Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

32
zenbakia



2026ko maiatzaren 8a

An image of...
IZENBURUAK (15)
An image of...

1.- Maiatzeko keinua: Tokian tokiko eta garaiko produktuak kontsumitu

Garraioak zer esan handia du negutegi-gasen isurketan. Bizi garen lekutik zenbat eta hurbilago ekoiztu elikagaiak eta produktuak, orduan eta gehiago lagunduko dugu aldaketa klimatikoan.

Garaian garaiko frutak eta barazkiak kontsumitzen baditugu, eta ez nazioarteko inportazioak, CO2 gutxiago isuriko dugu atmosferara. Berezko ingurunetik kanpo edo garaiz kanpo lantzen baditugu produktuak, kantitate ikagaragarriak beharko ditugu uretan, energiatan eta beste baliabide batzuetan.

Elikagaiak hegazkinez garraiatzen baditugu planetaren bazter batetik bestera, 1.700 bider CO2 gehiago isuriko dugu kamioiez garraiatzean badugu baino.

Zuzen eta zorrotz esanda, baliteke elikagaiek uzten duten karbono-arrastoaren % 80 garraioak eragitea.

Horregatik, Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu zuen egunerokoan, eta batez ere, hilabete honetan, garaiko eta bertako produktuak kontsumitzera.

Xumea iruditu arren, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.
IZENBURUAK (55)
WhatsApp Image 2026-05-07 at 10.44.17

2.- Ikastolak presiopean: Nafarroatik Ipar Euskal Herrira

Azken aldian ugaritzen ari dira Ikastolen aurkako erabakiak. Nafarroako Hezkuntza Departamentuak orain arteko irizpideak aldatu ditu aldez aurretik jakinarazi gabe, 3 urteko haurrentzako hamalau ikasgela gutxiago izango dira 2026-2027ko ikasturtetik aurrera; erabakiak zazpi ikastolatan izango du eragina, eta bereziki, Lodosako Ibaialden: HH Haur Hezkuntzarako duten itun bakarra kendu nahi diote. Hori horrela, ehundik gora norbanakok eta eragilek Lodosako Adierazpena sinatu dute, hezkuntza arduradunari gelak ixteko «erabaki arbitrarioa» atzera bota dezala eskatzeko. Erabakia arbitrariotzat jo dute, joko arauak partiduaren erdian aldatu baitituzte, eta landa eremuko eskolen araudia aplikatzeari utzi diote arrazoi teknikorik gabe.

Ipar Euskal Herrian, Frantziako Hezkuntza Ministerioak Seaskari jakinarazi dio ez diola irakasle postu gehigarririk emango 2026-2027ko ikasturterako, ikasle kopurua gutxienez 60 gehiago izango den arren. Kanboko Xalbador kolegioan, Baionako Estitxu Robles kolegioan eta Bernat Etxepare lizeoan zazpi postu beharko lituzkete gutxienez. Baliabiderik gabe, Seaskaren garapena oztopatzen ari da Frantziako Gobernua.

Euskaraz azterketak egiteko aldarria ere bada azken urteetan egin dena eta uko egiten da Frantziako Hezkuntza Departamentutik. Hori dela eta, Bernat Etxepare lizeoko ikasleek desobedientzia iragarri dute: baxoako matematikako proba aurreratua euskaraz egingo dute, komunitate osoaren babesarekin. 2019ko erreformaz geroztik frantsesez soilik egin behar dira azterketak, eta Seaskak, behin eta berriz, eskatu duen arren, Parisek ezetz erantzun die.

Ikastolatik babes osoa adierazi nahi diegu Nafarroako Ikastolei baita Seaskakoei ere, eta dei egiten dugu Euskal Herriko herritarrei euskarazko hezkuntzaren alde kalera ateratzeko. Aurrera Ikastolak!

