|
|
|
|
28 zenbakia
2026ko martxoaren 27a
|
|
|
|
|
|
|
1.- Udaberriko opor on!
|
Beste urteetan baino luzeago egin bazaigu ere, iritsi dira udaberriko aurtengo oporrak. Deskantsatu, gozatu eta indarberritu ikasturteko azken txanparako!
|
|
|
|
|
|
|
2.- Trans Ikusgarritasun Nazioarteko eguna
Martxoaren 31, Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, zuengana jotzen dugu hain esanguratsua den data honekin bat egitera gonbidatzeko.
|
Egun honek trans pertsonen errealitatea aitortzea eta ikusaraztea du helburu, baita errespetua, inklusioa eta berdintasuna sustatzea ere espazio guztietan, bereziki gure ikastetxeetan, non bizikidetzarako funtsezko balioak eraikitzen diren.
|
Hori dela eta, Naizen elkarteak hainbat baliabide eskura jarri dizkigute. Martxoaren 31, opor eguna denez, zuekin ere baliabide partekatu nahi ditugu, etxean gaia landu eta denon artean guztientzako ingurune seguruak eta errespetuzkoak eraikitzeko.
|
|
Eraiki dezagun jendarte justuago, inklusiboago eta anitzago bat!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
3.- GURASOAK: Kontseilu Errektoreko kideak berritzen
|
Kontseilu Errektoreko kideak berritzeko lehen fasea
|
Gurasoen artean Kontseilu Errektoreko kideak berritzeko hautaketa prozesuaren lehenengo fasea martxan jarriko dugu: bolondresen eskaera.
|
Zuetako edozein izan daiteke Kontseilukide, beraz, komeni da esteka honetan aurkituko duzuen informazioa irakurtzea.
|
Oharra: inprimakira sartzeko ikastolako helbide elektronikoarekin hasi behar duzu saioa.
|
|
Bolondresak aurkezteko epea: apirilak 19
|
|
|
|
|
|
|
4.- Ikasturte bukaerako egonaldietarako baimenak
|
HH5etik DBH4ra arteko ikasleek, DBH 1ekoak izan ezik apirilaren 13an eramango dituzte etxera ikasturte bukaerako egonaldietarako baimen-orriak. Ibilaldira joan ahal izateko, gurasoek sinatuta ekarri beharko dituzte bueltan ikastolara, eta tutoreei entregatu.
|
|
|
Apirilaren 17a, ostirala, izango da entregatzeko azkeneko eguna.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
5.- LH6koen elkartasun ekintza Down Sindrome Fundazioari laguntzeko
Gu LH6ko ikasleak gara eta dagoeneko martxan jarri gara aurtengo elkartasun ekimenarekin. Gobernuz Kanpoko Erakundeak aztertu ondoren, denon artean erabaki dugu aurten Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioari laguntzea haien lana oso garrantzitsua eta beharrezkoa iruditzen baitzaigu: adimen urritasuna edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea dute xede, haien eskaeretatik abiatuz, eskubide osoko pertsona gisa gizartean parte hartzen laguntzeko eta inklusioa lortzeko.
|
Horretarako, hainbat ekintza prestatu ditugu. Alde batetik, geletan eltzeitsuak jarriko ditugu opor bueltan, apirilaren 13tik 24ra, nahi duenak bere ekarpena egin dezan. Bestetik, gaurtik aurrera errifak saltzen hasi gara: sari ederrak ditugu: Tolaita jatetxean bi lagunentzako bazkaria eta Arraztalo elkarteko otar bikaina.
|
Gainera, hau ez da hemen amaitzen! Arraguako festetan elkartasun azoka antolatuko dugu eta bertan ere parte hartzeko aukera izango duzue. Pixkanaka informazio gehiago partekatzen joango gara zuekin.
|
Gu benetan gogotsu eta ilusio handiz ari gara lanean, baina zuek gabe ezinezkoa izango litzateke helburua lortzea. Horregatik, zuen laguntza eta parte-hartzea oso garrantzitsuak dira guretzat. Animatu zaitezte parte hartzera! Ekarpen txiki batek ere asko balio du eta denon artean gauza handiak lor ditzakegu.
|
Azken finean, besteei laguntzea norberari laguntzea ere bada.
|
Jar dezagun gure aletxoa jendarte inklusibo eta anitzaren alde!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
6.- Ikasleek bertso saio berezi bat antolatu dute ikasturteko bidaia finantzatzeko, eta zu ere gonbidatuta zaude!
