Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

30
zenbakia



2026ko apirilaren 24a

An image of...
IZENBURUAK (54)

1.- Juul kanpaina

Apirilaren 20an, LH 3. mailatik DBH 4. mailara bitarteko ikasleek 2021az geroztik idazle eta ilustratzaileen lanak bozkatu dituzte. Jarraian dituzue adin bakoitzerako Ikastolan aukeratu dituzten liburu gustukuena:
  • LH 3-4.maila: Biga 7 "Txantxak sortzeko makina". Roiman Pujol eta Vicent Caut.
  • LH 5-6.maila: Irri egin. Raina Telgemeier.
  • DBH 1-2.maila: Euritan. Idoia Rodriguez Mondragon.
  • DBH 3-4.maila: Ez erran inori. Ana G. Lartitegui.

Aitzakia polita irakurri gabeko liburuak eskuratu, eta irakurketaz gozatzeko!
An image of...
Biga7_EUS
Irri
euritan
ez erran inori
IZENBURUAK (7)
Argia

2.- Irakurtzea, plazer iturri. Argiakoak gure ikastolan izan dira

Gure Ikastolara etorri da Argiako kazetari talde bat, ikasleekin irakurmena eta irakurzaletasuna lantzeko estrategiez hitz egitera. Elkarrizketan, heziketa literarioaz aritu gara, astero egiten ditugun irakurketa gomendioez eta ikastolan ditugun proiektuez: Motxila ibiltaria, Bidaia koadernoa, Juul bozketa…

Gure irakurketa taldeko irakasleek eta zuzendariak hartu dituzte bisitariak, proiektu guztiak koordinatzeaz eta ideia berriak martxan jartzeaz beraiek baitira arduratzen direnak.

IKUSI ETA EZAGUTU HURBILAGOTIK GURE PROIEKTUA
IZENBURUAK (8)
WhatsApp Image 2026-04-21 at 13.28.49

3.- Prosa eta Poesia Lehiaketako liburuxka

XXXVIII. XABIER LETE Prosa eta Poesia Lehiaketako liburuxka banatu dugu ikastolan gaur. LH1. mailatik DBH4. mailara arteko ikasleen eskutik jasoko duzue etxean.
IZENBURUAK

4.- Xanistebanetako txosna batzordea: Oilaskoak erretzeko bolondresak behar dira

Jaietako egunetan txosnarako oilaskoak erretze lanetan laguntzeko bolondresak behar ditugu. Ez kezkatu lan hori egiten ez baldin badakizu aurretik ikasteko aukera izango da eta: nahi duen orori aurrez erakutsiko zaio lan hori nola egin.

Prest bazaude lan horietan gurekin aritzeko, jarri harremanetan idazkaritzarekin.

Milesker!
IZENBURUAK (53)
NAFARROA

5.- Ikastolen aurkako beste eraso bat, oraingoan Nafarroan

Honezkero jakingo duzuenez, Nafarroako Hezkuntza Sailak 7 ikastolari Haur Hezkuntzako itunak ukatu edo murriztea erabaki du datozen 4 urteetarako. Kasu guztietan, duela lau urte Departamentu berdinak itunak esleitzeko erabili zituen irizpideak betetzen dituzten arren. Departamentuak irizpideak aldatzea erabaki du, alde bakarrez eta arbitrarioki. Azken 50 urteetan Nafarroako Gobernuak Ikastolen aurka hartu duen erabakirik gogorrena errealitate bihurtuz.

Horren aurrean Ikastolek gure esku dagoen guztia egingo dugu erabaki hau bertan behera geratu dadin eta atzerapauso hau ez dezan eman departamentuak. Bide juridikoa urratuko dugu, baina sozialki ere eztabaida kalera aterako dugu

Egoera hau salatu eta bidezkoa dena defendatzeko, Iruñean nafar asko bildu ziren asteazkenean, desadostasuna eta haserrea adierazteko, eta gure proiektua goratzeko. Aurrerantzean ere, mobilizazio berrietarako deiak egingo ditugu, beraz Euskal Herriko Ikastolen komunitate guztiari adi egoteko eta horietan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Ikastolak herritik sortu ginen eta herriarentzat ari gara lanean. Lehen egin izan dugun bezala, oraingoan ere, elkarrekin egingo diogu aurre egoerari.

