Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

33
zenbakia



2026ko maiatzaren 15a

An image of...
Buletina IZENBURUAK (6)

1.- Ikastola-komunitate aske, anitz, zaindu eta parekide baten alde

Maiatzaren 17a LGBTIQ+fobiaren aurkako eguna da, eta gaur, ostiralean, jendarte parekideago baten oinarri diren eskubideak landu ditugu Ikastolan: aniztasuna, errespetua eta berdintasuna.

Baina heziketa ez da ikastolan bakarrik egiten. Horregatik, gonbidatzen zaituztegu gaur etxean ere gaiaz hitz egitera, egunean landutakoa familian jarraitzeko eta sakontzeko. Gure haur eta nerabeak balio hauetan heztea denon ardura da, jendarte aske, anitz, zaindu eta parekideagoa izan gaitezen.
3723596
An image of...

2.- Ikasturte bukaerako Familia Bilera Orokorrak

Maitzaren 18an hasiko gara 2025-26 ikasturte bukaerako bilera orokorrak egiten. Guztiak 17:00etan izango dira. Deialdia Alexiako jakinarazpen bidez jasoko duzue.
Captura de pantalla 2026-05-07 a las 10.05.14
Oharra: zaintza zerbitzua egongo da LH1 eta LH2ko bilera egunetan, eskaeraren arabera.

Zaintzarako izena emateko INPRIMAKIA

Betetzeko epeak bilera aurreko 5. egunean itxiko dira. Zaintza zerbitzurik EZ bada antolatuko, jakinaraziko dizuegu.
Buletina IZENBURUAK (1)

3.- Jantokiko erabiltzaileentzat ohar garrantzitsua: EKAINA

Gogoratu nahi dizuegu, datorren ekainaren 8tik 19ra, ikasturteko azkeneko egunetan, ikasleak jardunaldi murriztuan egongo direla, goizez bakarrik. Xehetasunak:
  • HH eta LHko ikasleen kasuan goizeko saioa 12:00etan amaituko dute, ondoren bazkaltzera joango dira eta zerbitzua 14:30ean amaituko da. HH3ko ikasleek ez dute siestarik egingo egun hauetan.
  • DBHko ikasleen kasuan, ondorengo ordutegia izango dute: 9:00-13:10. Ikasturte hasierako lehenengo astean bezala. Jantokian geratuko diren ikasleek zaintza izango dute 14:00ak arte eta jarraian jantokiko zerbitzua izango dute 15:15ak arte. Ekainaren 19an ordutegi berezia izango dute: 10:00-12:00, 13:00etan bazkaria.
  • Azken egunean ere, ekainak 19, jantokiko zerbitzua eskainiko dugu.
  • Jantokiko erabiltzaile FINKO GUZTIEK bete behar duzue inprimakia, BAIEZKOA edo EZEZKOA IZAN.
Ikasle bakoitzeko inprimaki bat bete behar duzue eta bertan zehaztu irteteko baimenak ere. Datu horiek orain jakitea beharrezkoa dugu gure antolaketarako. Maiatzaren 27a izango da inprimakia betetzeko azken eguna.
Buletina IZENBURUAK (10)
Captura de pantalla 2026-05-14 a las 10.31.35

4.- Maiatzaren 21ean lanuztea Ikastolan

Hezkuntza Sailari Akordio Laborala betetzeko eskatuz

Maiatzaren 21ean Haurtzaro Ikastolako langileok ordu beteko lanuztea egingo dugu Hezkuntza Sailak LAB sindikatuarekin sinatu zuen Akordio Laborala bere osotasunean bete dezan exijitzeko.

Ikastoletako langileok mobilizazio dinamika luzea daramagu hau salatzeko eta sinatutakoa bete behar dela aldarrikatzeko. Horri dator lotuta ordu beteko lan-uztea egiteko deialdia.
Gauzak horrela, maiatzaren 21ean, osteguna, gure ikastolako langileok ordubeteko lanuztea modu honetan egingo dugu:
  • DBHn 8:00etatik 9:00etara ez da klaserik izango (ikasleek 9:00etan hasiko dute jarduna).
  • HH eta LHn 8:30etatik 9:30etara ez da klaserik izango (ikasleek 9:30etan hasiko dute jarduna).
  • Administrazioko langileek, bestalde, 8:00etatik 9:00etara egingo dute lanuztea (beraz, idazkaritza eta telefonozko zerbitzua etenda egongo da 9:00ak arte).
Hezkuntza Sailak Akordio Laboralean hartutako konpromisoak bete behar ditu. Ikastoletako langileok borrokan jarraituko dugu Hezkuntza Sailak dagokiguna eman arte!

Lanuzteak ahalik eta eragin handiena izan dezan, eskertuko genuke ordutegia eta aldarrikapena kontuan hartuko bazenute. Ezinbesteko kasuetarako, ikastolak zerbitzu minimoak eskainiko ditu.

KONTSEILU SOZIALA
Buletina IZENBURUAK (8)

5.- 50 URTE, 50 TONTOR ekimena

50 urte, 50 tontor ekimena Kilometroak jaialdiaren 50. urteurrenaren harira sortu da. Ikastola dugun herrialde guztietan komunitatea mendiarekin lotzea da helburua. Maiatzaren 24 aurretik antolatu behar da ekimena Gipuzkoako tontor eta muinoak erakutsi nahi direlako argazkietan eta komunitate indartsua garela erakutsi.

