Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

31
zenbakia



2026ko apirilaren 30a

An image of...
IZENBURUAK (12)
herriurrats

1. Herri Urratsera joateko autobusa: maiatzak 10

Aurten ere, udaberriarekin batera heldu da Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko 44. festa, Geroa eraikiz lelopean. Maiatzaren 10ean, maiatzeko bigarren igandean, jende ugari biltzea espero dugu Senpereko aintziraren inguruan. Hori dela eta, Haurtzaro Ikastolatik bertara joateko dei berezia egiten dizuegu. Bertaratzeko autobus zerbitzua antolatuko dugu.

Autobusa ikastolako aparkalekutik goizeko 09:00etan aterako da eta Senperetik arratsaldeko 19:00etan itzuliko da. Autobuseko txartela idazkaritzan eros dezakezue: maiatzaren 7a, osteguna, izango da azken eguna. Txartelaren prezioa 10 eurokoa da.

Ikastolen festa honen helburua, ikastola zaleok elkarrekin euskararen eta ikastolen alde, festa giroan, eguna igarotzea da. Helburu hori bete dadin, autobusez bertaratuko diren gaztetxoen gurasoen kolaborazioa ezinbestekoa dugu gai horretan. Beraz, gurasoei arduraz jokatzea eskatzen dizuegu. Ikastolak autobusa antolatzen badu ere, ez da adingabekoek bertan izan dezaketen jokabideaz arduratuko.

IZENBURUAK (11)

2.- Jantokiko menuetan aldaketak

2025eko apirileko BOEn 315/2025 Errege Dekretua argitaratu zen. Bertan, ikastetxeetako elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzeko arauak ezartzen dituen jantokietarako lege berria jasotzen da. Dekretu honek ikastetxeetako menuen nutrizio-kalitatea eta jasangarritasuna bermatzeko irizpideak zehazten ditu eta urtebeteko epean ezartzeko malgutasuna eskaintzen zuen.

Ikastolak bere menuak lege-baldintza berrietara egokitzeko prozesua egin du eta indarrean jarriko du maiatzetik aurrera, eta horregatik, maiatzetik aurrera, orain arte eskaintzen ziren menuen osaerarekin alderatuta, zenbait aldaketa ikusi ahal izango dituzue.

Eskertuko genizueke ulertuko bazenute aldaketa orok egokitzeko aldi bat eskatzen duela.
An image of...
An image of...

3.- Bertsoak eta bidaia, bide berean

Ikasturteko azken bidaia antolatzeko, DBH4ko ikasleek bertso arratsalde bat prestatu dute. Maiatzaren 9an, 18:00etan, Landetxe izango da topalekua, eta Aner Peritz, Joanes Illarregi, Kattalin Arabolaza, Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus ariko dira oholtzan.

Sarrerak 10 eurotan dira, eta Txokolategian, Ikastolako idazkaritzan edo ikasleen bidez lor daitezke.

Animatu, hurbildu bertso-saioaz gozatzera eta bide batez gure ikasleei laguntzera!
IZENBURUAK (10)

4.- Uztaileko udalekuetako goizeko zaintza

Uztailean Herriko Udaleku irekiak 09:30ean hasiko direnez, ikastolak 09:30 aurretik zaintza zerbitzua antolatu nahiko luke borondatez aurten ere. Ikastolan goizeko 08:00ak geroztik zaintzan uzteko aukera egongo da.

Antolaketarekin aurrera jarraitzeko, zerbitzu horretan interesaturik zenbat guraso zaudeten jakin nahi dugu.


Zaintza zerbitzu hau interesatzen bazaizue, bete ezazue inprimakia, jarraian duzuen lotura honetan.

Erne! Azken eguna maiatzaren 15a izango da.


Oharrak:
  • Zerbitzu hau antolatzeko gutxieneko izen-emate kopurua beharrezkoa izango da.
  • Interesa azaldu dutenekin epea itxi ondoren jarriko gara harremanetan gaia zertan den adierazteko.
An image of...

ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan

HH (1)
HH (2)

IRAKURRI GEHIAGO

An image of...
Pantaila-argazkia 2026-04-29 105033

1.- Xanistebanetako Kartel Lehiaketa 2026

Oiartzungo Udalak urteroko kartel lehiaketa jarri du martxan herriko Xanistebanak jaiak iragartzeko. Edonork har dezake parte, nahi adina lan aurkeztuz, eta teknika librea da (argazkia, pintura, collagea...). Lanek bi baldintza bete beharko dituzte: "Xanistebanak 2026" leloa eduki eta 70×50 cm-ko neurria izan.

Lanak Oiartzungo Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira maiatzaren 29a baino lehen.

Animatu eta parte hartu!

Gehiago jakiteko
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website