Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

34
zenbakia



2026ko maiatzaren 22a

An image of...
Buletina IZENBURUAK (3)
WhatsApp Image 2026-05-21 at 10.55.19
20260521_110352
IMG_20260521_101928
IMG_6667

1.- Bi ekimen elkarrekin

Goiz ederra pasa genuen atzo guztiak elkarrekin. Eguraldia lagun, Txara basoan elkartu ginen HH3tik DBh 4ra bitarteko ikasle, irakasle, langile eta familiak.

Ondotik, kidetze taldeetan, Oiartzun ibaia garbitzen aritu ginen, baita zaborra bildu ere.

Eskerrik asko guztioi!
90eaba7b-80eb-4e3f-924c-6c437f451f29
Buletina IZENBURUAK
Azoka solidarioa

2.- Igandean LH6koen elkartasun azoka

Duela aste batzuk iragarri bezala, 6. mailakook Euskal Herriko Down Sindrome fundazioaren aldeko ekintza solidarioetan erabat murgilduta gaude:
  • Tolaita tabernan bi pertsonentzako otordua eta Arraztalo Elkartekoen produktu-saskia sari duten errifak herrian barrena saltzen ari gara. Oraindik errifa batzuk saltzeko ditugunez, erostera animatzen zaituztegu.
  • Datorren igandean, maiatzak 24, Arraguako festetan goiz eta arratsaldez. Elkartasun Azoka egingo dugu. Horretarako, hainbat produktu gozo eta eskuz egindako objektuak eskainiko ditugu.
Ikus zenezaketenez, badugu zer eskertua Tolaitari, Dixiduri, Arraztalori eta eskulanak egiten lagundutako guztiei. Gora zuek!

Ekintza guzti hauek amaitutzat ematean, hitzordua dugu fundazioarekin, lortutako dirua eman eta haien lanaz hitz egiteko. Pozik eta ilusioz beteta gaude elkartasun proiektuarekin!

INFO GEHIAGO: https://www.downpv.org/eu

IKUSI IKASLEEN BIDEOA

An image of...

3.- Jantokiko erabiltzaileentzat ohar garrantzitsua: EKAINA

Gogoratu nahi dizuegu, datorren ekainaren 8tik 19ra, ikasturteko azkeneko egunetan, ikasleak jardunaldi murriztuan egongo direla, goizez bakarrik. Xehetasunak:
  • HH eta LHko ikasleen kasuan goizeko saioa 12:00etan amaituko dute, ondoren bazkaltzera joango dira eta zerbitzua 14:30ean amaituko da. HH3ko ikasleek ez dute siestarik egingo egun hauetan.
  • DBHko ikasleen kasuan, ondorengo ordutegia izango dute: 9:00-13:10, ikasturte hasierako lehenengo astean bezala. Jantokian geratuko diren ikasleek zaintza izango dute 14:00ak arte eta jarraian jantokiko zerbitzua izango dute 15:15ak arte. Ekainaren 19an ordutegi berezia izango dute: 10:00-12:00, 13:00etan bazkaria.
  • Azken egunean ere, ekainak 19, jantokiko zerbitzua eskainiko dugu.
  • Jantokiko erabiltzaile FINKO GUZTIEK bete behar duzue inprimakia, BAIEZKOA edo EZEZKOA bada ere.
Ikasle bakoitzeko inprimaki bat bete behar duzue eta bertan zehaztu irteteko baimenak ere. Datu horiek orain jakitea beharrezkoa dugu gure antolaketarako. Maiatzaren 27a izango da inprimakia betetzeko azken eguna.
An image of...
Ikastola Eguna 2026 egitaraua

4.- Ikastola Eguna: bazkarirako txartelak eta ginkana

BAZKARIA:
Bazkarirako txartelak maiatzaren 25etik ekainaren 1a arte, edo txartelak agortu bitartean, idazkaritzan eros ditzakezue. Prezioa: 21€ helduak eta 11€ ikasleak.


MENUAK
  • Helduek:
    • Entsalada mistoa
    • Baserriko oilaskoa parrillan
    • Txerri saiheskia parrillan
    • Eceizako pasteltxoak
  • Ikasleek:
    • Urdaiazpiko kroketak
    • Hanburgesa eta saltxitxa parrillan patatekin
    • Izozkia
Bazkalorduan ikasleen ardura gurasoena dela gogorarazi nahi dizuegu.