Horregatik, maiatzaren 21ean, 9:30ean elkartuko gara ikastolako frontoian Txarako basorantz abiatzeko. Bertan aterako dugu argazkia, beilategi atzeko soroan Aiako Harria atzean dugula. Animatu eta aukera baduzue etorri gurekin argazkia ateratzera!
Buletina IZENBURUAK (13)

6.- "Oiartzun ibaiaren bazterrak garbitzen" ekimena

Haurtzaro Ikastolako Talde Berdeak eta Herriko 2030 agendak ikastola osorako ekimen berezi bat antolatu du datorren maiatzaren 21ean. Aurtengo gaia Ura zenez, 10:00etatik aurrera, ikastolako ikasle guztiak Oiartzun ibaiaren bazterrak garbitzera joango gara, ingurunea zaintzeko eta naturarekiko konpromisoa indartzeko helburuarekin.

Ikasle bakoitzak ezinbestean ekarri beharko ditu:
  • Motxila txiki batean hamaiketakoa
  • Zaborra biltzeko eskularru batzuk
HH eta LHko ikasleak 12:00etarako itzuliko dira ikastolara. DBHko ikasleek, berriz, bertan jarraituko dute jarduerarekin.

Eskerrik asko guztioi parte-hartzeagatik eta ingurunea zaintzen laguntzeagatik!

TALDE BERDEA
Buletina IZENBURUAK

7.- Ikastola Eguna: ekainak 7

Ikastola Egunaren antolaketarako zenbait informazio aurreratu nahi dizuegu eta zuen laguntza eskatu:
  • Ikasleek hainbeste estimatzen duten ginkanarekin hasiko da eguna 08:00etan. LH3. mailatik DBH4. maila arteko ikasleek har dezakete parte. Izena emateko zerrendak eta araudia parte hartu dezaketen ikasleen geletan zintzilikatu ditugu. Jada izena eman dezakete ikasleek. Epea maiatzaren 26an amaituko da (asteartea).
OHARRA: ikasle talde bakoitzeko gutxienez guraso batek izena eman beharko du. Geletako zerrendetan eta inprimakian egin beharko da izen-ematea.
  • Laguntza eskaera: 80 guraso behar ditugu. Urtero bezala, ginkana antolatu ahal izateko, eta horrela nahi duten ikasle guztiek parte har dezaten, 80 gurasoren laguntza beharrezkoa dugu. OHARRA: ikasle talde bakoitzeko gutxienez guraso batek izena eman beharko du. Geletako zerrendetan eta inprimakian egin beharko da izen ematea.

    Hemen duzue horretarako inprimakia. Izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da, asteartea (ginkanaren iraupena: 07:30-11:00). JENDE NAHIKOA APUNTATUKO EZ BALITZ, EZ GENUKE GINKANARIK EGINGO. Izena ematen duzuen gurasoentzat oharra: txaleko islatzailea (reflektantea) ekarri behar duzue egun horretarako.
  • Gogoratu: gurasorik gabe ezinezkoa izango da egitea. Azken egunean izenik eman gabe bertaratzen da guraso asko, baina hori antolatzaileentzat ez da antolatzeko modu egokiena. Mesedez, aurrez izena eman ezazue!
  • Ginkanako garraiorako FURGONETAK behar ditugu. Honetarako ere zuen laguntza behar dugu. Ginkanan bizikletak eta flotadoreak garraiatzeko furgonetak behar ditugu. Inprimakia betez adierazi ezazue aukera baduzue furgoneta eskaintzeko.
BAZKARIA ETA PROGRAMA: bazkarirako txartelen salmentaren eta egitarauaren berri aurrerago emango dizuegu.
Buletina IZENBURUAK (11)

8.- Komunitateko gaitasunak biltzen

Ikastolako hainbat proiektu aurrera eraman ahal izateko, komunitateko kideen lanbide eta trebetasunen datu base bat sortu nahiko genuke. Helburu nagusia proiektu jakin baterako behar diren gaitasunak dituzten pertsonengana zuzenean jo ahal izatea da, eta, modu horretan, bertako baliabideez baliatzea sortzen zaizkigun beharrak asetzeko.

Eskertuko genuke ondorengo galdetegia beteko bazenu: galdetegia.

Eskerrik asko!
Buletina IZENBURUAK (9)

9.- Webgunean aldaketak: multimedia atala kenduko dugu

Azken ikasturtean komunikazioaren gaineko lanketa sakon bat egin dugu. Osatutako komunikazio estrategiak, besteak beste, haur eta nerabeen irudi eskubideen inguruko konpromiso berezitua dakar, eta, hori ez dugu beteko, webgunetik multimedia atala kenduko dugu.

Kendu aurretik, 2 asteko epea utziko dugu bertako irudirik gorde nahi duen orok egin dezan. Astebeteak igarota, atala ez da eskuragarri egongo.

Hala ere, gogorarazi nahi dizuegu argazki horien erabilera mugatua dela, bertan adin txikikoen irudiak agertzen baitira.

Eskerrik asko zuen ulermenagatik.
IZENBURUAK (16)

10.- MUGIKORRAREN ITUNA

Aurten ere gure ikastolako gurasoen artean mugikorraren ituna sinatazeko konpromisa zabaldu nahiko genuke.

LH3tik hasi eta DBH4rako ibilbidean, gure seme-alabek MUGIKORRA AHALIK ETA BERANDUEN izatea da helburua.

Izen-ematea erabat anonimoa da.

Hona, konpromisoa sinatzeko linka: INPRIMAKIA

GURASO ORDEZKARIAK
An image of...

2 liburu gomendio aste honetan

Argi Hizkiak
Argi Hizkiak (1)

IRAKURRI GEHIAGO

An image of...
MAHAI JOLASAK

1.- Bihar, larunbata, mahai jolasetan arituko dira Abaraxkan

Bihar, arratsaldeko 16:30ean mahai-jolasetan aritzeko tartea izango da Abaraxkan. Animatu eta hurbildu mahai-jolasetan gozatzera.
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website