|
|
|
|
2. zenbakia
2026ko irailaren 11a
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. Ikasturte hasierako Familia Bilera Orokorrak
|
Irailaren 23an hasiko gara aurtengo ikasturte hasierako bilera orokorrak egiten. Guztiak 16:45ean izango dira. Deialdia Alexiako jakinarazpen bidez jasoko duzue.
|
|
|
|
|
Bilerako txostena Alexian ere edukiko duzue: Alexiako Galeriak ataleko Familia Bilera Orokorrak izeneko atalean. Beraz, deialdia jasotzen joaten zareten heinean, txostenak ere Alexian eskura jartzen joango gara. Bilerara, txostena irakurrita etortzea gomendatzen dizuegu.
|
|
Betetzeko epea: zaintza antolatu ahal izateko, bilera baino 5 egun lehenago itxiko dugu galdetegia. Zaintza zerbitzurik EZ bada, jakinaraziko dizuegu.
|
|
|
|
|
|
|
2. Jantokiko erabiltzaileentzat oharrak
- Jantokiko erabilera egokia egiteko arautegia errepasatzea ezinbestekoa da. Hemen duzue informazio guztia (altak, bajak, araudia, prozedurak, menuak...).
- JANTOKIAN HORTZAK GARBITZEKO PROZEDURA: bazkaldu ondoren hortzak garbitzea ez da derrigorrezkoa, gurasoen esku dago erabakia. Beraz, zuen seme-alabak eguerdian bazkal ondoren hortzak garbitzea nahi baduzue, ondorengoa egin behar duzue:
- Horretarako prestatutako inprimakia bete https://forms.gle/d8ehZFw2R4bhFfGB9 (irailaren 27 arte).
- Urrian hasiko gara. Hortzak garbitzeko tresnak, hortz-eskuila eta pasta, nezeser batean ekarri, bertan izena jarrita.
- Hortz-eskuilen higienearen mantenua ikaslearen eta familiaren esku dago.
- HHko haurrek, eguerdietako eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen badute eta saioak 13:30 baino lehen hasten badira, ez dituzte egun horietan hortzak garbituko.
- HH3ko siesta egiten duten ikasleek ezin izango dituzte hortzak garbitu.
- Haur Hezkuntzan:
- Jantokiko begiraleak arduratuko dira haurrei laguntzeaz.
- Hilabeteko azken asteburuko eskola-egunean, etxera eramango dute nezeserra, eskuila garbitzeko. Familia arduratuko da, berriz ere, aste hasieran ikastolara ekartzeaz.
- Lehen Hezkuntzan:
- Jantokiko begiralea arduratuko bada ere haurrei laguntzeaz, haurraren esku gelditzen da tresnen erabilera.
- Hilabeteko azken asteburuko eskola-egunean, etxera eramango dute nezeserra. Familia arduratuko da, berriz ere, aste hasieran ikastolara ekartzeaz.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan:
- Ikaslearen esku dago hortzak garbitzea.
- Hortz-eskuila nezeser batean gordeko dute ikasleek. Beraz, bakoitzak bere tresnak ekarriko ditu eta arduratuko da garbitasunaz.
|
|
|
|
|
|
|
|
3. KILOMETROAK jaiaren ospakizunerako laguntza eske
Aurtengo KILOMETROAK jaiaren ospakizuna (urriak 4) ate joka dugunez, Lazkaoko ikastolako kideek guregana jotzea erabaki dute laguntza eske.
|
|
KILOMETROAK jai handia da, eta lan egiteko oinarrizko esentzia AUZOLANA da. Bereziki TXOSNETAN lan egiteko eskatu dute laguntza. Beraz, oso eskertuak leudeke prest dagoen jendea lortuko balute.
|
Izena emateko azken eguna: Irailak 22
|
LAZKAOKO IKASTOLAKO GIZA BALIABIDEEN BATZORDEA
|
|
|
|
|
|
|
4.- Komunitateko gaitasunak biltzen
Ikastolako hainbat proiektu aurrera eraman ahal izateko, komunitateko kideen lanbide eta trebetasunen datu base bat sortu nahiko genuke. Helburu nagusia proiektu jakin baterako behar diren gaitasunak dituzten pertsonengana zuzenean jo ahal izatea da, eta, modu horretan, bertako baliabideez baliatzea sortzen zaizkigun beharrak asetzeko.
|
Eskertuko genuke ondorengo galdetegia beteko bazenu: [INPRIMAKIAREN ESTEKA HEMEN].