GINKANA
Gogoratu gurasorik gabe ezinezkoa dela ginkana antolatzea, ikasle guztiek parte har dezaten, 80 gurasoren laguntza beharrezkoa dugu. Orain arte 50 gurasok eman duzue izena, baina ez da nahikoa.
Jarraian duzue zeregin honetan izena emateko inprimakia.

EGITARAUA:
Prest dago eta lotura honetan duzue eskuragarri.
Ikastola Eguna 2026 egitaraua2
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (1)
Pantaila-argazkia 2026-05-20 180315

DBH 3ko familien mezua:

Prest dugu aurten ere Ikastola Egunean DBH 3koen tabernarako eskaintza guzti-guztia!

Ikastolako azken ikasbidaiaren finantzaketarako antolatzen dugu urtero taberna eta aurten gure txanda da. Tabernan bertan kontsumitzera animatu nahi zaituztegu.

Familia guztiarentzat eskaintza zabala prestatu dugu:
pintxo eta bokata goxo-goxoak, edari fresko zein beroak, krep egin berriak, gozoak, litxarkeriak, helatuak, krispetak eta kafeak ere eskainiko ditugu, bazkalondorako.

Gazte pack-en tiketak erosteko egunak
MAIATZAK 28: 10:30-11:30
EKAINAK 2: 10:30-11:30
MAIATZAK 29: 16:30

Zuen laguntza behar dugu! Zuen zain egongo gara. Animatu eta etorri!
Buletina IZENBURUAK (1)
EUSKALTZALEON_MARTXA

5.- Euskaltzaleon Martxa ekainaren 13an, Iruñean

Euskalgintzaren Kontseiluak martxa jendetsua antolatu du ekainaren 13an Iruñean, "Euskaraz bizitzeko behar den dena" lelopean. Euskararen etorkizunarekiko kezka eta haren biziberritzearen aurkako presioa direla medio, Pizkunde berri bat bultzatu nahi da eta ikastolatik bertan parte hartzeko gonbidapena egin nahi da.

Arratsaldeko 17:00etan hiru puntutatik (Antoniutti, Runako Parkea eta Askatasun Enparantza) abiatuko da aldarrikapena eta hiru zutabeek Gazteluko Plazan bat egingo dute ekitaldi nagusia egiteko. Zutabe bakoitzak aldarrikapen nagusi bat ordezkatuko du:
  1. Ofizialtasun osoa – lurralde guztietan, Ipar Euskal Herritik Nafarroa eta EAEra.
  2. Jauzia hizkuntza politiketan – erakundeak eta alderdiak interpelatzeko, euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko.
  3. Euskaltzaletasuna – egunerokoan euskaltzale moduan jokatzeko eta elkarrekin antolatzeko deia.
Mundua euskararen eta euskaldunon aurka datorren honetan, guk euskara dugu mundutzat.

EUSKALTZALEON GARAIA DA!

INFORMAZIO GEHIAGO: https://pizkundea.eus/
EKAINAK 13 Autobuseko kartela

Autobusa prest Euskalgintzaren Kontseiluaren deialdirako

Haurtzaro eta Ttur-ttur elkarteek autobusa antolatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako ekitaldira joateko. Txartelak salgai daude dagoeneko, 10 euroan ikastolako idazkaritzan edo Txokolategian.
Buletina IZENBURUAK (2)
Urmendi

6.- Agur eta aitortza eguna Urmendi Herri Proiektuari

Urtero data hauetan Urmendi eguna egiten da, baina aurtengoan bizitu dugun egoera medio, bestelako ospakizuna egingo da. Urmendiko langileek eta Urmendi beti herri! 0-3 bizirik! plataformak elkarrekin antolatzen ari dira Urmendi herri proiektuari merezitako aitortza egiteko egun berezia. Ekitaldi hunkigarri honetan herriak bere esker ona adierazi nahi du urteetan zehar bertan lan egin duten pertsonei.
  • Maiatzaren 31n, igandean
  • Goizean zehar
  • Herriko plazan
Gorde data eta hurbildu gozatzera!