INFORMAZIO GEHIAGO:
BERRIA.EUS Jaiotza tasaren beherakadari lotutako murrizketek Nafarroako ikastolei eman diete hozkada handiena
BERRIA.EUS Ehundik gora eragilek eta norbanakok eskatu dute Lodosako ikastolari HHko ituna ez kentzeko
LODOSAKO ADIERAZPENA
BERRIA.EUS Seaskako ikasleek desobedientziara joko dute: euskaraz erantzunen dute baxoko matematikako azterketan
BERRIA.EUS Seaskak salatu du heldu den ikasturterako behar dituen postu gehigarriak ukatu dizkiotela

IZENBURUAK (15)

3.- Guraso ordezkari bilera data aldaketa: maiatzaren 11, astelehena.

Guraso Ordezkariek bilera egingo dute maiatzaren 11n, astelehenean, 17:00etan 134 gelan (pasillo nagusian).

Gaia: Pertsona eredua.
Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
IZENBURUAK (58)
Redadeg

4.- Ikastola Ar Redadegen

Ar Redadeg, Korrika bretoia, maiatzaren 8tik 16ra ospatuko da, bretoierararen aldeko lasterketa gisa. Lannion hiritik abiatuta, gauez eta egunez ibiliko da Bretainiako herrietan zehar, Nanteseraino. 2008an Euskal Herrira etorri ziren, Korrikaren antzeko ekimen bat sortzeko asmoz, eta geroztik, bi urtetik behin, antolatu izan dute bretoieraren alde.

Eta bertan izango gara gu ere. Gure ikastolako kilometroa 16. km-an izango da, Dongen. Ikastolako ordezkariak —Felix Galdos, Gari San Jose eta Agustin Vital— bertan ikastolako kilometroa korrituko dute eta lekukoa AEK Nazionalari emango diote.

Animo eta korrika saio ona gure ordezkariei!

https://www.ar-redadeg.bzh/
An image of...

5.- FAMILIAK: Kontseilu Errektoreko kideak berritzeko bigarren fasea

Kontseilu Errektoreko guraso ordezkarien taldeak jarraipen natural bat izan dezan, aldian-aldian berritu egiten da, horretarako estatutuetan jasoa dagoen prozedura erabiliz.
Prozedura honen arabera, guraso guztiak gara hautagai eta hautesle, baina badaude salbuespenak:
  • Ikas ibilbideko azken bi urtetan (DBH 3eta DBH 4) dauden ikasleen gurasoak.
  • Ikastolako langile diren gurasoak.
  • Azken bost urtetan Kontseilu Errektoreko partaide izan diren gurasoak.
Hautesle berriz, ikastolako guraso guztiak gara. Gogoratu, estatutuetako 11. Artikuluan, Bazkideen betebeharren atalean hau diola: kargu bat betetzeko hautatuak badira, onartu egin behar dute, bidezko arrazoirik izan ezean.
Kontseilu Errektorean ordezkatuko zaituzten gurasoak hautatzeko prozesua jarraituz, bigarren faseari ekingo diogu.
Hauxek dira eman beharreko urratsak:
  1. PDF honetan ikastolako guraso guztien izen-abizenak aurkituko dituzu.
  2. Zure ustez, Kontseilurako egokiak izan daitezkeen 7 guraso aukeratu behar dituzu.
  3. Bete inprimakia izen-abizenak idatziz.
  4. Gurasoak aukeratzerakoan, kontuan izan (ahal den neurrian behintzat) guraso horrek izan ditzakeen ordutegi-aukerak eta prestutasuna.
Guraso hauek bolondres aurkeztu dira:
    • Miren Doxagarat Salaberria
    • Nahikari Irastorza Arandia
    • Maialen Iriondo Otxotorena
    • Eñaut Leunda Apalategi
  1. Inprimakia betetzeko epea: maiatzaren 17a.
INPRIMAKIA
Oharra: inprimakira sartzeko ikastolako helbide elektronikoarekin hasi behar duzu saioa.
IZENBURUAK (59)

6.- Ikasturte bukaerako Guraso Bilera Orokorrak

Maitzaren 18an hasiko gara 2025-26 ikasturte bukaerako bilera orokorrak egiten. Guztiak 17:00etan izango dira. Deialdia Alexiako jakinarazpen bidez jasoko duzue.
Captura de pantalla 2026-05-07 a las 10.05.14
Oharra: zaintza zerbitzua egongo da HH3, HH4, HH5, LH1 eta LH2ko bilera egunetan, eskaeraren arabera.

