|
|
|
|
35 zenbakia
2026ko maiatzaren 29a
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Igandean egun berezia Urmendiren agur eta aitortzarako
Igandean ospatuko da GORA URMENDI agur eta aitortza egun berezia. Urmendiko langileek eta Urmendi beti herri! 0-3 bizirik! plataformak elkarrekin antolatu dute Urmendi herri proiektuari merezitako aitortza egiteko egun berezia. Ekitaldi hunkigarri honetan herriak bere esker ona adierazi nahi du urteetan zehar bertan lan egin duten pertsonei.
|
Guk ere esker on horren parte izan nahi dugu, gure proiektu ere izan delako Urmendi. Horregatik, HHtik LH 4. mailara arteko gure ikasleek eskulan ederra egin dute.
|
|
Hurbildu zaitezte eta ea topatzen duzuen zuek egindakoa!
|
|
|
|
|
|
|
|
2.- Sexu jazarpenaren eta indarkeria matxistaren aurrean: gazteekin bat, isiltasunaren aurrean
|
Azken egunotan Xenpelar Bertso Eskolari lotuta publiko egin diren salaketen harira, Haurtzaro, Oiartzo eta Orereta Ikastolek elkartasuna eta babesa adierazi nahi die egoera honek eragindako pertsonei.
|
Gure komunitateko haur, gazte eta familien ongizatea eta segurtasuna lehenesten ditugu, eta hezkuntza zein aisialdi espazio guztiek ingurune seguruak izan behar dutela berresten dugu.
|
Errespetuan, zaintzan eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzen jarraituko dugu.
|
#EZezDa #IndarkeriaMatxistarikEz #Zaintza #EspazioSeguruak
|
|
|
|
|
|
|
|
|
3.- Ikastola Eguna: xehetasunak
|
Datorren astean zehaztuko diegu ikasleei ginkanako irteera ordua. Taldeak minuturo aterako dira eta 5 minutu lehenago prest egon beharko dute irteera lekuan. Ikasleak jantoki aurreko eremuan elkartuko dira dagokien orduan, eta hor adieraziko diegu nondik atera behar duten.
|
OHARRAK: Ginkanan lanean parte hartuko duzuen gurasoentzat:
|
- Txaleko reflektante bat ekarri behar duzue.
- Errekan lagunduko duzuen gurasoak (aurrez adieraziko zaizue zein zareten) 07:00tan ikastolako anfiteatroan elkartuko zarete.
- Errekako laguntzaileek aldatzeko arropa ekarri beharko duzue.
- Besteak 07:30ean ikastolako anfiteatroan elkartuko dira.
Ginkanan parte hartuko duzuen ikasleentzat:
|
- Ekarri beharrekoak: bizikleta, kaskoa, uretan ibiltzeko arropa (neoprenoa baldin baduzue ekarri), sandaliak edo uretan ibiltzeko oinetakoak (oinetako zahar batzuk izan daitezke). Aldatzeko arropa ekartzen bada, hauek motxila batean sartuta eta bizikletari lotuta ekarri behar dira.
- Eguzkia bada, eguzkitako krema emanda etorri behar duzue.
- Ginkanan parte hartuko duten ikasleen irteera URMENDIKO eremutik izango da.
- Ginkanako irteerako eremua parte-hartzaileentzat izango denez, beste guztiei eremu horretan ez sartzea eskatzen dizuegu.
- Sibeluts kalea itxita egongo da ibilgailuentzat
- Urmendiko aparkalekua ez da erabilgarri egongo, egunean zehar antolatzen diren ekintzetarako erreserbatua egongo da.