|
Familiekin kontatuz
|
Ikus-entzunezkoak osatzeko:
|
Ikastolako hainbat bizipen modu erakargarriagoan kontatu nahi ditugu, eta horretarako gure komunikazio materialak osatzen ari gara. Lan honetarako profesionalekin kontatzen dugu, baina profesional horiek gure komunitateko kideak izaten saiatzen gara.
|
Ikasturte honetan gurekin lan horiek osatzeko interesa bazenu, idatzi komunikazioa@haurtzaro.ikastola.eus helbidera irailak 18a baino lehen eta zehaztu mesedez diseinua, argazkiak ala ikus-entzunezkoak diren zuen eskaintza. Irailaren amaieran ekingo diogu lehen lanei, beraz, animatu eta egin zure ekarpena modu honetan.
|
|
|
|
|
|
|
5.- Dokumentazioa sinatuta itzuli ikastolara BAI EDO BAI
Zuen seme-alabek dokumentu bat eraman dute aste honetan etxera:
|
|
Derrigorrezkoa da osatuta itzultzea tutoreari ahal bezain azkarren (ikasle guztiek).
|
|
|
|
|
|
|
6.- BEKAK
|
Aurreratzen dizuegu Haurtzaro Ikastolan eskaerak bideratzeko (edo kontsultak egiteko) epea, berriz, honako hau izango dela:
|
|
IRAILAREN 9tik IRAILAREN 25era
|
|
09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. Eskolaz Kanpoko Ekintzak 2026-27
| Ikasturterako Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza joan den ekainean zabaldu eta izen-ematea egin genuen. Orain irailean, alta berriak eta bajak emateko aukera izango duzue. |
- Eskolaz kanpoko ekintzetako familia bilera orokorra: IRAILAK 25, OSTIRALA arratsaldeko 17:00tan Jantokian izango da.
- Ekainean izena eman zenuten edo ez jakiteko, Google inprimakia izango duzue posta elektronikoan (spam-ean eduki dezakezue).
- Ekainean izena eman bazenuten eta aldaketarik ez baduzue egin behar, nahikoa izango litzateke horrela.
- Alta berriak emateko aukera izango duzue. Kontuan izan, ez dakigula zenbat baja jasoko ditugun, ezin dugula plaza egon daitekeela ziurtatu. Lehentasuna ekainean izena emandakoek izango dute eta lekurik bada taldean sartuko zaizue, ez bada lekurik, hurrengo bajak jaso bitartean zain egon beharko duzue.
- Irailaren 23an , eskola ordutan LH 5 eta LH 6ko ikasleentzat bertsolaritzako sustapen saio bat izango dugu eta nahiz eta izen emate epea itxita egon, inor animatu ezkero, estraeskolarrak@haurtzaro.ikastola.eus helbidera mezua bidali bertso eskolan izena eman nahi duenak.
- IZEN-EMATE EPEA berria: irailaren 11tik 20ra.
- Izen-ematea egiterako orduan, alta berriak onartuko dira, baldin eta lekurik badago, bestela zai zerrenda osatuko da.
- Familia askok jantokiko egunak eskolaz kanpoko eguerdiko ekintzen baitan antolatu dituzuela aurreikusten dugu. Egutegian aldaketak egon direnez ekintza batzuetan, familiaren ardura izango da, jantokian ere aldaketak egin behar badira,
7 egunetako epearen barruan egitea.
|
|
|
|
|
2. Ikastolako Eskolaz Kanpoko Ekintzetarako Lan Poltsa Eguneratzen ari gara
Gure ikastolan haurrak eta gazteak eskolaz kanpoko hainbat jarduera eta ekintzekin ere formatzen dira, eta horretarako kualifikatutako eta motibazioa duten pertsonak behar izaten ditugu. Kirol jardueretatik hasi eta arte tailerretaraino, kultur saioetatik teknologia tailerretaraino.
|
Nola eman izena?
Interesa duenak gure webguneko "Gurekin lan egin" atalean dagokion inprimakia osatuz izena eman dezake. Bertan, prestakuntza, esperientzia eta intereseko arloak zehazteko eskatzen du eta "Non lan egin nahiko zenuke?" atalean "Eskolaz kanpoko ekintzak" aukeratu beharko da.
|
Ikasturte osoan zehar beharrak sortzen diren neurrian, bertatik aukeratuko ditugu barematutako profilak.
|
|
Parte hartzeko gogoa duzu? Ez galdu aukera eta bete inprimakia!
|
|
|
|
|
|
3.- Pasaia Badia Aktiboak: izena ematea zabalik!