Zaintzarako izena emateko INPRIMAKIA

Betetzeko epeak bilera aurreko 5. egunean itxiko dira. Zaintza zerbitzurik EZ bada antolatuko, jakinaraziko dizuegu.
IZENBURUAK (56)
WhatsApp Image 2026-05-07 at 11.04.33

7.- 268. Ikastola aldizkaria

Ikastola aldizkariaren 268. zenbakia eskura dugu jada eta gaur bertan jasoko duzue etxean.
IZENBURUAK (60)

8.- Aurtengo Ikastola Eguna: ekainak 7 eta dantza emanaldia ekainak 6

Ikastola Egunaren data gorde agendan: ekainaren 7an izango da, igandea eta Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia ekainak 6. Informazioa osatuagoa eta egitarauaren berri aurrerago emango dizuegu.
IZENBURUAK (62)

9.- XANISTEBANETAKO TXOSNAN LAN egiteko deialdia

Txosna martxan da eta, urtero bezala, Xanistebanetan oiartzuarrei zerbitzu txukun bat eskaintzeko asmoa dugu. Ikasleek oporrak hartu aurretik antolatu nahi ditugu egun bakoitzeko txandak eta aurten TABERNAN zein egunetan lan egiteko prest zaudeten jakin nahi dugu. Guztira 150 lagun behar ditugu txandak osatzeko, txanda bakoitzeko 28 lagun inguru; urtero lan egiten duzuenez gain, orain arte tabernan lana egin ez duzuenen partehartzea ere beharrezkoa dugu.
  • Abuztuaren 2tik 5era (abuztuaren 6a DBH3. mailako gurasoekin osatuko dugu):
    1. txanda (16:00-19:00). Txanda motzetan HHn haurrak dituzten gurasoak lehenesten ditugu.
    2. txanda (19:00-bukatu arte).
  • Madalenetan, Orereta Ikastolako tabernako txanda: uztailaren 21ean. Xanistebanetan lan egitea gaizki badatorkizue, txanda honetan izena ematera animatzen zaituztegu. Madalenetan Haurtzaro Ikastolak lan egiten du hango txanda batean eta Oreretako gurasoak, trukean, abuztuaren 2an gure tabernan aritzen dira lanean, koadrillen afari egunak direlako bi egunak.
INPRIMAKIA

OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.
An image of...

10.- Uztaileko udalekuetako goizeko zaintza

Uztailean Herriko Udaleku irekiak 09:30ean hasiko direnez, ikastolak 09:30 aurretik zaintza zerbitzua antolatu nahiko luke borondatez aurten ere. Ikastolan goizeko 08:00ak geroztik zaintzan uzteko aukera egongo da.

Antolaketarekin aurrera jarraitzeko, zerbitzu horretan interesaturik zenbat guraso zaudeten jakin nahi dugu.


Zaintza zerbitzu hau interesatzen bazaizue, bete ezazue inprimakia, jarraian duzuen lotura honetan.

Erne! Azken eguna maiatzaren 15a izango da.


Oharrak:
  • Zerbitzu hau antolatzeko gutxieneko izen-emate kopurua beharrezkoa izango da.
  • Interesa azaldu dutenekin epea itxi ondoren jarriko gara harremanetan gaia zertan den adierazteko.
IZENBURUAK (63)

11.- Gelako argazkiak: nork EZ du nahi?

Urtero bezala, gelako talde argazkiak ateratzen ari gara HH3, HH5, LH2, LH4, LH6, DBH2 eta DBH3. mailetan.
Familiaren batek argazkirik EZ badu nahi, jarraian dagoen inprimakia bete behar du maiatzaren 15a baino lehen.
Ezer adierazten ez duzuenen kasuan, argazkia nahi duzuela ulertuko dugu eta ikasleen bidez jasoko duzue.

Prezioa 3 eurokoa da eta kontu korrontetik kobratuko dizuegu ekaineko erreziboan.