Maiatzaren 9an, 18:00etan, Landetxen izango da saioa. Ez da edozein saio izango. Aner Peritz, Joanes Illarregi, Kattalin Arabolaza, Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus elkartuko dira oholtzan, bertsotan aritzeko eta giro aparta guztion artean egiteko.
|
Sarrerak 10 eurokoak dira. Opor hauetan ikasleen eskutik eskura daitezke sarrerak; apirilaren 13tik aurrera, berriz, Txokolategi eta Ikastolako idazkaritzan izango dira salgai.
|
|
Ez galdu aukera hau: lagun du ikasleei eta gozatu arratsalde ederraz bertsotan!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. Juul 2026. Hauteskunde Literarioak
Urtero moduan, aurten ere, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen JUUL kanpainan parte hartuko dugu! Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko jaio zen ekimen hau, eta urtetik urtera indar handiagoz bizi dugu gure ikastolan.
|
LH 3. mailatik DBH 4. mailara bitarteko ikasle guztiek aukera izango dute beren irakurgai eta ilustratzaile gogokoenak bozkatzeko. Hain zuzen ere, apirilaren 20an ospatuko ditugu gure hauteskunde literarioak, liburuen mundua ospatzeko hilabete ezin hobean: apirilak 2 Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura Eguna baita, eta apirilak 23 Nazioarteko Liburu Eguna.
|
Bozkatzeko bi era izango dituzte ikasleek: boto-txartelaren bidez edo Internet bidez, bozketa elektronikoaren bidez.
|
Baina, zer da JUUL Kanpaina Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioei deitzen zaie JUUL. Dena den, JUUL kanpaina, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetariko bat da.
|
Kanpainaren helburuak 1. Ikasleek gustukoen dituzten euskarazko liburuak aukeratzea. 2. Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzaileak aukeratzea.
|
Kanpainari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazue www.juulkanpaina.eus webgunea, baita Facebook orria ere: facebook.com/juulkanpaina
|
|
Oporretatik bueltan jakingo dugu beraz zein idazle, ilustratzaile eta irakurgai diren gure ikasleen gogokoenak. Parte hartu eta bozkatu zure gustukoa!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Lur Kortaren ipuin kontaketa: apirilak 14, asteartea
Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
|
- Eguna: apirilak 14, asteartea
- Ordua: 17:00
- Adina: 3 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat, gomendio hauek jarraituko dira:
|
- Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
- Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
- Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
- 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.
|
|
|
|
|
2.- Berdindu Ibiltaria Oiartzunen
|
|
|
|
Berdindu Ibiltaria Oiartzunera dator! Apirilaren 14an, Altzibarko eskola zaharrean (beheko solairuan), arreta, informazio eta aholkularitza zerbitzua eskainiko da LGTBIQ+ pertsonei, familiei eta eragileei.
|
Bi txandatan egongo da zerbitzu hau eskuragarri: goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.
|
|
|
|
|
|
3.- Udaberriko oporretan ere Abaraxkak hainbat ekintza antolatu ditu
|
|
|
|
Aste Santuan badago zer egin Oiartzunen! Hona hemen ekitaldi guztien programa:
|
- Martxoak 28 — Pista jolasa, 16:30ean Abaraxkan.
- Martxoak 30 — Tenperarekin jolasean, 16:30ean Abaraxkan.
- Martxoak 31 — Mendi buelta, 10:30ean Abaraxkan.
- Apirilak 2 — Zine saioa, 17:00etan Landetxe kultur aretoan.
- Apirilak 7 — Txaran jolasean, 16:30ean Abaraxkan.
- Apirilak 8 — Harriak koloreztatzen, 16:30ean Abaraxkan.
- Apirilak 9 — Zine saioa, 17:00etan Landetxe kultur aretoan.
- Apirilak 10 — Magia eguna Landetxe kultur aretoan: goizeko 11:00etan magia tailerra eta arratsaldeko 18:00etan magia ikuskizuna.
- Apirilak 11 — Mihiluze saioa, 16:30ean Abaraxkan.
*Eguraldia dela eta, aldaketak egon daitezke.
|
|
Animatu eta hurbildu Abaraxkarekin jolastera opor egunetan ere.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|