EGITARAUA HEMEN DUZUE ESKURAGAI

Iritzi artikulua: https://www.hikhasi.eus/eu/urmendi-in-memorian
IZENBURUAK (62)

7.- XANISTEBANETAKO TXOSNAN LAN egiteko deialdia

Txosna martxan da eta, urtero bezala, Xanistebanetan oiartzuarrei zerbitzu txukun bat eskaintzeko asmoa dugu. Ikasleek oporrak hartu aurretik antolatu nahi ditugu egun bakoitzeko txandak eta aurten TABERNAN zein egunetan lan egiteko prest zaudeten jakin nahi dugu. Guztira 150 lagun behar ditugu txandak osatzeko, txanda bakoitzeko 28 lagun inguru; urtero lan egiten duzuenez gain, orain arte tabernan lana egin ez duzuenen partehartzea ere beharrezkoa dugu.


  • Abuztuaren 2tik 5era (abuztuaren 6a DBH3. mailako gurasoekin osatuko dugu):
    1. txanda (16:00-19:00). Txanda motzetan HHn haurrak dituzten gurasoak lehenesten ditugu.
    2. txanda (19:00-bukatu arte).
  • Madalenetan, Orereta Ikastolako tabernako txanda: uztailaren 21ean. Xanistebanetan lan egitea gaizki badatorkizue, txanda honetan izena ematera animatzen zaituztegu. Madalenetan Haurtzaro Ikastolak lan egiten du hango txanda batean eta Oreretako gurasoak, trukean, abuztuaren 2an gure tabernan aritzen dira lanean, koadrillen afari egunak direlako bi egunak.
INPRIMAKIA

OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (3)

8.- Arropa asko pilatu da sarrerako pertxeroan

Ikasleek ahazten duten arropa sarrera nagusian dagoen pertxeroan zintzilikatzen dugu. Hiruhileko honetan asko pilatu da. Hiruhileko amaierarekin batera, ekainaren 19an, ostirala, bertatik kenduko dugu. Beraz, zerbait falta baduzu, pasa zaitez erretiratu aurretik bila.

Galdutako beste gauzak idazkaritzan jasotzen ditugu; bertan galde dezakezue zerbait galdu baduzue.

An image of...

2 liburu gomendio aste honetan

Argi Hizkiak
Argi Hizkiak (1)

IRAKURRI GEHIAGO

An image of...

1.- Eskolaz kanpoko ekintzen ikasturte amaiera

Iritsi zaigu eskolaz kanpoko ekintzen amaiera ere.

Maiatzak 31n bukatuko diren ekintzak:
  • Eskola kirola
  • Trikitia eta panderoa
  • Mekanografia
  • Robotika
  • Musikart
Ekainak 5ean bukatuko diren ekintzak:
  • Euskal dantzak
  • Bertso eskola
  • Xakea
  • Sorgin eta Aztien Heltzea
  • Atletismoa
Ekainak 12an bukatuko diren ekintzak:
  • Dantza modernoa
  • Gitarra
  • Eskulanak
OHARRA:
  1. Gitarraren kasuan, GOGORATU EKAINAREN 14an eguerdiko 12etan kontzertua eskainiko dutela ikasleek eta 10:00etarako egon behar dutela Landetxen prestaketa lanetarako.
  2. Antzerkiko saioak, ikasle bakoitzaren Landetxeko emanaldiarekin batera bukatuko dira.
Parte hartu duzuen guztioi eskerrik asko! Datorren ikasturterako izen-ematea ikasturtea amaitu baino lehen irekiko dugu. Erne egon zaitezte!
An image of...
Arantzazu-kartela

1. Oñatin Hiri-Orientazio Lasterketa

Eskola-umeek orientazioa mendian bertan praktikatzeko eta norberak mapa eta iparorratzaz dituen trebeziak erakutsi ahal izateko, Eskolarteko X. Orientazio Lehiaketa´26 antolatu da.

Oraingoan, maiatzaren 31n izango da, Arantzazun.

Jardueraren helburuak honako hauek dira: Ikastetxe desberdinetako eskola-umeak elkarren artean zaletasuna bizi eta konpartitzea, kirol orientazioa ezagutzea, praktikarekin ondo pasatzea eta mendiko balizak bilatzea.

Informazio gehiago eta izen-emateak: gotorientazioa.org
Harremanetarako: info@gotorientazioa.org

An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website