BAZKARIA: bazkarirako txartelak ekainaren 1a arte, edo txartelak agortu bitartean, idazkaritzan eros ditzakezue. Prezioa: 21€ helduak eta 11€ ikasleak.
|
|
Kilometroak: arropa salmenta
|
Kilometroetako arropa salmenta postua ere izango da goizean zehar. Animatu eta hurbildu postura!!
|
|
|
|
|
|
|
ZABORRAREN KUDEAKETA DENON ARDURA DA IKASTOLA EGUNEAN ERE
Urtez urte Ikastolaren egunean zaborraren kudeaketarekin zailtasunak izaten ditugu, lekuz kanpo edota nahastuta agertu izan dira eta gogoratu nahi dugu denon ardura dela gaia lantzea eta zaborraren kudeaketa egokia egitea. Beraz, etxean ere gaiaz hitz egingo dugu?
|
|
Gogoan izan erreka garbiketa egin genuenean, zenbat zabor bildu genuen.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
4.- XANISTEBANETAKO TXOSNAN LAN egiteko deialdia
Txosna martxan da eta, urtero bezala, Xanistebanetan oiartzuarrei zerbitzu txukun bat eskaintzeko asmoa dugu. Ikasleek oporrak hartu aurretik antolatu nahi ditugu egun bakoitzeko txandak eta aurten TABERNAN zein egunetan lan egiteko prest zaudeten jakin nahi dugu. Guztira 150 lagun behar ditugu txandak osatzeko, txanda bakoitzeko 28 lagun inguru; urtero lan egiten duzuenez gain, orain arte tabernan lana egin ez duzuenen partehartzea ere beharrezkoa dugu.
|
- Abuztuaren 2tik 5era (abuztuaren 6a DBH3. mailako gurasoekin osatuko dugu):
- txanda (16:00-19:00). Txanda motzetan HHn haurrak dituzten gurasoak lehenesten ditugu.
- txanda (19:00-bukatu arte).
- Madalenetan, Orereta Ikastolako tabernako txanda: uztailaren 21ean. Xanistebanetan lan egitea gaizki badatorkizue, txanda honetan izena ematera animatzen zaituztegu. Madalenetan Haurtzaro Ikastolak lan egiten du hango txanda batean eta Oreretako gurasoak, trukean, abuztuaren 2an gure tabernan aritzen dira lanean, koadrillen afari egunak direlako bi egunak.
|
OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.
|
|
|
|
|
|
|
|
2 liburu gomendio aste honetan
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Mendi taldea: RAFTINGa Bidarrain
- Eguna: 2025/06/14, igandea.
- Irteera: 9:00etan Ikastolako parkinetik.
- Itzulera: 17:00etan.
- Ibilbidea:: Bidarrain rafting praktika
- Izena emateko eta ordainketa egiteko epea: ekainak 1, osteguna, arratsaldeko 17:00etan.
- Izen ematea: EGIN KLIK HEMEN
|
|
|
|
|
2.- Oiartzun Kirol Elkartearen deialdia
Oiartzun Kirol Elkarteak entrenamenduak antolatu ditu datorren ikasturtean futbolean aritu nahi duten ikasleentzat Ugaldetxoko futbol zelaian. Jarraian dituzue mailak, egunak eta ordutegiak.
|
|
Alebinak neska eta mutilak 2016koak:
|
|
Lau saio aurreikusten dira; ekainak 2 eta 4.
|
|
Lehenengoan xehetasun gehiago jasoko dituzue.
|
|
Alebinak neska-mutilak 2015koak:
|
|
Bi saio aurreikusten dira: ekainak 9 eta 11
|
|
|
|
|
|
|
3.- Oarsoaldea eskualdeko udako kirol jarduerak 2026
Uda honetarako kirol programa zabala prestatu du Oarsoaldea eskualdeak. Ekainetik irailera arte, Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Pasaian hainbat jarduera eskainiko dira haurrei eta gazteei zuzenduta.
|
Igeriketa, tenisa, atletismoa, futbola, frontoia eta askoz gehiago aurkituko dituzu eskualdeko instalazioetan. Eta uraren zaleen artean, Donibanen piragua eta Stand Up Paddle alokairua ere badago, ordu batetik uda osoko abonora arteko tartekin.
|
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan 943 34 53 71 telefono zenbakira edo kiroldegis@hotmail.com helbide elektronikora.
|
Ez galdu uda honetan mugitzen hasteko aukera!
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- IPUIN KONTAKETA: Pello Añorga
Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Pello Añorgaren ahotik:
|
- Eguna: ekainaren 1a, astelehena.
- Ordua: 17:00etan.
- Adina: 3 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat, gomendio hauek jarraituko dira:
|
- Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta
haurrek haria galtzen dute.
- Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
- 4 urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|