Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

1.
zenbakia



2026ko irailaren 8a

Añadir un título
An image of...
Buletina IZENBURUAK (15)

1. FAMILIA BERRIENTZAT:

Lehenik eta behin, ONGI ETORRI gure komunitatera. Jaso berri duzun dokumentu Haurtzaro Ikastolako buletina da. Baina, zer da buletina? Ikastolako barne komunikaziorako dokumentua da, bertan informazio nagusiaz gain, ohar garrantzitsuak ere jasotzen dira. Buletin bakoitzak zenbaki bat du, zein datarekin atera den adierazten dugu eta ostiraletan bidaltzen dugu.

Baina, nola jasotzen da? Gaur jaso duzun moduan digitalki jasotzen da, ikastolako gurasoen e-postaren bidez. Horrez gain, Alexian ere eskura dezakezu, baita gure ikastolako webgunean ere kontsulta daiteke: https://haurtzaroikastola.eus/buletinak/

Beraz, adi ostiraletan eta ongi-etorri gure komunitatera!
Buletina IZENBURUAK (9)

2. ORDUTEGIAK:

Ikasturte honetan ondorengoa izango da gure ordutegia:
  • HHn sarrerako ordutegia malgua izango da.
    • Irailak 8-11: 09:00-12:00.
    • Irailaren 14tik aurrera: 09:00-12:00 eta 14:30-16:30.
  • LHn
    • Irailak 8-11: 08:30-12:00.
    • Irailaren 14tik aurrera: 08:30-12:00 eta 14:30-16:30.
  • DBHn
    • Irailak 8: 11:00-13:10.
    • Irailak 9-11: 09:00-13:10.
    • Jantokia 14:00 (zaintza 13:10-14:00).
    • Irailaren 14tik aurrera: 08:00-14:00.
Buletina IZENBURUAK (10)

3. ZAINTZA ZERBITZUA

Goizeko zaintza zerbitzua, HH4tik LH6 bitartekoentzat, martxan dago gaurtik aurrera:
  • 07:30-09:00.
  • Zaintza gela HH5 eremuan dago. Okindegitik gertuen dagoen sarreratik.
  • Beranduenez 08:45ean sartu ahal izango da zaintza gelan.
  • 3 urteko haurren kasuan, goizeko ordutegi osoa betetzen hasten direnean, familiek zaintza zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute, beti ere ikaslearen egokitzapen prozesua egokia baldin bada. Haurra egokitu arte, heldu erreferenteak bertan egoteko aukera ematen da.
  • Ikasturtean zehar zerbitzu honen beharra suertatuko balitz, webgunean izena eman daiteke.
  • Doako zerbitzua da.
Buletina IZENBURUAK (11)

4. Haurtzaroikastola.eus FAMILIA atala: Urtean zehar beharrezko informazioa

Ikasturte honetan zehar beharrezkoak izango zaizkizuen informazio garrantzitsu guztiak FAMILIA atalean dituzue eskuragarri.

Atal honetan modu antolatuan eta eguneratuan aurkituko dituzue ikasturtean zehar erabilgarriak izan dakizkizueken datu, dokumentuak eta informazioak.

Halaber, tutorearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, email helbideak webgunean dituzue eskuragarri.
Kontuan hartu, tutoreek aukera dutenean jarriko direla zuekin harremanetan.

Gomendatzen dizuegu atal hau aldizka kontsultatzea ikastolako berritasun eta informazio funtsezko guztien berri izateko.
Buletina IZENBURUAK (14)

5. BEKAK

2026-27 ikasturteko Hezkuntza Saileko bekak eskatzeko epea irekita dago. Hemen daukazue beka deialdiaren xehetasunak argituko dizkizuen dokumentua.

Aurreratzen dizuegu Haurtzaro Ikastolan eskaerak bideratzeko (edo kontsultak egiteko) epea, berriz, honako hau izango dela:
IRAILAREN 9tik IRAILAREN 25era
09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era
Buletina IZENBURUAK (12)

6. Dokumentazioa sinatuta itzuli ikastolara BAI EDO BAI

Zuen seme-alabek bi dokumentu daramate etxera gaur. Eskura jasoko dituzue:
  • Medikazioa emateko baimen inprimakia
  • Irteeretarako baimena
Derrigorrezkoa da irailaren 11rako osatuta itzultzea tutoreari (bi dokumentuak eta ikasle guztiek).
Buletina IZENBURUAK (13)

7. Argitxoren egutegia

Berriz ere, ARGITXOREN EGUTEGIA banatuko dizuegu familia bakoitzari, zuen etxean jartzeko eta gure txikienek, ikastolan bezala, hain maitagarria duten pertsonaia gertu izateko. Egutegiaren salneurria 4 eurokoa da eta kopuru hori iraileko erreziboari gehituko diogu. HHtik LH3. mailara arte egutegia gaur banatu dugu.

Halere, norbaitek itzuli nahi izango balu, hilaren 11ra arte izango du aukera, seme-alabaren tutoreari eman besterik ez du. Ez dugu onartuko ondoren itzulitako egutegirik. LH3tik gorako mailetako familiek egutegia eskuratzeko interesa baduzue, idazkaritzan galdetu.
An image of...

Actividades extraescolares

An image of...

1. Eskolaz Kanpoko Ekintzak 2026-27

Ikasturterako Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza joan den ekainean zabaldu eta izen-ematea egin genuen. Orain irailean, alta berriak eta bajak emateko aukera izango duzue.

ADI! Ostiarlean argitaratuko dugu honen inguruko informazio guztia.

2. Haurtzaro Atletismo Taldea:

Atletismoan izena eman baduzu edo probatu nahi baduzu, saio ireki batean parte hartzeko deialdia luzaten dizugu:
  • Eguna: 2026ko irailaren 11ean.
  • Ordua: 17:00 (ordu beteko saioa izango da).
  • Lekua: Ikastolako anfiteatroan.
  • Nori zuzendua: LH 3tik DBH 4ra bitarteko ikasleei.
Parte hartzera animatuko bazina, jarraian duzun inprimakia bete behar da
  • IZEN-EMATEA: hemen
  • Epea: irailak 11, eguerdiko 12ak.

ANIMATU!
An image of...
An image of...

KULTUR AGENDA

facebook instagram twitter youtube website