Bestalde, familiaren batek argazki bat baino gehiago nahiko balu, idazkaritzan adierazi beharko du.
IZENBURUAK (64)

13.- Maiatzak 9: Mugikorrik Gabeko Eguna

Hezkuntza Sailak sustatuta eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak antolatuta, maiatzaren 9an Mugikorrik Gabeko Eguna izango da.

Egun osoko ekimen honetan, kalean antolatutako espazio boluntario batean, erritmoa moteldu, mugikorra alde batera utzi eta pertsonak erdigunean jartzeko gonbita luzatzen da. Elkarrekin hitz egiteko, jolasteko, entzuteko eta pantailarik gabe denbora partekatzeko aukera paregabea.

Informazio gehiago hemen
WhatsApp Image 2026-03-25 at 17.25.31

14.- Bertso saiorako sarrerak

Inork interesa izango balu azken sarreraren bat lortzeko, mezua bidali zenbaki honetara: 646 003 984

Mezuak jasotako ordenan jarriko gara zuekin harremanetan.

Milesker

DBH4ko ikasle eta familiak
An image of...

ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan

HH (21)
HH (22)

IRAKURRI GEHIAGO

An image of...

1.- MUITTU! eta ESKOLA-KIROLA/MULTIKIROLA

Datorren ikasturterako MUITTU! (LH2) eta ESKOLA KIROLA- MULTIKIROLA (LH3, LH4, LH5 ETA LH6) egitasmoetarako izen-ematea irekiko da. Interesa duenak ondorengo inprimakiak bete beharko ditu:
IZEN-EMATE EPEA: maiatzaren 22a arte.

Argibideak edo oharrak:
  • Oiartzungo Udalak kudeatu du orain bitartean, Lehen Hezkuntzako 2. mailako haurrek, prebenjaminek, jolasen bidez gaitasun fisikoak lantzeko asmoz, Muittu! egitasmoa. Aurrerantzean ikastetxeek hartu beharko dute jarduera horren kudeaketa. Foru Aldundiaren egitasmoan JolasHezi izena jartzen badu ere, gurean Muittu! da maila horri dagokion eskaintza eta LH2koei soilik bideratzen da.
  • Eskola Kirolak ere izen aldaketa izango du: Multikirola izango da hemendik aurrera.
Jarraian duzue interesgarria izan daitekeen informazio gehiago:
MULTIKIROKA ESKUORRIA_ELE

Datorren ikasturteko Eskola Kirolaren ordutegiak ondorengoak dira:

ESKOLA KIROLA (MULTIKIROLA)

LH 4-6:
  • Entrenamentuak: ASTEARTEAK eta OSTEGUNAK
  • Ordua: 16:30-18:00
  • Lekua: Ikastolako frontoian elkartu eta bertan jaso.
  • Bakarrik joateko baimena nahi badute, baimen orria sinatuta idazkaritzan entregatu.
LH 3-5:
  • Entrenamentuak: ASTEAZKENAK eta OSTIRALAK
  • Ordua: 16:30-18:00
  • Lekua: Ikastolako frontoian elkartu eta bertan jaso.
  • Bakarrik joateko baimena nahi badute, baimen-orria sinatuta idazkaritzan entregatu.
LARUNBATAK: Jardunaldiak goizez. Ostegun goizetan ALEXIA bidez jakinarazpena bidaliko da eta bertan azalduko da, zein lekutan, zein ordutan eta zein kirol izango duten. Kamiseta eta galtza bana emango diegu jardunaldietarako.

Abisuetarako: estraeskolarrak@haurtzaro.ikastola.eus

2.- Ereintza Eskubaloiaren ate irekiak:

WhatsApp Image 2026-05-05 at 16.02.51
APARTEKOAK (1)
MAIATZAK 9 PISTA JOLASA

1.- Pista Jolasa Arizmendienean

Larunbatean, maiatzaren 9an, arratsaldeko 16:30ean pista jolasa izango da Arizmendienean Abaraxkaren eskutik. LHko haurrei zuzendutako ekintza da. Animatu eta hurbildu jolasera!

2.- Arberoako Ikastolaren alde tixertak

1000019412
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website