzari dagozkion egunean eta orduan. Eguerdietako ekintzetako parte-hartzaileak dagokien orduan elkartuko dira HH3koen sarreran.
|
|
Bestalde gogoratu, galerietan ordutegiak eskura dituzuela kontsultatu ahal izateko, baliteke aldaketa batzuk egotea eta beraz, hasi aurretik begiratzea eskatu nahiko genizueke.
|
|
|
|
|
|
|
1.- Haur eta Gaztetxoen Irakurle Taldea, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan
|
|
|
|
Herri literaturzalea da Oiartzun, helduen irakurle taldearen ibilbideak eta azken urteotako haur eta gaztetxoen taldeeek erakusten duten moduan. Eta, zaletasun horri erantzuten jarraitzeko, aurten ere hainbat talde sortuko dira Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, haur eta gaztetxoak ere elkartu eta zuen zaletasuna partekatzeko aukera izan dezazuen.
|
Miren Azkarate Badiola liburuzainak eta Xabi Salaberria Gonzalez 1545 argitaletxeko kideak gidatuta, hilabetean behin elkartuko da irakurle talde bakoitza, bibliotekako ganbaran.
|
Beraz, irakurtzea maite baduzu eta lagunekin zaletasun hori partekatu nahi baduzu, hauxe duzu aukera! (Bibliotekan bertan eman behar da izena).
|
ADINA: 1. taldea: LH2 (Miren Azkaraterekin) 2. taldea: LH3 (Miren Azkaraterekin) 3. taldea: LH4 (Miren Azkaraterekin) 4. taldea: LH5 eta LH6 (Xabi Salaberriarekin)
|
LEKUA: Manuel Lekuona Udal Bibliotekako ganbara.
|
hilabetean behin, astelehenetan (irailaren 30ean itxiko da izen-ematea, eta orduan adieraziko zaizue egutegi zehatza). Lehenengo saioak urriaren 5ean (LH4), urriaren 19an (LH3, LH5 eta LH6) eta urriaren 26an (LH2) izango dira.
|
ORDUA: LH2: 17:30-18:30. LH3: 17:30-18:30. LH4: 18:30-19:30. LH5-6: 18:30-19:30.
|
|
Animatu eta gozatu irakurtzen!
|
|
|
|
|
|
2.- Sorkuntza Tailerra: marrazkia, pintura eta bolumena
|
|
|
|
|
|
Ehuntze Espazioak 2026-27 ikasturterako Sorkuntza Tailer berria aurkezten du, urritik ekainera bitartean. Tailer honetan, haurrek eta gazteek marrazkiaren, pinturaren eta bolumenaren bidez euren sormena garatzeko aukera izango dute.
|
Bi adin-taldetarako antolatuta dago:
|
- Haurrak (6-11 urte): asteartetan 16:45-18:15 edo asteazkenetan 16:45-18:15
- Gazteak (12 urtetik gora): asteartetan 18:30-20:00
Izena emateko epea zabalik dago. Tailerra Manuel Lekuona etorbidea 10 behean egingo da.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|