Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

29
zenbakia



2026ko apirilaren 17a

An image of...
Añadir un título
An image of...
An image of...

1.- GURASOAK: Kontseilu Errektoreko kideak berritzen

Kontseilu Errektoreko kideak berritzeko lehen fasea
Gurasoen artean Kontseilu Errektoreko kideak berritzeko hautaketa prozesuaren lehenengo fasea martxan jarriko dugu: bolondresen eskaera.

Zuetako edozein izan daiteke Kontseilukide, beraz, komeni da esteka honetan aurkituko duzuen informazioa irakurtzea.

Izena emateko inprimakia: INPRIMAKIA

Oharra: inprimakira sartzeko ikastolako helbide elektronikoarekin hasi behar duzu saioa.

Bolondresak aurkezteko epea: apirilak 19
IZENBURUAK (3)

2.- Guraso ordezkari bilera: apirilaren 20a, astelehena.

Guraso Ordezkariek bilera egingo dute apirilaren 20an, astelehenean, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.
Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
An image of...

3.- Ikasturte bukaerako egonaldietarako baimenak

HH5etik DBH4ra arteko ikasleek, DBH 1ekoak izan ezik apirilaren 13an eraman dituzte etxera ikasturte bukaerako egonaldietarako baimen-orriak. Ibilaldira joan ahal izateko, gurasoek sinatuta ekarri beharko dituzte bueltan ikastolara, eta tutoreei entregatu.
Apirilaren 20a, astelehena, izango da entregatzeko azkeneko eguna.
An image of...
An image of...

4.- LH6koen elkartasun ekintza Down Sindrome Fundazioari laguntzeko

Kaixo!
Gu LH6ko ikasleak gara eta dagoeneko martxan jarri gara aurtengo elkartasun ekimenarekin. Gobernuz Kanpoko Erakundeak aztertu ondoren, denon artean erabaki dugu aurten Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioari laguntzea haien lana oso garrantzitsua eta beharrezkoa iruditzen baitzaigu: adimen urritasuna edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea dute xede, haien eskaeretatik abiatuz, eskubide osoko pertsona gisa gizartean parte hartzen laguntzeko eta inklusioa lortzeko.

Horretarako, hainbat ekintza prestatu ditugu. Alde batetik, geletan eltzeitsuak jarriko ditugu opor bueltan, apirilaren 13tik 24ra, nahi duenak bere ekarpena egin dezan. Bestetik, errifak saltzen ari gara: sari ederrak ditugu: Tolaita jatetxean bi lagunentzako bazkaria eta Arraztalo elkarteko otar bikaina.

Gainera, hau ez da hemen amaitzen! Arraguako festetan elkartasun azoka antolatuko dugu eta bertan ere parte hartzeko aukera izango duzue. Pixkanaka informazio gehiago partekatzen joango gara zuekin.

Gu benetan gogotsu eta ilusio handiz ari gara lanean, baina zuek gabe ezinezkoa izango litzateke helburua lortzea. Horregatik, zuen laguntza eta parte-hartzea oso garrantzitsuak dira guretzat. Animatu zaitezte parte hartzera! Ekarpen txiki batek ere asko balio du eta denon artean gauza handiak lor ditzakegu.

Azken finean, besteei laguntzea norberari laguntzea ere bada.

Jar dezagun gure aletxoa jendarte inklusibo eta anitzaren alde!

IKUSI BIDEOA

An image of...
An image of...

5.- Ikasleek bertso saio berezi bat antolatu dute ikasturteko bidaia finantzatzeko, eta zu ere gonbidatuta zaude!


Maiatzaren 9an, 18:00etan, Landetxen izango da saioa. Ez da edozein saio izango. Aner Peritz, Joanes Illarregi, Kattalin Arabolaza, Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus elkartuko dira oholtzan, bertsotan aritzeko eta guztien artean, giro aparta sortzeko.

Sarrerak 10 eurokoak dira. Sarrerak jada Txokolategi eta Ikastolako idazkaritzan daude, eta ikasleek ere badituzte.

Ez galdu aukera hau: lagun du ikasleei eta gozatu arratsalde ederraz bertsotan!
IZENBURUAK (6)

6.- Xanistebanetako txosnarako batzorde kide bila

Urtero, Xanistebanetako txosnako txandak osatzeko deialdia egiten dizuegu. Deialdi hori aurrerago jasoko duzue, baina orain batzorde kide taldea osatu nahi genuke.

Xanistebanetan, 5 egunez txosna irekita egoten da eta egun bakoitzerako 2 batzorde kide izendatzen dira. Arduradun horiek, eguneko zerbitzua eskaini ahal izateko, hornidurak eta azpiegitura kontrolatzeko ardura daukate eta Txosna Batzordeko kide dira. Hautagaiei taldean lan egiteko prestutasuna, ardurak hartzeko gaitasuna eta ilusioa eskatzen dizkiegu.

Beraz, batzordekide gisa aritzeko prestutasuna baduzu, izena emateko hemen duzue inprimakia.

OHARRAK:
  • Zalantzarik, xehetasun gehiagoren beharrik edo galderarik bazenu, jarri Txosna Batzordearekin harremanetan, ikastolako idazkaritzaren bitartez.
  • Izena emateko azken eguna apirilaren 30 izango da.
An image of...

UDALEKUAK: UDALEKUEEN BERRI IZAN

An image of...

1.- Oharra:

Apirilaren 18an ez da kiroletako jardunaldirik egongo.
An image of...

2.- Sarobe errekara irteera

Apirilaren 26an, igandea, Sarobe errekara mendi irteera izango dugu.
  • Ordua: 9:00etan.
  • Non: Iturriotzeko frontoitik.
  • OHARRA:* Adin txikikoek heldu batekin joan behar dute* Izena emateko azken eguna apirilaren 23a 17:00ean itxiko da inprimakia.
  • Izena emateko: klik egin hemen
Captura de pantalla 2026-04-16 a las 9.49.37
Haurtzaro Mendi Taldetik parte hartzera animatzen zaituztegu!
An image of...

ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan

HH (18)
HH (20)

IRAKURRI GEHIAGO

An image of...

1.- Abaraxka: Gure hilak oroitzeko eguna!

Apirilaren 19an, igandea, 11:30ean, Ibargaingo Intxaurrondo inguruan.
Animatu parte-hartzera!
Intxaurrondoa
jolaslekua antzezlana

2.- 'Jolastokia' haur eta gazteen antzezlana, Landetxe Kultur Aretoan

Oiartzungo Antzerkizaleek antolatuta, Tdiferencia konpainiaren Jolastokia lana ikusteko aukera izango da, apirilak 24an 18:00tan, Landetxe Kultur Aretoan.

Animatu eta etorri antzezlana ikustera!

Sarrerak erosteko hemen
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website