Euskarazko hezkuntzaren alde, atzerapausorik ez!

BERRIA.EUS: Jaiotza tasaren beherakadari lotutako murrizketek Nafarroako ikastolei eman diete hozkada handiena
BERRIA.EUS: Ikastolek salatu dute ikasgelen murrizketa erabaki arbitrario eta politikoa dela
An image of...
pellp

1.- IPUIN KONTAKETA: Pello Añorga

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Pello Añorgaren ahotik:
  • Eguna: apirilaren 28, asteartea.
  • Ordua: 17:00etan.
  • Adina: 4 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat, gomendio hauek jarraituko dira:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta
    haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • 4 urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.

2.- Oiartzungo Dantzari Eguna 2026

WhatsApp Image 2026-04-21 at 08.56.48 (1)
WhatsApp Image 2026-04-21 at 08.56.48
Oiartzungo Dantzari Eguna 2026 apirilaren 25ean, larunbata, ospatuko da Olarri Dantza taldeak antolatuta.

Goizean zehar Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat dantza talde Oiartzungo kaleetatik zehar ibiliko dira dantzatzen, eta 13:00tan Don Eztebe plazan elkartuko dira ekitaldi nagusirako. Bazkalostean, dantzaldia egongo da plazan; afaldu ondoren, Gabezin taldeak kontzertua ere eskainiko du.

EGITARAUA:
  • 10:30ean, dantza-taldeak, Oiartzungo kaleetatik kalejiran ibiliko dira.
  • 13:00etan, Don Eztebe plazan, ekitaldi nagusia.
  • 18:30ean, dantzaldia egongo da Leinua taldearekin.
  • 22:00etan, Gabezinek kontzertua eskainiko du Don Eztebe plazan.

3.- Arraztalo Elkartea: Jaso zure barazki saskia ikastetxean!

Saskiak ikastetxean 1
Saskiak ikastetxean 2
Arraztalo Kontsumo Taldea, Arraztalo Elkarteak bultzatutako kontsumitzaile taldea da. Arraztalo Elkartean, gure nekazaritza ustiapenaren bidez, gaixotasun mentala duten pertsonen lan integrazioa sustatzen dugu.

Orain sasoiko barazki saskia ikastetxean bertan jasotzeko aukera egon daiteke, inora joan behar izan gabe.
  • Interesa duen orok, www.arraztalo.eus/egin-zaitez-bazkide izena eman ezazue eta ondoren Arraztaloko arduradunak harremanetan jarriko dira zuekin.
  • Ekimen hau aurrera ateratzeko hiru urrats jarraitu behar: sei pertsonako taldea osatzea (gurasoak edo ikastetxeko langileak), entrega eguna eta orduak adostea, saskia ikastetxean bertan jaso ahal izateko.
Nolakoa da saskia? Saskia itxia da, baratzak momentuan ematen duenaren arabera sasoiko produktuz osatzen dena. Astean 2 pertsona asetzeko adina barazki ditu, nahiz eta sasoiaren arabera gehiagorentzat ere izan daitekeen. Barazkiez gain, urteko sasoi jakin batzuetan sagarrak eta gaztainak ere etortzen dira. Saskitik kanpo, babarrunak erosteko aukera ere badago, aparte kudeatuta.

Zenbatekoa da kuota? Hilean 55 € ordaintzen da, 4 saskiren truke. Adostutako banaketa maiztasunaren arabera (astero, bi astean behin…), kuota egokituko da.

Eman izena eta zurekin harremanetan jarriko gara!
www.arraztalo.eus/egin-zaitez-bazkide
Kontakturako: kontsumotaldea@arraztalo.eus 617 585 724
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website