Pasaia Badia Aktiboak elkarteak 2026-27 ikasturterako bi jarduera berri jarri ditu martxan, LH 6 eta DBHko gazteei zuzenduak: PKB eta ALTXA GAZTE.
|
|
Animatu eta ezagutu ezazue!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- ETORRI EUSKARA:
familientzako euskara ikastaroak!
2026-2027 ikasturtean ere, Oiartzunen Etorri Euskarara egitasmoaren baitan, gurasoentzako euskara eskolen eskaintza egingo dugu, Intxixu AEK euskaltegiarekin eta Udalarekin lankidetzan. Euskara eta Kulturartekotasuna proiektuaren barruan kokatzen den ekimen honen helburua euskararik ez dakiten gurasoak euskarara hurbiltzea da.
|
Ikastaroa ikastetxean bertan izango da, umeak eskolan dauden bitartean, astean bi egunetan, urritik ekainera. Udalak ordainduko du ikasleko kostuaren %100a, beraz eskaintza doakoa izango da gurasoentzat.
|
|
|
|
|
|
|
2.- Murgindu zaitez antzerki munduan
|
Pertsonaiekin jolastu, antzerkiak sortu, inprobisutu eta kurtso bukaeran emanadia egin...
|
|
Gora gora gora antzerkia!
|
|
|
|
|
|
3.- BABESGUNE KLIMATIKOEN AZTERKETA: ekarpenak egiteko epea irailaren 20ra arte
Oiartzungo Udala hiriguneko babesgune klimatikoak identifikatzen eta haien mapa osatzen ari da. Aire zabaleko (basoak, parkeak…) zein eremu itxietako (udal eraikinak, zerbitzuak…) aterpe klimatikoekin ari da osatzen sarea, beroaldiei aurre egiten laguntzeko ahalik eta maparik zabalena irudikatzeko helburuz.
|
|
2027ko udaberrian aurkeztuko da Oiartzungo babesgune klimatikoen sarea.
|
|
|
|
|
|
4.- Bertako produktuen HEMENGUK azoka, orain astelehenero ere bai
Hiru hilean behineko larunbatetako azokez gain, hemendik aurrera herriko produktuak herrian bertan erosteko aukera izango da astelehenero: 17:30etik 18:30era, Kontzejupean.
|
|
Arrautzak, eztia, gazta, pasta, ogia, sagardoa eta barazki-saskiak (azken horiek Arraztalo kontsumo taldeko bazkideek) erosteko aukera izango da. Hala tokatzen denetan, garaian garaiko produktu batzuk ere izango dira salgai.
|
|
|
|
|
|
5.- Arraztalo Elkartea: Jaso zure barazki saskia ikastetxean!
|
|
|
|
|
Arraztalo Kontsumo Taldea, Arraztalo Elkarteak bultzatutako kontsumitzaile taldea da. Arraztalo Elkartean, gure nekazaritza ustiapenaren bidez, gaixotasun mentala duten pertsonen lan integrazioa sustatzen dugu.
|
Orain sasoiko barazki saskia ikastetxean bertan jasotzeko aukera egon daiteke, inora joan behar izan gabe.
|
- Interesa duen orok, www.arraztalo.eus/egin-zaitez-bazkide izena eman ezazue eta ondoren Arraztaloko arduradunak harremanetan jarriko dira zuekin.
- Ekimen hau aurrera ateratzeko hiru urrats jarraitu behar: sei pertsonako taldea osatzea (gurasoak edo ikastetxeko langileak), entrega eguna eta orduak adostea, saskia ikastetxean bertan jaso ahal izateko.
Nolakoa da saskia? Saskia itxia da, baratzak momentuan ematen duenaren arabera sasoiko produktuz osatzen dena. Astean 2 pertsona asetzeko adina barazki ditu, nahiz eta sasoiaren arabera gehiagorentzat ere izan daitekeen. Barazkiez gain, urteko sasoi jakin batzuetan sagarrak eta gaztainak ere etortzen dira. Saskitik kanpo, babarrunak erosteko aukera ere badago, aparte kudeatuta.
|
Zenbatekoa da kuota? Hilean 55 € ordaintzen da, 4 saskiren truke. Adostutako banaketa maiztasunaren arabera (astero, bi astean behin…), kuota egokituko da.
|
|
Eman izena eta zurekin harremanetan jarriko gara!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|